TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trafikoa normaltasunera itzuli da Errenteriatik Donostiarako bidean, zisterna-kamioi batek su hartu ostean

Suaren ondorioz, zirkulazioa erabat eten behar izan dute 07:20ak aldera AP-8ak eta GI-20 errepideak bat egiten duten lotunetik gertu. 08:30ak aldera, baina, bi bideak ireki dituzte berriz ere.

Zisterna kamioi batek su hartu du GI-20 errepidean, Errenterian, eta Donostiara doan bidea erabat itxi dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. 08:30ak aldera, baina, bi norabideak berriz zabaldu dira eta trafikoa normaltasunera itzuli da.

Ezbeharra 07:20ean gertatu da Agustinen auzo parean, AP-8ak eta GI-20 errepideak bat egiten duten lotunetik gertu. 

Lehen unean errepidea guztiz itxi dute, bi norabideetan. 07:55ean, ordea, Irunerako bidea zabaldu dute, eta 08:30ean, berriz, guztiz ireki dute errepidea trafikoarentzat. Istripuan ez da inor zauritu.

Zisterna kamioiak han jarraitzen du, garabiaren zain, baina lanak egiten ari diren eremuan dagoenez, ez du errepidea oztopatzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Indarkeria haurdunaldian argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haurdunaldiko genero indarkeria kasuak osasun-kontsultei esker identifikatu daitezke

Haurdunaldian emakumeek harreman estua izaten dute osasun-sistemarekin: emaginarekin, ginekologoarekin eta erizainarekin dituzte kontsultak. Hilabete horiek giltza izan litezke genero-indarkeriako egoerak identifikatzeko. Osasun eta gizarte-arloen aldetik erantzun koordinatua emateko beharra nabarmendu dute adituek, Donostian, “Indarkeria eta amatasuna” izeneko udako ikastaroan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X