Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gerrak hiru milioi errefuxiatu eragin ditu jada

Gatazkatik ihesi joandako hiru milioi horietatik 1,45 milioi haurrak direla zehaztu du Unicefek. Hots, segundoro haur bat errefuxiatu bihurtzen da.
Neskato ukrainar bat, Belgikara heldu berri.
Neskato ukrainar bat, Belgikara heldu berri. Argazkia: EFE

Dagoeneko hiru milioi pertsonak ihes egin dute Ukrainatik gatazka lehertu zenetik 19. eguna bete den honetan, Nazioarteko Migrazio Erakundeak (IOM, ingelesez) gaur kaleratutako datuen arabera. Gainera, hiru milioi horietatik 1,45 milioi haurrak direla zehaztu du Unicefek, hots, segundoro adingabe bat errefuxiatu bihurtzen dela.

"Azken datuak jaso ditugu, eta baiezta dezakegu hiru milioi errefuxiatuen langa gainditu dugula", adierazi du Paul Dillon erakundeko bozeramaileak Genevan eskainitako prentsuarrekoan.

Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziaren (UNHCR) arabera, errefuxiatuen % 90 emakumeak eta umeak dira. 1,8 milioi Poloniara joan dira; 263.000, Hungariara; 213.000, Eslovakiara; 142.000, Errusiara, eta dozenaka mila, Errumaniara eta Moldaviara.

UNHCR Agentziak egindako aurreikuspenen arabera, errefuxiatu kopuruak lau milioiak gaindi ditzake, eta Ukrainan barrena mugitutakoak 6,7 milioira hel daitezke.

1,45 milioi, haur eta nerabeak

James Elder Unicefeko eledunak jakinarazi duenez, gainera, gerratik ihesi joandako 1,45 milioi adingabeak dira. Bestela esanda, segundoro adingabe bat errefuxiatu bihurtzen dela.

Elderren hitzetan, haur eta nerabe asko eta asko senitartekoak atzean utzita atera behar izan dira herrialdetik. Horren aurrean, kezka azaldu du talde kriminalek haur horien zaurgarritasuna baliatuko duten.

"Bigarren Mundu Gerratik halako errefuxiatu krisirik ez dugu izan", azpimarratu du.

Azaldu duenez, "gerra honetan, errefuxiatuen erdia umeak dira, ez dakite nora doazen. Aita Ukraina uzten dute, eta ama eginahalak egiten ikusten dute bizirauteko". 

Zure interesekoa izan daiteke

Gaza argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz

Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X