Erresuma Batua
2023/05/06 - 22:45
Monarkiaren aurkako 'Republic' taldeko sei lagun atxilotu dituzte Londresen
Atxiloketak Charles III koroatze ekitaldiak hasteko zeudela gertatu dira. Talde honek ekitaldi errealak izaten direnean protesta ekintzak antolatzen ditu, Erresuma Batuan herentziazko monarkiari amaiera jarri eta erreforma demokratikoa egin dadila eskatzeko.
2023/05/06 - 21:56
Charles III.aren koroatzearen parodia egin du Basauriko San Faustin koadrillak
Basauriko 100 bat auzokidek parte hartu dute parodian, mozorrotuta. Itziar Ituño aktoreak ere parte hartu du, Lady Di pertsonaiarena egiten.
2023/05/06 - 16:32
Emozio handiko eguna izan da koroatzerik ezagutu ez duten milioika britainiarrentzat
Milioika lagun izan dira koroatzea jarraitzen Londresen, euripean, eta egun osoa bertan emateko prest daude.
2023/05/06 - 16:29
Charles III.a Ingalaterrako errege berri koroatu dute
Mila urte baino gehiago dituzten erritualei jarraituz, Charles III.ak protestante fidela izango dela zin egin du, besteak beste. Milaka herritar batu dira Westminsterreko Abadiaren kanpoaldean hitzordu garrantzitsu honetan.
2023/05/06 - 15:27
Charles III.aren koroatze ekitaldia Westminsterreko Abadian
Subiranoaren koroatze zeremonia 70 urte geroago errepikatu da Westminsterreko Abadian, Londresen, milaka gonbidaturen aurrean.
2023/05/06 - 15:13
Charles III.a, Ingalaterrako errege koroatua
Subiranoaren koroatze zeremonia 70 urte geroago errepikatu da Westminsterreko Abadian, Londresen, milaka gonbidaturen aurrean.
2023/05/05 - 23:28
Lauburu bat Charles III.aren oinetakoetan
Koroatze ekitaldian dauden bitxikerien artean, deigarria izan da Charles III.ak jantziko dituen oinetakoen dekorazioan lauburu bat egotea. David Valle euskal bitxigileak Charles III.ak bere koroatzean eramango dituen bitxietako batzuk diseinatu ditu.
2023/05/05 - 13:14
Charles III.aren eta Camilaren koroatzea: Buckinghametik Westminsterrerako bidea
Gaur, maiatzak 6, Ingalaterrako Charles III.a erregearen eta bere emazte Camilaren koroatzea izango da. Bideo honetan, egingo duten ibilbidea, urratsez urrats.
2023/05/03 - 18:33
Satlantis euskal enpresak SuperSharp britainiarraren % 51 bereganatu du, aliantza historikoa osatuz
Satlantiseko ordezkariek berak azpimarratu dutenez, hitzarmen honen eraginez enpresa "munduko liderra izango da satelite txikientzako bereizmen handiko karga elektroptiko erabilgarrietan".
2023/05/03 - 10:47
Gizon bat atxilotu dute Buckinghameko jauregira ustez kartutxoak botatzeagatik
Poliziak jakitera eman duenez, jauregiko ateetara hurbildu eta barrura hainbat objektu bota ostean atxilotu dute gizona. Hori guztia Charles III.a erregearen eta Camila erreginaren koroatzerako lau egun falta direnean gertatu da.
2023/05/01 - 10:12
Erizain britainiarrak greban, soldata igoera lortzeko negoziaketek porrot egin ostean
Gaur gauerdira arte iraungo du lanuzteak. Osasun Sistema publikoaren laurdena osatzen dute erizainek, baina zerbitzu minimoak bermatuta egongo dira.
2023/04/28 - 14:48
BBCren presidenteak dimisioa eman du Boris Johnsoni mailegu bat lortzen lagundu ziola argitaratu ostean
Txosten independente batek ondorioztatu duenez, Richard Sharpek ez zuen balizko interes gatazka horren berri eman lehen ministro britainiarrak kargurako proposatu zuenean, eta, hortaz, kargu publikoak izendatzeko arauak urratu zituen.
2023/04/24 - 11:19
Espainiako Gobernuak 100 bat zibil ebakuatu ditu Sudandik
Herrialdetik ateratakoen artean ez dago euskal herritarrik. AEB izan zen ebakuazioa abiatzen lehena, eta horren ostean, bide bera hartu dute Alemaniak, Italiak, Frantziak eta Erresuma Batuak. Frantziako herritar bat larri zauritu da ebakuazio betean, ustez Sudango Armadak egindako eraso batean.
2023/04/21 - 13:56
Dominic Raab Justizia ministro britainiarrak dimisioa eman du, laneko jazarpen kasuengatik
Txosten batek baieztatu egin ditu laneko jazarpen akusazioak, Gobernuan izandako ardura desberdinetan funtzionarioek salatutakoak.
2023/04/13 - 22:41
Mary Quant minigonaren sortzailea zendu da
Diseinatzaile britainiarra 93 urterekin hil da, 60ko hamarkadan emakumezkoen modan iraultza ekarri eta gero.
2023/04/12 - 17:05
Bakearen aldeko aldarria eginez iritsi da Biden Ipar Irlandara
Eguerdian Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroarekin elkartu da Joe Biden AEBko presidentea. Ondoren, Ulsterreko Unibertsitatean hitzaldia eman du. Bake akordioaren 25. urteurrena ospatu eta 'Brexit'-aren akordio berriari bultzada ematera joan da Biden Ipar Irlandara.
2023/04/12 - 00:48
Bidenek Irlandan ''bakea mantentzea'' eskatu du, uhartera egindako bisitaren hasieran
Agintari demokrataren Air Force One hegazkinak Belfasteko Nazioarteko Aireportuan lur hartu du, Ipar Irlandako hiriburuan, eta Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroak harrera egin dio. Bi buruzagiek aldebiko bilera egingo dute asteazkenean.
2023/04/10 - 14:25
EAJk dio Irlandako akordioa egungo gatazkak konpontzeko inspirazio iturri izan daitekeela
25 urte betetzen dira gaur Belfasten Ostiral Santuko Akordioa izenpetu zenetik. Alderdi jeltzaleak Belfasteko Akordioa "Europako XX. mendeko mugarri politiko" gisa gogoratu du, bere 25. urteurrenean.
2023/04/10 - 11:31
Bakea kimera da oraindik Ipar Irlandan, Ostiral Santuko Akordioak sinatu zirenetik 25 urte bete direnean
Lurraldea blokeo politikoko une batean dago, hauteskundeen eta brexitaren ondoren unionisten eta errepublikanoen artean sortutako tentsioak tarteko. Hori guztia, gainera, IRA Berriko disidenteen mehatxupean. Akordioak badira, baina, gatazkak aurrera jarraitzen du.
2023/04/06 - 22:45
Charles III.a koroatzeko hilabete falta denean, jende asko monarkiaren aurka agertu da
Erresuma Batuan, hasi dute atzera kontaketa Charles III.aren koroatzerako. Hilabete barru egingo dute Westminsterreko Abadian, eta ekitaldi handia izango da, bi mila gonbidatu baino gehiagorekin. Baina gora egiten ari da herritarren artean duen onarpen maila xumea.