Errefuxiatuak
2022/03/24 - 22:16
Ukrainako 340 errefuxiatu inguru hartu dituzte guztira Euskadiko harrera baliabideek
Gainera, beste 300 pertsona familiekin bizi dira, eta 600 inguru egon litezke EAEko etxeetan, erregistratu gabe.
2022/03/24 - 15:33
Ukraina desmilitarizatzeko eta desnazifikatzeko argudioarekin hasi zuen Errusiak inbasioa gaur hilabete
Otsailaren 24an alarma guztiak piztu ziren Putinek Ukraina desmilitarizatu eta desnazifikatzeko operazio berezia iragartzean. Oraingoz ez ditu bere helburuak lortu, baina sarraskia eragin du Ukrainan.
2022/03/24 - 15:03
Duela hilabete hasi zen errefuxiatu oldea eragin duen inbasioa
Hilabete joan da, Errusiak Ukrainaren zati handi bat suntsitu du, baina oraindik ez du bere helbururik lortu. Hala ere, krisi humanitario handia eragin du gerrak.
2022/03/24 - 07:15
Hilabete da Errusiak Ukrainaren inbasioa hasi zuenetik
Errusiako tropek aurrera egiten jarraitzen dute Ukrainan barrena. NATOk baztertu egin du zuzenean esku hartzea. Negoziazio mahaian jarrerak gero eta hurbilago daude. Bitartean, gerrak milioika errefuxiatu beren herrialdetik urrun bultzatu ditu.
2022/03/22 - 21:52
Nilofar Bayatek Ukrainako errefuxiatuei egindako harrera txalotzen du, baina desberdintasunak salatzen ditu
Duela sei hilabete iritsi zen Nilofar Bayat senarrarekin batera Bilbora, Afganistanetik ihesi. Orain, Ukrainako errefuxiatuei egindako harrera txalotzen du, baina desberdintasunak salatzen ditu: ''Haserretu egiten nau erantzun hori guri eman ez izanak, berdinak gara guztiak''.
2022/03/22 - 15:48
Natalia Zhyvotovska, errefuxiatu ukrainarra: "Soldadu errusiarrek etxea okupatu ziguten"
Herenegun gauerdian, euskal taxilarien karabanan iritsi zen Natalia EAEra. Orain Aretxabaletan dago, lau urte zituenetik bigarren familia izan duenarekin. Lasaiago, baina oraindik bizi izan duena sinetsi ezinda.
2022/03/22 - 11:16
"Gobernuak espainiar interesak defendatu behar ditu eta Marokoren planteamendua begi onez ikusten dugu"
Dena dela, Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkariak ez dio uko egin gatazka hau Nazio Batuen baitan lantzeko aukerari. Gogoratu du hamarkadetan ez dela aurrerapausorik eman, eta "ausart" jokatzeko momentua dela.
2022/03/20 - 22:25
Ukrainar errefuxiatuak jasotzen jarraitzen dute mugako pasabideetan
Ukrainarrek herrialdea uzten jarraitzen dute eta, errefuxiatuak jasotzen dituzten herrialdeetan, behar humanitarioak gero eta handiagoak ari dira izaten. Lan horietan, gobernuz kanpoko erakunde ezagunenekin batera, tokiko boluntarioak eta munduko beste bazter batzuetatik heldutakoak aritzen dira.
2022/03/20 - 19:21
Ukrainak salatu du eskola bat bonbardatu dutela Mariupolen, 400 zibil barruan zeudela
Agintarien arabera, 400 pertsona zeuden eskolan babestuta. Ez da hildakoen edo zaurituen berririk eman.
2022/03/19 - 21:38
Hiru errefuxiatutik bi Polonian sartu dira, 2 milioi lagun guztira
Acnurren azken datuen arabera, Poloniako mugatik soilik, 2.000.000 lagun atera dira. Lehen asteetako kaosa zuzentzen saiatzen ari dira orain bertako agintariak. Aintzane Bolinaga ETBko kazetaria Medykako pasabidean izan da, errefuxiatuei harrera egiteko espazio batean.
