Errenteria
2022/10/22 - 16:42
Amnistia legeak polizia gehiegikeriak estaltzeko ere balio izan zuela salatu dute
Rafael Gomez Jauregi Guardia Zibilak 1977an tiroz hildako gizonaren familiak kontuak eskatzen dizkio Espainiako Gobernuari.
2022/10/06 - 11:39
Trafikoa normaltasunera itzuli da Errenteriatik Donostiarako bidean, zisterna-kamioi batek su hartu ostean
Suaren ondorioz, zirkulazioa erabat eten behar izan dute 07:20ak aldera AP-8ak eta GI-20 errepideak bat egiten duten lotunetik gertu. 08:30ak aldera, baina, bi bideak ireki dituzte berriz ere.
2022/10/06 - 11:12
Zisterna-kamioi batek su hartu du gaur goizean, eta GI-20 errepidea itxi behar izan dute Errenterian
Ezbeharra 07:20 aldera gertatu da eta Donostiako saihesbidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan. Garbiketa-taldeek ingurua garbitzea lortu dute, eta errepidea irekita dago bi noranzkoetan.
2022/09/27 - 19:36
Garmendia eta Elorza Donostiako alkatetzarako lehiatuko dira beharrezko abalak aurkeztuta
Gipuzkoako PSE-EEren Hauteskunde Bermeen Batzordeak gaur amaitu du abalak baliozkotzeko prozesua. Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako sozialisten egungo idazkari nagusia izango da Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagaia. Orain, asteazkenera arteko epea dago alegazioak aurkezteko.
2022/08/21 - 17:38
Vica eta Iarik txernobyldarrak EAEko eskoletan izango dira, eta egokitzeko laguntza jaso dute aurreko asteetan
Vicak eta Iarikek bezala, dagoeneko 35 neska-mutiko ukrainarrek parte hartu dute Aukerak Suspertzen errefortzu zerbitzuan.
2022/08/10 - 20:06
LAB, ELA, ESK, STEILAS, ENHE eta HIRU sindikatuek lanean babes neurriak bete daitezen eskatu dute
Errenterian ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin dute eguerdian lan-istripuak salatzeko. Hildakoen familiei elkartasuna adierazi diete.
2022/08/10 - 18:44
Elkarretaratzea egin dute Errenterian elkarretaratzea azken 48 orduotan izandako bi lan istripuak salatzeko
Sindikatuek deitutako ekitaldian, hildakoen familiei elkartasuna adierazi diete sindikatuetako ordezkariek, eta lanean babes neurriak bete ditzaten eskatu dute.
2022/08/09 - 12:05
49 urteko langile bat hil da Errenterian, aldamio batetik erorita
Lan ezbeharra atzo jazo zen. Behargina laugarren pisutik amildu zen Goiko kaleko lan batzuetan beharrean ari zela.
2022/07/21 - 12:25
Fermin Muguruzak dantzan jarri du Errenteria, Madalena jaiak hasi bezperan
Errenteriako txistulari bandak eskaini duen kontzertuak oso gonbidatu berezia izan du. Fermin Muguruza eszenatokira igo da eta zazpi abesti abestu ditu, horietako bi Jon Maiak lagunduta.
2022/07/19 - 11:17
Etxebarri, Mugaritz eta Elkano, munduko 50 jatetxe onenen artean
Bittor Arginzonizen Etxebarri erretegia hirugarren postutik seigarrenera jaitsi da. Halaber, Getariako Elkano jatetxea iaz lortutako 16. postuan finkatu da, eta Andoni Luis Adurizen Mugaritz 14. postutik 21.era jaitsi da.
2022/06/22 - 12:42
Euskal Herriko lehenengo ezkontza homosexualak
2005eko Kode Zibilaren erreforma baino lehen zenbait ezkontza sinboliko egin ziren, baina bikote homosexualen lehenengo legezkoak Gasteizen, bi gizonen artean, eta Errenterian (Gipuzkoa), bi emakumeren artean, izan ziren.
2022/05/28 - 15:09
Jaureguizarrek alokairu sozialeko 15 auzokide etxegabetu nahi ditu, Kaleratzeak Stop plataformak salatu duenez
Etxegabetzeen aurkako herri-plataformak azaldu duenez, alokairu sozialeko Errenteriako 15 auzokide euren etxeetatik bota nahi ditu Jaureguizarrek, bi milioi euroren truke etxe horiek merkatuan saltzeko helburuz (jatorriz, gaztelaniaz).
2022/05/21 - 14:16
Hamabost pertsona artatu dituzte Errenteriako etxebizitza batean izandako sute baten ondoren
Lau familia bakarrik itzuli ahal izan dira euren etxebizitzetara. Gainerakoek senideen eta bizilagunen etxeetean ostatu hartu dute.
2022/05/18 - 18:47
Musikastek hamar emanaldirekin ospatuko du 50. edizioa
Errenteriako musikaren astea ostegunean abiatuko du Maria Jose Barandiaran pianistaren eta Iagoba Fanlo biolontxelistaren kontzertu batek.
2022/05/01 - 16:04
56 urteko gizonezko pasaitar baten bila ari dira Aiako Harrietan
Apirilaren 21etik ez dute haren arrastorik, eta familiak joan den ostiralean jarri zuen salaketa. Ordutik dago martxan bilaketa-operazioa.
2022/03/25 - 14:16
Zein eraikin geratuko da bihar ilunetan Planetaren Orduan?
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 36 udalerrik egin dute bat WWFren kanpainarekin. Ordubetez, 20:30etik 21:30era, argiak itzaliko dituzte euren eraikin eta leku adierazgarrienetan.
2022/03/20 - 17:58
'Elkar+ekin dantzan' jarri ditu EIBE elkarteak 70 herritako boluntarioak, elkarteen lana goraipatzeko
Mikel Laboaren 'Martxa baten lehen notak' abestiaren erritmora Olatz Salvadorrek eta Bihotx taldeak egin dute kantaren bertsioa plazaratu dute martxoaren 20an Euskal Herri osoan, azken asteotan zabaldu den koreografia erakutsiz. Herrigintzan elkarte ezberdinek duten funtzioa goraipatu dute horrela.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).