Ukrainako gerra, emakumeen begietatik
Ukrainako gerra lehertu zenetik, EITB Media taldeko bost emakumezko profesional (Leire Lasa eta Ane Irazabal kazetariak, Amane Iglesias kameraria, Arantza San Sebastian ekoizlea eta Maider Martin irrati-esataria) hurreratu dira gatazkaren erdigunera.
Ukrainan zein Poloniako mugan ikusitakoez eta horrek eragindako gogoetez bideo labur bat egiteko eskatu diegu, gatazka betaurreko moreen kristaletik erreparatzeko.
Leire Lasa ETBko kazetariarentzat lehen aldia izan da gatazkagune batean. Poloniatik bertatik kontatu digunez, errefuxiatu oldearen lekuko izatea "zirraragarria" egin zaio zenbaitetan, batez ere hiru belaunalditako emakumeak muga gurutzatzen ikustea:
Ildo beretik, Maider Martin Radio Euskadiko lankide esatariak Poloniako mugan dagoen errefuxiatuak artatzeko zentro batetik egin digu kontaketa. Nabarmendu duenez, emakumezkoek hartu dute "gelditutako bizitza horien etorkizuna zaintzeko" ardura (jatorrizkoa, gazteleraz):
Gerraren lehen egunak Kieven (Ukraina) eman zituen Ane Irazabal ETBko lankideak. Berlinen (Alemania) bueltan dela, gerren nondik norakoak azaltzera joandako emakumezko kazetari belaunaldi berria hartu du ahotan: