Errefuxiatuak
2024/05/31 - 20:08
Milioi bat pertsonak baino gehiagok ihes egin behar izan dute Rafahtik, Israelen erasoak direla eta
Rafahtik gertu dauden ustezko gune seguruetara ebakuatzeko esan die Israelek palestinarrei, baina toki horietan hainbat eraso egin ditu azken egunotan. Dozenaka pertsona hil dira desplazatuentzako kanpalekuetan, hainbat eraso militarren ostean.
2024/05/30 - 16:56
Israelek 30 eguneko epea eman dio UNRWAri Jerusalem ekialdeko egoitza uzteko
UNRWA 1948ko gerran, Israel sortu ondoren, ihes egin zuten edo beren etxeak uztera behartu zituzten errefuxiatu palestinarrez arduratzeko sortu zen, eta Israelen helburu izan da luzaroan.
2024/05/27 - 21:35
Israelek 50 pertsona hil ditu "zona seguruan" zegoen Rafahko errefuxiatu gune baten kontra egindako erasoan
Israelgo Armadak berak Tal al Sultango kanpalekuaren kontrako bonbardaketa baieztatu du. Erasoak sute handia eragin du. Kanpalekua ez dute aurrez hustu, eta jende asko erreta hil da. Hildako gehienak zibilak dira.
2024/05/22 - 10:53
UNRWA erakundeak bertan behera utzi du elikagai banaketa Rafahn
Agentziak ohar bidez esan duenez, bi arrazoi daude banaketa bertan behera uztearen atzean: batetik, elikagaiak falta zaizkie, eta, bestetik, oso arriskutsua da inguru horretara sartzea. Maiatzaren 13tik 19ra laguntza humanitarioarekin soilik 48 kamioi sartu dira Rafahn.
2024/05/20 - 16:03
Erresuma Batuko Justiziak AEBra estraditatzearen aurkako apelazio baimen berri bat eman dio Assangeri
WikiLeaksen sortzaileari 18 espioitza eta pirateria informatikoko karguak leporatzen dizkiote, eta Estatu Batuetan 175 urteko zigorra ezar diezaiokete.
2024/05/10 - 15:59
UNRWAk Jerusalem ekialdeko egoitza itxi du israeldarrek su eman ondoren
Erasoa UNRWAko langileak eta NBEko beste agentzia batzuk eraikinean zeuden bitartean gertatu da. Halere, ez da biktimarik izan, baina suaren ondorioz kalte handiak izan dira kanpoaldean.
2024/05/08 - 22:05
Raquel Marti (UNRWA): ''Israel Rafahn sartzen bada, orain arte ikusi gabeko sarraskia gertatuko da''
UNRWAk dio, orain arte ikusi gabeko sarraskia gertatuko dela Rafahn Israelek ofentsiba gauzatzen badu. Raquel Marti, errefuxiatu palestinarrentzako agentziako kideak, Rafahn 600.000 haur bizi direla ohartarazi digu.
2024/05/07 - 22:23
Rafahko palestinar errefuxiatuak, Israelek berriro ihes egitera behartuta
Israelen erasoaldiaren ondorioz, Rafah inguruko palestinarrek, aurreko hilabeteetan Gazako Zerrendako beste lekuetatik ihes egin ostean, beste ihesaldi bati ekin behar izan diote.
2024/05/01 - 21:55
Erresuma Batua hasi da Ruandara deportatu nahi dituen migranteak atxilotzen
Joan den hilabetean onartu zuen Erresuma Batuko Parlamentuak asiloa eskatu duten Ruandako migratzaileak deportatzeko plana. Oposizioak zein gobernuz kanpoko erakundeek gogor kritikatu dute arau berria, giza eskubideak urratzen dituela iritzita.
