Errefuxiatuak
2022/03/09 - 16:16
Elkarretaratze isilak EAEko udaletxeetan, Ukrainako herriari elkartasuna adierazteko
Eudelen ekimenez burutu dira bilkurak, eguerdian.
2022/03/09 - 15:48
Gerratik ihesi doazenei euren etxeak zabaldu eta ongi etorri beroa egiteko prest daude pertsona asko
Datozen egunetan errefuxiatu ukrainarrak euren etxeetan hartuko dituzten pertsonekin hitz egin du Maider Beistegik. Iritsi bitarteko egun hauek nola bizi dituzten kontatu digute.
2022/03/09 - 15:36
Herritarren ebakuazioa ahalbidetzeko, Errusiak agindu du erasoak geldituko dituela gaur
Errusiak, Kievek proposatutako korridore humanitarioei argi berdea eman diela baieztatu du goizeko lehen orduan. Zelenskiren gobernuak baiztatu du Ukraina osoko 10 hiritan bide seguruak zabaldu direla herritarrak gatazka guneetatik ateratzeko
2022/03/09 - 14:41
Hendaia ukrainarren pasabidea bilakatuko dela azaldu dute Prefeturatik
Parisera iristen diren urkrainiar askok Espainiara eta Portugalera joan nahi dute. Hendaiak deskantsua hartzeko tokia eskaini die errefuxiatu horiei. Gaur 20 lagunek pasa dute gaua bertan.
2022/03/09 - 11:46
Legarreta: "2.000 mezu jaso ditugu ukrainar errefuxiatuei laguntza eskaintzeko"
Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak jakinarazi duenez, telefono zenbaki bat ere jarri dute (945 22 22 22) informazioa emateko. Gaur gaurkoz, bi gizon ukrainar dituzte Tolosako aterpetxean; bost familia, Oñatin, eta beste bi, Berrizen.
2022/03/09 - 11:32
Xabier Legarreta: "Norbanakoen ekimenak politak dira, baina elkarlana behar dugu"
Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuendariak azpimarratu du euskal gizartea beti izan dela solidarioa errefuxiatuekin eta orain ere erantzuna ikusgarria izaten ari dela. Hala ere, ukrainiarrei laguntzeko erakundeekin harremanetan jartzeko eskatu die, "koordinazioa beharrezkoa" delako.
2022/03/08 - 22:08
Mafien arriskua, Ukrainako haurren harreran
Save the Childrenek haurren eta emakumeen trafikoaren arriskuaz ohartarazi du. Krisi humanitarioetan mafiek haurrak eta emakumeak bahitzeko baldintza aproposak dituztela salatzen dute gobernuz kanpoko erakundeek.
2022/03/08 - 22:03
Inbasioa hasi zenetik lehenengoz, korridoreak ireki dituzte, baina ez dira denak errespetatu
Sumy eskualdean 5.000 pertsona ebakuatu dituzte, tartean hainbat ikasle. Irpinen, Kievetik 25 kilometrora, oraingoan ez dira bonbak entzun. Mariupolek, ordea, setiatuta jarraitzen du; ez da korridorerik egon, eta elikagaiak eta botikak ez dira iritsi.
2022/03/08 - 15:17
Sumin eta Irpinen korridore humanitarioak zabaldu eta herritarrak ebakuatzen hasi dira
Zibilak eta 1000 ikasle atzerritar inguru, batez ere indiarrak eta txinatarrak autobusetan Poltavara bidean atera dituztela jakin arazi dute agintari ukrainarrek.
2022/03/08 - 14:34
Ukrainako gerra, emakumeen begietatik
Leire Lasa eta Ane Irazabal (ETB) eta Maider Martin (Radio Euskadi) lankideak bertatik bertara ari dira jarraitzen gatazkak herritarrengan utzitako lorratza. Bideoan jaso dizkigute euren bizipenak.
2022/03/08 - 12:33
Bi milioi errefuxiatu ukrainar baino gehiago atera dira herrialdetik gerra hasi zenetik
Azken balantzearen arabera, milioi bat baino gehiago iritsi dira Poloniara. ACNURen arabera, II. Mundu Gerratik Europan izan den errefuxiatu ihesaldi azkarrena izaten ari da.
2022/03/07 - 22:20
Poloniako komentu bat babesleku eta aterpe bilakatu da Ukrainatik ihesi doazenentzat
60 pertsonarentzako lekua dago. Errefuxiatuek egun bat edo bi ematen dituzte bertan; lo egin, indarrak hartu, arropa aldatu, eta, ondoren, hainbat poloniarren etxeetara joaten dira edo bidaia jarraitzen dute Europan barrena.
2022/03/07 - 17:00
1.700 euskal herritarrek eskaini dituzte beren etxebizitzak ukrainarrei laguntza emateko helbide elektronikoan
Artolazabalek esan du "ukrainar diaspora" handia duela Euskadik. "Horri esker, banaka eta ohiko bideak erabili gabe ari dira bertora iristen", adierazi du.
2022/03/07 - 15:40
Ukrainako 65 ama eta haur ekartzeko autobusa antolatu du Segunda Familia elkarte nafarrak
Etenik gabe kaxak egin eta egin ari dira Txernobylgo haurrei arreta ematen dien Nafarroako elkarte honetan. Bihar gauean aterako dira Varsoviarantz autobus batean eta 65 errefuxiatu ekarriko dituzte bueltan.
2022/03/07 - 15:29
Errefuxiatuentzat gero eta zailagoa da Ukrainatik ateratzea
Dagoeneko 1,73 milioi biztanlek utzi dute Ukraina, hauetatik milioi bat inguru Poloniara heldu dira. Beste batzuek Errumaniara hartu dute bidea ferrya hartuta. Bigarren Mundu Gerratik Europan egon den exodorik azkarrena da hau.
2022/03/07 - 10:43
Marian Elorza: "Euskadin bizi diren zenbait ukrainar gerran harrapatuta geratu dira"
"Asteburu honetan jendea iritsi da Ukrainatik, baina ez gehiegi. Handik datozen pertsona gehienek familia edo harrera egingo dien norbait dute hemen", esan du Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak.
2022/03/06 - 22:01
Euskal Herritik ere joan dira Ukrainako mugara errefuxiatuei laguntzera
Azken hamarkadetako ihesaldi handienean, jende andana bertaratu da errefuxiatuei ahal duten heinean laguntzera.
2022/03/06 - 21:23
Porrot egin du Mariupoletik herritarrak ateratzeko bigarren saiakerak
Ukrainar soldadu ultraeskuindarrek Errusiari egotzi diote pasabideen segurtasuna ez bermatzea, eta errusiazaleek jakinarazi dute 300 herritar behintzat atera dituztela.
2022/03/06 - 18:41
Gerra testigantzak TikToken? Ukrainakoa da aro digitaleko lehen gerra handia
Mundu digitalean ere gertatzen ari den lehen gerra handia da Ukrainakoa. Sare sozialek garrantzia handia hartu dute. Bi adibide: Zelenski presidenteak mendebaldeko herrialdeei dei egiteko erabili ditu eta hedabide errusiarrei jarritako betoa.
2022/03/06 - 14:36
Milioi eta erdi errefuxiatu ukrainar baino gehiago joan dira inguruko herrialdeetara inbasioa hasi zenetik
ACNURen arabera, II. Mundu Gerratik Europan izan den errefuxiatu ihesaldi azkarrena izaten ari da.