2022/03/18 - 15:44
Dagoeneko 152 ukrainarrek euren egoera erregularizatu dute Euskadin
Etorritako gehienak ukrainar familietan hartu dituzte edo euskal familiekin loturaren bat dute. Baina gerrak aurrera egin ahala Jaurlaritzak uste du asko loturarik gabe etorriko direla eta larrialdietarako harrera beharko dutela. Une honetan 3000 lagun artatzeko baliabideak prest dituzte.
2022/03/18 - 12:27
Etxeratze agindua ezarri dute berriro Kieven, larunbat goizera arte
Bart, Lviveko aireportuaren inguruan entzun dira ozenen leherketak, herrialdearen mendebaldean, Poloniako mugatik 70 kilometrora. Hain zuzen, milaka errefuxiatuk iheserako erabiltzen ari diren pasabidean.
2022/03/18 - 10:23
Markel Olano: "Gure zerbitzuetan 100 errefuxiatu ukrainar ditugu eta kopurua hazten ari da"
Gipuzkoako ahaldun nagusiak azaldu duenez, zaila da senideengana etorri direnen kopuru zehatza jakitea, eta horien berri emateko eskatu du.
2022/03/17 - 15:41
Laguntza erakustaldia Sireten, Errumania eta Ukraina arteko mugan
Ukrainako gerrak bereziki eragin duen errefuxiatuen gurutze bidea gertutik ezagutu eta zabaldu nahirik Aintzane Bolinaga lankidea Errumaniako mugara heldu da gaur, Siret herrira.
2022/03/17 - 10:24
Legarreta: "Harrera sistema antolatzea da orain lehentasuna, inor kalean gera ez dadin"
Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak onartu du oso zaila dela Ukrainatik zenbat pertsona iritsi diren jakitea. "Sistema barruan, gutxi gorabehera, 350 pertsona errefuxiatu daude".
2022/03/16 - 11:51
EiTB Media, Moldaviako herriak errefuxiatu ukrainarrekin duen elkartasunaren lekuko
Moldaviara joandako EITB Mediako taldea Moldaviako herritarrak errefuxiatu ukrainarrei nola laguntzen dieten lekuko izaten ari da. Errepide ondoan errefuxiatuei janaria eta edaria eskaintzeko guneak jarri dituzte.
2022/03/15 - 16:58
Gerrak hiru milioi errefuxiatu eragin ditu jada
Gatazkatik ihesi joandako hiru milioi horietatik 1,45 milioi haurrak direla zehaztu du Unicefek. Hots, segundoro haur bat errefuxiatu bihurtzen da.
2022/03/15 - 15:50
50 errefuxiatu ukrainar Usurbilera heldu dira
SOS Ucrania elkartearen eskutik, 50 errefuxiatu heldu dira gaur Usurbilera. Ia denak Gipuzkoan eta Bizkaian geldituko dira, senitarteko edo lagunen etxeetan edo ta laguntzeko prest dauden familien etxeetan.
2022/03/15 - 15:45
Dagoeneko 35 haur ukrainar eskolaratu dira EAEn
Atzerritik datozen beste ikasle guztiei bezalaxe, gela arruntera joan aurretik bere egoera aztertzen dute profesionalek. Kasu hauetan alde emozionala zainduko da batez ere, baina haurrek normaltasuna bilatzen dute.
2022/03/15 - 15:38
Egunean 4.000 errefuxiatuk igarotzen dute Ukrainaren eta Moldaviaren arteko muga
Moldaviara iristen direnean zain dituzte gobernuz kanpoko hainbat erakunde laguntza eskaintzeko, baita Moldaviako gobernuak jarritako autobusak ere mugatik bi kilometrora dagoen geltokira joan ahal izateko. Han nahi duten herrialdera joateko garraioa eskaintzen diete.