Errenteria
2024/07/14 - 21:47
Errenteriako sutean kaltetutako hiru familiari aldi baterako ostatu emango diete
Dena dela, aurreikusita dago astelehen honetan familia bakoitzaren egoera kasuz kasu aztertzea, udal-zerbitzuak koordinatuta, eta hori egindakoan zehaztuko dira egin beharreko hurrengo urratsak.
2024/07/14 - 14:24
Etxera bueltatuko dira Errenterian sua hartu zuen eraikineko bizilagunak, azken pisukoak izan ezik
Eraikineko seigarren eta zazpigarren pisuak besterik ez dira kaltetuta atera atzo arratsaldean Errenterian piztu zen sutetik. Lehen bost pisutako bizilagunak, gaur bueltatu daitezke beraien etxeetara, baina ez dute ur, argi ezta gas-horniketarik izango.
2024/07/14 - 11:28
Errenteriako eraikin batean piztutako suteak kalte handiak eragin ditu, baina ez da inor zauritu
Sua 16:35 aldera piztu da, Alfonso XI.a kaleko hainbat solairutako eraikin batean. Gutxienez, sei bizilagun erreskatatu behar izan dituzte; izan ere, teilatura igo dira garretatik babesteko. Ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak dira.
2024/07/13 - 20:57
Sutea piztu da Errenteriako erdiguneko etxebizitza batean
Arratsaldean Errenterian izandako sutearen sugarrak 3 ataritan eta teilatuan zabaldu dira. Hainbat bizilagun teilatura igo dira, ihesi, eta suhiltzaileek erreskatatu dituzte azkenean.
2024/07/03 - 13:15
Gizon bat atxilotu dute Errenterian, beste bati labanaz eraso egitea egotzita
Erasoa astearte arratsaldean jazo zen, Donostia kalean. Zauritua Donostia Ospitalera eraman zuten anbulantzian. Atxilotuak, polizia-aurrekariekin, 30 urte ditu.
2024/06/26 - 11:21
Donostialdeko 11 udalerrik taxi-zerbitzua hobetzeko eremu komuna sortu dute
Udalerri horietako taxiek inguruko herrietan eskaini ahal izango dute zerbitzua, une eta egun jakin batzuetan. Baliteke Araubide Bereziko Gunearen zerbitzua uda honetan bertan martxan egotea.
2024/06/14 - 20:24
Garcia Gazteluri eta Gallastegiri 110 urteko espetxe-zigorra ezarri diete, Manuel Zamarreñoren hilketagatik
1998ko ekainaren 25ean hil zuen ETAk Errenteriako zinegotzi popularra, moto-bonba bat leherrarazita. Haren alargunari eta seme-alabei milioi erdiko kalte-ordaina ordaintzera ere zigortu dituzte bi auzipetuak.
2024/06/06 - 17:53
Otaegi: ''Eskura ditugun tresna guztiak baliatuko ditugu etxebizitza eskuragarriagoa izan dadin''
Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak uste du "aurrerapauso garrantzitsua" dela eremu tentsionatu izendatzeko prozesua abiatzea, horrek "herrian etxebizitzari dagokionez bizi dugun errealitatean esku hartzeko tresna gehiago eskuratzea" ahalbidetuko duelako.
2024/06/06 - 14:30
Errenteria etxebizitza eremu tentsionatu izendatzeko prozedura hasi du Jaurlaritzak
Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak uste du "aurrerapauso garrantzitsua" dela prozesua abiatzea, horrek "herrian etxebizitzari dagokionez bizi dugun errealitatean esku hartzeko tresna gehiago eskuratzea" ahalbidetuko duelako.
2024/06/01 - 14:41
Irun eta Donostia arteko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 3tik 25era AHTaren lanengatik
Etenaldia Hernaniraino iritsiko da kasu batzuetan. Espainiako Garraio Ministerioa Aldundiarekin eta kaltetutako udalekin jarriko da harremanetan informazio guztia emateko.
2024/05/25 - 09:00
Irun eta Lezo arteko trenbidea, berriro zabalik, Gaintxurizketako tuneleko lanak bukatu ostean
Maiatzaren 6tik aritu dira bertan lanean, tunelean atzemandako pitzadurak konpontzen.
2024/05/24 - 16:25
Larunbatean irekiko dute berriro Irun eta Lezo arteko trenbidea, tuneleko lanak bukatu ostean
Maiatzaren 6tik aritu dira bertan lanean, tunelean atzemandako pitzadurak konpontzen.
2024/05/18 - 10:31
Errenteriako moto-istripuaren lekukoei laguntza eskatu die Ertzaintzak
Ostiraleko 13:45ean egin zuten talka furgoneta batek eta moto batek, eta motorraren gidaria bertan hil zen.
2024/05/17 - 16:51
Moto gidari bat hil da Gi-636 errepidean, Errenteria parean izandako istripuan
13:45ean talka egin dute furgoneta batek eta moto batek eta motoko gidaria bertan hil da. Iruneranzko bi erreiak itxita egon dira eta auto-ilarak sortu dira baina, zabaldu dituzte atzera eta egoera bere onera etorri da.
2024/05/15 - 11:57
Musikastek hamahiru kontzertuko programa proposatu du, dantza indartuta
Euskal Musikaren Errenteriako Asteak elkarte antolatzailearen, Eresbil Fundazioaren, urrezko ezteiak ospatuko ditu 52. edizioan.
2024/05/08 - 10:40
Irun eta Lezo arteko trenbidea itxita dago, tuneletako batean pitzadurak atzeman ondoren
Arazoa konpondu bitartean, Irunera heltzeko Euskotreneko garraiobidea (topoa) hartu beharko da Errenteriako edota Pasaiako geltokietan. Halaber, topo zerbitzurik ez dagoen orduetarako, Irun eta Lezo-Errenteria bidea egiteko autobusak jarri ditu Renfek.
2024/04/27 - 19:12
Soilik Errenteriako Udalak eraman du azken burura etxebizitza eremu tentsionatu izendatzeko tramitazioa
Hogei bat udalek eskaera egiteko deklarazioak onartu dituzte udalbatzetan, horietako askok Stop Kaleratzeak taldearen mozioaren harira, baina Errenteria izan da Etxebizitza Sailari tramiteak ofizialki aurkeztu dizkion bakarra.
2024/03/25 - 19:18
Errenteriako sutean etxetik irtenarazitako bizilagunak etxera itzuli ahalko dira, lehen solairukoak izan ezik
Sutea Santa Maria kaleko 13. zenbakian piztu da, eta sua itzaltzeko lanetan ari diren hainbat suhiltzaile bertaratu dira.
2024/03/25 - 16:43
Hainbat bizilagun atera dituzte euren etxeetatik Errenterian, sute baten ondorioz
13:30 aldera piztu da sua Erreteriako Santa Maria kaleko eraikin batean. Badaezpada, bertako bizilagunak kanpora atera dituzte. Ertzaintzak jakitera eman duenez, 14:00 alderako sua kontrolpean zuten suhiltzaileek.
2024/02/24 - 14:49
"Pandemiaren ostean gaztetxo askok deskubritu dute Gozategi taldea"
Naroa Vallejo eta Ilargi Arozenak trikiti taldea sortu nahi dute. Hori dela eta, Asier Gozategiren aholkuak entzun nahi izan dituzte. Era berean, Asierrek aitortu du: gazte askok pandemiaren ondoren deskubritu dutela Gozategi taldea.