Lviveko agintariek hiriaren inguruan bonbardaketak izan direla salatu dute
Ukrainako mendebaldean, Lviveko agintariek salatu dute Errusiako Armadak aire bidezko erasoa egin duela eta gutxienez hiru jaurtigai lehertu dituztela hiritik gertu.
Andri Sadovi Leopoliseko alkateak erasoa baieztatu du Telegrameko bere kontu ofizialean eta herritarrei euren babeslekuetan geratzeko eskatu die.
Maksim Kozitski Leopoliseko Eskualdeko Administrazio Militarreko buruak jakitera eman duenez, "hiritik gertu hiru leherketa handi izan dira eta bost lagun zauritu dira".
Larunbatekoa hiriaren aurkako hirugarren erasoa izango litzateke. Martxoaren 13an militar atzerritarrak entrenatzen ziren basea bonbardartu zuten eta martxoaren 18an, Lviveko aireportuaren inguruak.
Nazioarteko erakundeak eraldatzeko eskatu du Zelenskik, "ez baitira gai izan inbasioa galarazteko"
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak nazioarteko erakundeak eraldatzeko eskatu du gaur Dohako Foroan, "Errusiak Ukraina inbaditzea ekiditeko gai izan ez direlako".
"Nazioarteko erakundeak aldatu beharra dago, herrialde batek nahi duena egin ez dezan", adierazi du Zelenskik Dohako Foroaren irekieran egindako zuzeneko interbentzio telematikoan. Foroak mundu osoko buruzagi eta estratega politikoak biltzen ditu, orokorrak diren gai garrantzitsuen inguruan eztabaidatzeko.
Ukrainaren subiranotasuna eta osotasuna aldarrikatu ditu berriz ere Zelenskik
Ukrainarrei egunero gauean sare sozialen bidez helarazten dien mezuan, atzo Zelenskik nabarmendu zuen Moskurekin egin daitezkeen negoziaketak "justuak" behar dutela izan. Elkarrizketak "serioak" izan behar direla ere esan du eta "Ukrainaren subiranotasuna eta lurralde-osotasuna" bermatu behar direla, "Ukrainako herriak ez baitu beste baldintzarik onartuko".
Errusiako Armadak 16.000 baja izan dituela ere adierazi du eta Errusiako Gobernuari "hitz egiteko" eskatu dio. "Hitz egin behar dugu. Modu erabakigarrian hitz egin. Berehala. Zintzotasunez. Eta emaitzen onerako, denborarik ez galdu. Dagoeneko 16.000 militar errusiar hil dira. Zertarako? ".
Ukrainako Gobernuak esan du 10 korridore humanitario adostu dituela larunbat honetarako
Iryna Vereshchuk Ukrainako lehen ministrordeak iragarri du Errusiarekin 10 korridore humanitario irekitzea adostu dutela, larunbat honetan, zibilak ebakuatzeko. Horietako bat Mariupolen izango litzateke.
Dena dela, korridore horiek ez dira errespetatu kasu askotan, azken asteetan, eta bi aldeek besteari leporatu diote zibilak erasotzea.
Bidenek "sarraskigile" deitu dio Putini, Poloniako errefuxiatu-esparru batera egindako bisitan
Joe Biden AEBko presidenteak "sarraskigile" deitu dio Vladimir Putin Errusiako presidenteari, Polonian, Varsoviako errefuxiatu gune batean egindako bisitan. "Gerra kriminal" deitu zion aurreko batean eta tankerako erantzuna eman du gaur ere kazetariek Putini buruzko galdetu diotenean.
Ukrainan gerra "luzerako" doala eta "adorea" izateko eskatu dio, gainera, Mendebaldeari, Varsoviako Errege Jauregian, 750 eta 1.000 pertsona artean bildu diren ekitaldian: "Borroka honetan, begiak zabalik izan behar ditugu: gerra hau ez da egun eta hilabete gutxian irabaziko. Aurrean dugun borroka luzerako adorez jokatu behar dugu ".
Kieveko alkateak bertan behera utzi du asteburuko etxeratze-agindua
Etxeratze agindua emanda zegoen, berez, asteburu osorako Kieven, baina alkateak jakitera eman duenez, bertan behera geratu da agindu hori eta gerra hasi zenetik ohikoa den etxeratze agindua mantenduko da: 20:00etatik 07:00etara.
Vitali Klitxko Kieveko alkateak Telegramen duen kontu ofizialean idatzi du: "Kieveko eta eskualdeko etxeratze-agindua ez da bihar arratsaldean indarrean egongo. Etxeratze aginduak normala izaten jarraituko du, 20:00etatik 7: 00etara. Igande arratsaldean hiriburutik eta eskualdetik mugitzea posible izango da ".
Errusiako Armadak uko egin dio Ukraina osoan erasotzeari, eta Donbass eskualdea izango du "lehentasun"
Errusiako Armadako goi-agintariak amaitutzat eman zuen ostiral honetan otsailaren 24an Ukrainan abiatutako "operazio militar bereziaren" lehen etapa, eta iragarri zuen orain Donbass eskualdea izango duela "lehentasun".
Sergei Rudskói koronel jeneralak, Errusiako Indar Armatuen Estatu Nagusiko buruaren ondokoak, prentsaurrean esan zuenez, "oro har, operazioaren lehen etapako misio nagusiak bete dira".
Ukrainako Indar Armatuen borroka-potentziala "nabarmen murriztu" dela azaldu zuen, eta horrek orain ahaleginak helburu nagusia lortzean jartzea ahalbidetzen duela: "Donbassen askapena".
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.