Erregaiak
2021/09/28 - 10:48
Ilara luzeak Erresuma Batuko gasolindegietan, erregai eskasiaren beldur
Pandemiak eta "brexitak" atzerriko garraiolarien eskasia eragin dute eta ez dago nahikoa kamioi gidari gasolindegietara erregaia eramateko. Gobernua armadako kamioi gidariak prestatzen ari da arazoari irtenbide bat emateko asmoz.
2021/08/28 - 21:11
Hauek dira Hego Euskal Herriko gasolindegirik merkeenak
Gaur-gaurkoz, Araban dago erregairik merkeena. Bertan, 1,285 euroan eros daiteke Gasolina 95 litroa; eta, Gasolio A litroa, berriz, 1,009 euroan.
2021/08/25 - 14:27
Hondakinetatik abiatuta hegazkinentzako bioerregaia ekoiztea lortu du Petronorrek
Petronorren ekoitzitako erregai lotea 5.300 tonakoa da, eta haren erabilerak atmosferara 300 tona CO2 isurtzea saihestuko du, Madril eta Bilbo arteko 40 hegaldiren baliokidea.
2021/08/15 - 16:10
Uda honetan erregai-tanga betetzea duela urtebete baino 15 euro garestiagoa da
Erregaien prezioak goranzko joerarekin jarraitzen du abuztuan. Gasolina batez beste 1,419 eurotan ordaintzen da, eta gasolioa 1,270 eurotan; hau da, % 23 eta % 20 gehiago, hurrenez hurren, 2020ko aldi berarekin alderatuta.
2021/08/10 - 17:15
Diesel erregaia % 26 garestitu da iaztik, eta garraio enpresak marjinarik gabe ari dira lanean
Iazko azaroaz geroztik ia etengabe egin du gora gasolinaren eta gasolioaren prezioak. Azken honen kasuan, igoera % 20 eta % 26 artekoa izan da iazkoarekin alderatuta, garraiolarien kalterako.
2021/07/31 - 21:34
Gasolina eta gasolioaren prezioak nabarmen garestitu dira urtebetean
Pandemiaren eragina nabarmena da, baina epe laburrean prezio horiek ez omen dira merkeago izango. OPEPek (petrolioa esportatzen duten herrialdeen erakundea) 10 milioi upel gutxiago ekoiztu ditu eguneko, pandemia hasi zenetik.
2021/07/14 - 18:29
Erregaia erabiltzen duten autoak 2035erako debekatzea proposatu du Europako Batzordeak
CO2aren prezioa pixkanaka garestitzea eta 10 urte barru emisioak galarazita egotea nahi du Bruselak. Europako Batzordeak adierazi du deskarbonizazioa lortzeko proposamenaren negoziaketa "gogorra eta zaila" izango dela.
2021/06/16 - 19:20
Gasolinaren prezioak azken zazpi urteetako igoerarik handiena izan du
Ekainean litroko 1,36 euro ingurukoa da, 2014ko urritik inoiz ikusi ez den maila, nahiz eta orduan petrolioaren kostua gaur egun baino % 37 garestiagoa izan.
2021/05/15 - 20:41
Gasoil arrastoek sei istripu eragin dituzte Donostiako saihesbidean eta N-1ean
06:20 aldera, ibilgailu batek gasolio-errekasto bat utzi du galtzadan, eta gutxienez sei istripu eragin ditu, gehienak arinak.
2021/05/13 - 13:28
Gasolina eskasia AEBko hego-ekialdean, zibereraso baten ondorioz
Herrialdeko oliobide nagusiak zibereraso bat jasan zuen duela sei egun eta funtzionatzeari utzi zion. Horrek asko areagotu du erregaiaren erosketa prebentiboa eta ilarak sortu dira gasolindegietan.
2021/03/02 - 12:05
Maskarak erregai bihurtuko ditu Nantek euskal enpresak
Plastikoak eta maskarak birziklatzeko gune berria abenduan jarriko dute martxan eta urtean 500 tona tratatzeko gaitasuna izango du.
2020/11/20 - 12:08
EAJk dieselaren zerga igoera geldiaraztea adostu du eta negoziatzen jarraitzen du
Aitor Esteban bozeramaile jeltzaleak onartu du aurrekontuen negoziazioan aurrerapauso handia eman dutela. Dena den, oraingoz ez dute akordiorik lortu jeltzaleek aurrekontuak babesteko.
2020/11/20 - 11:13
EAJk dieselaren zerga kentzea hitzartu du Gobernuarekin
EAJk hainbat zuzenketa adostu ditu Sanchezen gobernuarekin: dieselaren zerga bertan behera uztea, besteak beste.
2020/09/23 - 16:58
Petronorrek erregai sintetikoen munduko plantarik handienetako bat eraikiko du
Repsolen filiala Sollana lurmuturreko lursail batean kokatuko da; bertan, erregai sintetikoak ekoitziko ditu energia berriztagarriarekin sortutako hidrogeno berdearekin.
2020/08/17 - 15:12
Euskal zientzialari batzuek baztertutako pneumatikoetatik erregaia lortu nahi dute
Ikertzaileen arabera, pneumatikoaren osagaien aprobetxamendua bilatzen dute erregaia eta produktu petrokimikoak lortzeko.
2020/06/26 - 20:10
50 litroko depositua betetzea iaz baino 10 euro merkeagoa da
Iaz baino 10 euro gutxiago kostatzen da 50 bat litroko depositua betetzea. Prezio jaitsiera edonork eskertzen du baina batez ere ibilgailu handiak erabiltzen dituztenek.
2020/06/15 - 16:00
Repsol eta Petronor, hidrogeno berdearen eta deskarbonizazioaren alde
Lau urtean bi planta berri eraikiko dituzte Bizkaian. Bat erregai sintetikoak ekoizteko izango da, "zero emisio" deritzon motakoa. Bestea, berriz, hiri hondakinen bidez, gasa sortzeko.
2020/03/31 - 16:41
Bizkaiko gasolindegien elkarteak gutxieneko zerbitzuekin lan egitea eskatu dute
Nahitaezko jarduera izanik, zabalik egon behar dute, baina adierazi dutenez salmentak % 80 jaitsi dira igandera bitartean. Orain enpresa gehienen itxierarekin egoerak okerrera egingo duela uste dute.
2019/10/13 - 18:08
Erregaientzako laguntzak ezabatu zituen dekretua berrikustea agindu du Morenok
Horixe izan zen indigenen protestak hasi zituen erabakia. Igande honetan bilduko dira lehen aldiz mugimendu indigena eta Ekuadorko Gobernua Quiton, 15:00etan (Euskal Herrian 22:00ak direnean).
2019/10/09 - 09:10
Ekuadorko presidenteak etxeratze-agindua ezarri du herrialdeko 'gune estrategikoetan'
Morenok ezarritako salbuespen-egoerak irauten duen bitartean izango da indarrean neurria. Hasiera batean, 60 egunetarako iragarri zuen arren, Auzitegi Konstituzionalak 30 egunera murriztu zuen.