ESK
2021/11/23 - 17:12
Lan istriputzat hartzeko eskatuko du ESK-k Azpeitian bere buruaz beste egin zuen langile baten heriotza
20 urteko Azpeitiako bizilagun batek bere buruaz beste egin zuen uztailean, lan egiten zuen enpresan bertan. Esana zuen "ezin zuela gehiago" zituen lan-baldintzekin. ESK sindikatuak, familiak eta eragile sozialek argi dute prekarietateak eraman zuela gaztea muturreko erabaki hori hartzera.
2021/11/18 - 20:43
40 bat elkartek egin dute bat lan-erreforma salatzeko eta pentsio duinak aldarrikatzeko mobilizazioekin
Gehiengo sindikalak deituta, abenduaren 1ean manifestazioak izango dira Euskal Herriko hiri eta herrietan lan eta pentsio erreformak salatzeko eta biz baldintza duinak aldarrikatzeko.
2021/10/21 - 14:41
Donostiako jatetxe batean sukaldari bat hil zen lan-istripua salatu dute sindikatuek
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin dute Kursaalen, sukaldari bat hil lan-istripua salatzeko.
2021/09/18 - 20:37
10.000 sinadura bildu nahi dituzte Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta baten alde Euskadin
Sinadurak fisikoki, mahaiekin euskal hiri eta herrietan, zein modu telematikoan bilduko dira, webgune baten bidez.
2021/09/08 - 15:02
Elkarretaratzea Gasteizen, azken lan-istripu hilgarria salatzeko
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin dute Arabako Foru Aldundiaren atarian, Zanbranan 38 urteko langile baten heriotza salatzeko.
2021/09/04 - 20:06
Osakidetzako LEPean errektore gorenek ez zutela ardurarik "argi" geratu dela esan du Jaurlaritzak
Justiziarekin lankidetzan aritzeko konpromisoa berretsi du Osasun Sailaren eta Osakidetzaren zuzendaritzak ohar batean, "gertatutakoa erabat argitzeko" asmoz.
2021/09/03 - 19:39
Darpon eta Mugica Osakidetzako LEPean legez kanpo elkartzea egotzita inputatzea errefusatu du epaileak
Gainera, ikerketa sei hilabetez luzatzea erabaki du epaileak. Dagoeneko, 20 pertsona daude auzian inplikatuta.
2021/08/27 - 13:44
ESK-k Osakidetzaren "jarrera xenofoboa" salatu du, langile migratzaileak baztertzeagatik
Sindikatuak azaldu duenez, Euskal Osasun Zerbitzuak behin-behineko langileei jakinarazi die ezin izango dutela zerbitzuak ematen jarraitu, Europako herritartasunik ez dutela argudiatuta.
2021/08/24 - 14:59
Lan heriotzak salatzeko kontzentrazioa egin dute sindikatuek Bilbon
Lan heriotzak salatzeko elkarreratzea egin dute gaur ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Aurten 42 langile hil direla salatu dute.
2021/08/20 - 16:15
Lan-istripuak euren agenden erdigunean jar ditzatela exijitu diete sindikatuek administrazioei
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin dute ostiral eguerdian Donostian, lan-istripuen aurka. Era berean, azken sei egunetan lanean hiru pertsona hil direla salatu dute.
2021/07/26 - 16:13
Osakidetzako LEParen kasuan 32 oposiziogile ikertzea eskatu du ESK sindikatuak
Sindikatuak irregulartasunak salatu eta hiru urtera ikerketa amaitzear dago. Hala, epaileak beharrezko izapideak egiteko eskatu die aldeei. Hori dela eta, ESK-k beste 34 pertsona ikertu gisa deklaratzea eskatu du, horietatik 32 oposiziogile.
2021/06/05 - 16:45
Langile publikoak kaleetara atera dira EAEn, behin-behinekotasuna salatzeko
Ehunka langilek "zerbitzu publikoak suntsitzea" eteteko eskatu die agintariei eta erakundeei.
2021/06/05 - 11:09
Lanpostu publikoak egonkortzearen alde, manifestazioak izango dira gaur EAEn
60.000 langile publiko behin-behinean daudela azpimarratuta, ELA, LAB, CCOO, Satse, STEILAS eta ESK sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte Bilbon, Gasteizen eta Donostian.
2021/05/27 - 18:40
Osakidetzako garbitzaileen grebak izandako "babes zabala" txalotu dute sindikatuek
Baldintza "duinak" eskatzen dituzte, eta planto egitea erabaki dute, lan-hitzarmena berritzeko negoziazioetan hiru urte daramatzatelako eta negoziazio-mahaia "blokeatuta" dagoelako.
2021/05/26 - 09:09
Sindikatuek sektore publikoko behin-behineko lanpostuak egonkortzea eskatu dute
ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek zerbitzu publikoak indartzea, enplegu publikoa sortzea eta 60.000 langile baino gehiagoren enplegua egonkortzea eskatu dute.
2021/05/24 - 15:30
ELAk eta LABek bat egin dute pentsio duinen alde larunbaterako deitutako martxekin
Mitxel Lakuntza eta Garbiñe Aranburu sindikatuotako idazkari nagusiek Espainiako Gobernuaren asmoak kritikatu dituzte, erretiroa hartzeko adina geroratzekoa, besteak beste.
2021/05/14 - 16:06
Mobilizazio gehiago iragarri dituzte sektore publikoan
Horrela, maiatzaren 25ean, mobilizazioa egingo dute Gasteizen; ekainaren 1ean, elkarretaratzeak lantokietan; eta ekainaren 5ean, manifestazioak EAEko hiru hiriburuetan.
2021/04/30 - 13:05
Mugikortasunari ezarritako murrizketek Maiatzaren Lehena baldintzatuko dute
ELAk Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo ditu mobilizazioak. LABek 25 mobilizazio baino gehiago antolatu ditu. bestalde, EAEko UGTk eta CCOOk elkarrekin ospatuko dute berriro.
2021/04/28 - 16:50
Sindikatuak kalera irten dira Lan Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunean
Pandemia garai honetan prebentzio neurriak betetzen direla ziurtatzeko 100 ikuskatzaile gehiago eskatu dizkiote sindikatuek Eusko Jaurlaritzari.
2021/04/22 - 21:34
Grebaren jarraipen zabalena, Hezkuntzan
Sindikatuek jakinarazi dute % 55ekoa izan dela sektore horretan, baina Osakidetzan oso baxua izan dela zerbitzu minimo handien ondorioz. Jaurlaritzak % 29ra jaitsi du Hezkuntzako jarraipena.