Erresuma Batua
2024/07/05 - 16:05
Keir Starmer, Erresuma Batuko lehen ministro berria: ''Aldaketa berehala hasiko da''
Keir Starmerrek bere lehen hitzaldia eman du Downing Streetetik (Gobernuaren egoitza), Gobernuko buru berria den aldetik, hauteskunde orokorrak gehiengo osoz irabazi ostean.
2024/07/05 - 15:53
Laboristek erreleboa hartu dute, kontserbadoreen porrot ikaragarriaren ondoren
Westminsterko parlamentuan 410 eserleku lortuta Alderdi Laboristak orain arte ezagutu ez duen garaipena lortu du. Kontserbadoreek 119 baino ez dute lortu.
2024/07/05 - 14:05
Sunakek kontserbadoreen lider izateari utziko dio ordezkoa aukeratzen dutenean
Lehen ministro gisa dimititzeko Charles III.a erregearekin bildu aurretik egindako hitzaldian, "herriak mezu argia bidali du", esan du.
2024/07/05 - 13:58
Rishi Sunakek agur esan dio Downing Streeti herrialdeari barkamena eskatuz
Rishi Sunakek Alderdi Kontserbadorearen buruzagitza utziko duela iragarri du, alderdiak osteguneko hauteskunde orokorretan porrot egin ostean. Hala jakinarazi du Sunakek Downing Streeteko 10. zenbakiko atean eman duen dimisio-hitzaldian.
2024/07/05 - 13:19
Keir Starmer, 14 urteren laboristak boterera eraman dituen abokatua
2019ko hauteskundeetan porrota izan ondoren, Jeremy Corbyn ordezkatu zuen Alderdi Laboristaren buruzagitzan. Aurrekoak ez bezala, alderdia eskuinerago eraman du.
2024/07/05 - 12:42
Laboristek garaipen zabala erdietsi dute bozetan, kontserbadoreen porrota berretsita
Keir Starmer lehen ministro hautatua pozarren azaldu da gehiengo osoa lortuta (412 eserleku), 14 urteren ostean. Rishi Sunakek bere gain hartu du boto-emaileek emandako kolpea. Eskoziako Alderdi Nazionalistak, bere aldetik, deskalabrua izan du, 38 ordezkaritik 9ra jaitsi baita.
2024/07/05 - 11:58
"Erresuma Batua herrialde zentrista eta moderatua da atzera"
Horixe adierazi du John Carlin kazetari eta idazle britainiarrak hauteskundeen ostean, eta Starmen buruzagi "motel eta pragmatiko" gisa deskribatu du.
2024/07/05 - 11:01
Starmer eta Sunak, laboristen garaipen zabalaren ondorengo txanponaren bi aldeak
Irabazleak, Keir Starmer laboristak, argi esan du aldaketa hasi berri dela. Sunak toriak, aldiz, hausnarketarako garaia dela esan du eta bere gain hartu du porrotaren erantzukizuna.
2024/07/05 - 10:46
Albiste izango dira: Laboristen garaipena, sahararra ospitaleratuta, eta txupinazoaren bezpera Iruñean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/04 - 16:05
Hauteskunde eguna Erresuma Batuan, ziklo aldaketaren atarian kontserbadoreak 14 urte agintean izan ondoren
Inkesta guztiek abantaila handia ematen diete laboristei Komunen Ganbera berritzeko hauteskundeetan. 'Brexit'ak eta horrek ekonomia britainiarrean ekarritako ondorioek, covidak eta bizi-kostuaren igoerak Alderdi Kontserbadorearen itxaropenak lurpean utzi ditu.
2024/07/04 - 15:58
Keir Starmerrek eta Rishi Sunakek dagoeneko botoa eman dute
Keir Starmerrek, Erresuma Batuko hauteskunde orokorrak irabazteko faboritoak, Londresen bozkatu du bere emaztearekin batera. Rishi Sunakek, berriz, Northallertonen egin du, Ingalaterra iparraldean. Nigel Faragek postaz egitea erabaki du.
2024/07/04 - 12:13
Ziklo aldaketa ekar dezaketen hauteskunde orokorrak hasi dira Erresuma Batuan
Ezustekorik ezean, Keir Starmer izango da hurrengo lehen ministroa; izan ere, 2020an oposizioko buruzagitza hartu ondoren, ospea hartzen joan da, etengabe indarra galtzen joan den Alderdi Kontserbadore baten kontura.
2024/07/03 - 22:12
Bi hautagai britainiar nagusien proposamenak, aurrez aurre
Ekonomia izan da Alderdi Laboristako Keir Starmerren eta Alderdi Kontserbadoreko Rishi Sunak lehen ministroaren kanpainetako gai nagusia. "Brexit"-a, ordea, ez dute aipatu kanpainan.
2024/07/03 - 12:53
Laboristak faborito Erresuma Batuan, 14 urte eta gero kontserbadoreak boteretik kentzeko
Ostegun honetan Erresuma Batuan egingo diren hauteskunde legegileei buruzko inkesta guztiek abantaila handia ematen diete laboristei. Brexitak eta horrek ekonomia britainiarrean ekarritako ondorioek, covidak eta bizi-kostuaren igoerak Alderdi Kontserbadorearen itxaropenak lurpean utzi ditu.
2024/06/27 - 12:12
Eztabaida sutsua, bart, Rishi Sunaken eta Keir Starmerren artean
Erresuma Batuko Lehen ministroa erabakitzeko azken eztabaida publikoa egin dute Rishi Sunak eta Keir Starmer hautagaiek. Fiskalitate eta migrazio kontuetan egin dute talka, Sunak migranteak Ruandara bidaltzearen alde agertu da. Starmer, migratzaileez aprobetxatzen diren talde kriminalen aurka.
2024/06/26 - 15:19
Assange Australiara iritsi da, aske utzi duen akordioa formalizatu ondoren
Wikileaks atariko sortzailea gizon aske gisa iritsi da Camberrako aireportura. Txaloka eta oihuka hartu duten bertan bildu direnek.
2024/06/25 - 20:16
Wikileaks kasua: informazio askatasuna vs. sekretuak zabaltzea
Julian Assange eta Wikileaks kasua 2010ean egin ziren ezagun, Wikileaks ataria AEBetako armadaren ezkutuko sekretu eta irudiak zabaltzen hasi zenean. Urte hartan bertan hasi zen Assangen aurkako jarraipen judiziala. Azken urtean Erresuma Batuko gartzela batean eman ditu.
2024/06/15 - 14:29
Kate Middleton jendaurrean agertu da berriro, minbizia duela iragarri eta hiru hilabetera
Galesko printzesak Trooping the Colour desfilean parte hartu du. Londresko kale nagusiak zeharkatzen dituen ekitaldi honetan, 1.400 soldaduk, 200 zaldik eta 400 musikarik parte hartu dute. Sei hilabetean lehen ekitaldi ofiziala izan du.
2024/06/14 - 22:44
"Abortu" hitzik ez, Ukrainarentzako laguntza gehiago eta Venezuelari abisu berri bat G7aren bileran
Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko agintariek geopolitikako gaiak jorratu dituzte goi-bileran, eta negoziazioen emaitzak 36 orrialdeko adierazpen batean bildu dituzte.
2024/06/14 - 19:04
Aita santuak, G7ari: "Makina bakar batek ere ez luke inoiz erabaki behar gizaki bat hiltzea"
Adimen artifiziala (IA) gerra industrian aplikatzearen hondamendiaz ohartarazi du eta "arma autonomo hilgarriak" debekatzea eskatu du. Aita santuaren hitzetan, IA "liluragarria eta izugarria" da aldi berean.