2024/04/23 - 14:48
Asiloa eskatu duten Ruandako migratzaileak deportatzeko plana onartu du Erresuma Batuko Parlamentuak
Hainbat hilabeteko eztabaidaren ondoren, eta zenbait emendakin sartuta, Parlamentuak argi berdea eman dio planari. Deportazioak hiru hilabetean hasiko direla esan du Erresuma Batuko lehen ministroak.

2024/04/15 - 16:30
Zaporeak-ek 14.000 kilo elikagai bildu ditu Greziako irletan dauden errefuxiatuentzat
Gobernuz Kanpoko erakundeak esan du "arrakastatsua" izan dela Donostiako Super Amara supermerkatuan eta Baskoniako zaleen artean Gasteizen egin duten bilketa.
2024/04/12 - 16:49
Zaporeak elkartea Greziako errefuxiatu-guneetarako elikagaiak biltzen ari da Donostian
Super Amararen laguntzarekin, Zaporeak gobernuz kanpoko elkarteak elikagai bilketa antolatu du Donostian gaur eta bihar, Greziako uharteetako errefuxiatuen eremuetarako.
2024/03/17 - 20:02
Lesbosetik ere pasa da Korrika, Zaporeaken sukaldetik barrena
Lesboseko errefuxiatuentzat egunero otorduak prestatzen dituen Zaporeak irabazi-asmorik gabeko elkartearen sukalderaino sartu da Korrika. "Lesboseko sukaldetik ere pasatzen da sinbolikoki Korrika, mugak gainditu ahal direla frogatzen", azaldu dute sareetan, eta bideo hau zabaldu dute.
2024/03/01 - 17:07
Europako Batzordeak 50 milioi euro emango dizkio UNRWAri datorren astean, eta 2024ko dirulaguntza handitu du
NBEren agentziak esan du "une kritiko batean" iritsiko zaiola dirua, eta ohartarazi du "berebizikoa" izango dela funts guztiak jasotzea laguntza "operazioei eusteko".
2024/02/23 - 14:13
Gerra osterako Netanyahuren plana: Israelgo indarrek zaindutako, eta armarik eta UNRWArik gabeko Gaza
Palestinako Presidentetzak ez du onartuko "Gazako Zerrenda barne hartu eta Jerusalem hiriburu izango duen" Estatu palestinarra ez den beste aukerarik. UNRWAk salatu du bere egiturak "desegiten" ari direla eta "inflexio puntu" batean daudela.
2024/02/21 - 22:23
Assange AEBra estraditatzea baimentzeko erabakia hausnartzen hasi dira Erresuma Batuko epaileak
Londresko Auzitegi Nagusiko bi epailek erabakia hartuko dute aurki, zehaztu ez duten epe batean.
2024/02/21 - 13:43
Gaur amaituko da Julian Assangek bere estradizioari helegite berri bat aurkezteko egindako eskaeraren analisia
Gaur, Fiskaltzak, AEBetako Justiziaren ordezkari gisa, bere argudioak azalduko ditu, eta Victoria Sharp eta Adam Johnson epaileek erabakiko dute irizpena berehala emango duten edo beste data batera atzeratuko duten.
2024/02/20 - 12:09
Assange "arrazoi politikoengatik" jazarri dutela argudiatu du haren abokatuak Londresko Auzitegian
Wikileakseko sortzailea Washingtonen esku utzi ala ez aztertzeari ekin diete bi epailek, gaur-biharretan. Auzia galduko balu, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jotzea beste aukerarik ez du Assangek.
2024/02/16 - 15:19
'Aita Mari' ontziak txalupa batean zihoazen 43 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneo erdialdean
Italiako agintariek Ortonan lehorreratzeko agindua eman diote, Brindisitik ia 400 kilometrora dagoen herrian, eta otsailaren 20an iristea espero dute.
2023/12/13 - 19:30
UNRWAko zuzendariak ohartarazi du palestinarrek sentitzen dutela nazioarteak abandunatu dituela
Philippe Lazzarinik esan du Palestina "erresistentziaren mugara" heldu dela. Gazan egon berri da, eta "infernua" dela esan du.