Eskozia
2021/11/05 - 22:21
Greta Thunberg: "COP26 promesa politak egiteko itxurakeriaren jaialdi bat da"
Milaka gaztek Glasgow hiria hartu dute Fridays For Future elkartearen protesta klimatikoan, Klima Goi-bileraren "promesa hutsen" aurka protesta egiteko.
2021/11/05 - 19:01
Energia berriztagarrietarako trantsizioan "oreka bat aurkitzea" beharrezkoa dela uste du Tapiak
Ekonomi Garapenerako, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak azaldu duenez, energia itsas eoliko eta hidrogeno proposamenek Europako Batzordearen interesa piztu dute.
2021/11/05 - 15:05
Fridays for Future mugimenduak neurri zehatzak eskatu ditu larrialdi klimatikoari aurre egiteko
Munduko bazter guztietatik Glasgowra joandako gazteak kalera irten dira ostiral honetan klimaren krisiaren ondorio latzenak pairatuko dituzten hurrengo belaunaldien ahots kritikoa plazaratzeko.
2021/11/03 - 18:43
Ekologistak mesfidati, 450 banku handik deskarbonizazioa finantzatzea promestu ondoren
Erakunde ekologista handiak eszeptiko agertu dira promes berrien aurrean. Greenpeacek kritikatu duenez, iragan hilean gas, petrolio eta ikatz proiektu berrien finantziazioa gelditzeko bide-orri bat errefusatu zuten bankuek.
2021/11/01 - 18:05
Joe Biden: ''Hurrengo belaunaldiak zehaztuko dituen hamarkada da hau''
Joe Biden AEBetako presidenteak Glasgowko COP26 klimaren goi-bilera "anbizio eta berrikuntza hamarkada baten abiapuntua" izatea eskatu du, klima aldaketaren "mehatxu existentzialari" aurre egiteko.
2021/11/01 - 15:33
Gehien kutsatzen duten herrialdeak ez dira Glasgoweko goi-bileran izango
Xi Jinping Txinako presidenteak idatzi bat bidali du goi-bilerara: klimaren goibileran bideokonferentziaz hartu behar zuen parte, baina idatziz egingo du azkenean. Munduan CO2 gehien isurtzen duen herrialdea izanik, Txinak klima aldaketaren kontrako konpromisoa berretsi du.
2021/11/01 - 15:25
Ultimatum mezua igorri du Boris Johnsonek COP26aren irekiera ekitaldian
Hasi da Glasgowen, Eskozian, COP26, klima aldaketarentzat mugarri izan beharko lukeen mundu biltzarra. Atzo eman zitzaion hasiera ofiziala, baina hitzaldiak gaur hasi dira.
2021/10/31 - 16:28
"Zero netoa" izango da COP26ren helburu nagusia, tenperatura ez dadin 1,5 gradu baino gehiago igo
Klimari buruzko goi-bilera urriaren 31tik azaroaren 12ra egingo da, eta berotze efektua mugatzeko gasen isurketan konpromisoak lortzea espero dute.
2021/08/28 - 21:12
Giza eskubideak errespetatu gabe ez dela aitortzarik egongo esan diete Johnsonek eta Merkelek talibanei
Horrez gain, "Afganistanen krisi humanitarioa saihesteko, datozen asteetan nazioarteko herrialdeek ahalegin berezia" egin beharko dutela onartu dute bi agintariek.
2021/08/20 - 20:03
Independentistek eta berdeek Gobernu akordioa sinatu dute Eskozian
Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP) eta Eskoziako Alderdi Berdeak programa politiko bateratu baten zirriborroa adostu dute. Eskoziaren independentziari buruzko beste erreferendum bat deitzea eta krisi klimatikoari aurre egitea izango dira haien lehentasunak.
2021/07/14 - 18:53
Ipar Irlandako gatazkako krimenak preskribatzeko legea egingo du Erresuma Batuak
"Ezkutuko amnistia" delakoan, arauaren kontra egin dute laboristek, unionistek eta Sin Fein alderdikoek. Udazkenean hasiko dira legea izapidetzen.
2021/06/06 - 22:44
Ignaziotar bidea munduan ezagutarazteko gidaliburua egiten ari da idazle eskoziar bat
Euskadi ondo ezagutzen du Murray Stewartek. Guardiatik Manresarainoko zatia egina du. Lagun bereziak ditu: Tati gidaria eta bi asto. Murrayren gidaliburuak bereziak dira.
2021/05/10 - 09:31
Sturgeon: "Kontua ez da erreferenduma egingo den, noiz egingo den zehaztea baizik"
Gehiengo absolututik pauso bakarrera gelditu ostean, Eskoziako ministro nagusiak independentziari buruzko errefereduma iragarri du koronabirusaren krisia gainditzen dutenerako.
2021/05/09 - 14:42
Erresuma Batuaren etorkizunari buruzko goi-bilera batera deitu du Johnsonek Sturgeon
Gutun batean, lehen ministro britainiarrak buruzagi eskoziarrari esan dio "bakoitzak bere ikuskerak eta ideiak" izan arren, "elkarrengandik ikasiz, herria berreraiki" dezaketela.
2021/05/08 - 22:15
Nicola Sturgeonek garaipena lortu eta erreferendum berri bat bilatuko du
Ministro nagusiak iragarri du “Eskoziako herriak bere etorkizunaren inguruan erabakitzeko aukera" izango duela, "covid-19aren krisia igaro ostean”.
2021/05/07 - 01:26
Eskoziak igandetik aurrera jakingo ditu ostegun honetako hauteskundeen emaitzak
Independentisten gehiengoa espero da, SNP eta egungo ministra nagusi Nicola Sturgeoenen garaipenarekin. Ikusteko dago Salmonden itzulerak, 'brexit'ak eta pandemiak emaitzetan eraginik izango al duten.
2021/05/06 - 16:56
Lehia estua Eskoziako hiriburuko ordezkaritzak irabazteko
Angus Robertson nazionalista eta Scott Douglas kontserbadorea Edinburgo erdiguneko eserlekua eskuratzeko lehiatzen dira gaur. EITB Mediak biekin hitz egin du.
2021/05/05 - 16:10
M. Keating politika irakaslearen aburuz, gertuago egon liteke Eskoziaren independentzia
Bihar parlamentua osatzeko bozak egingo dituzte, eta alderdiek botoa eskatzeko azken eguna dute gaur. Nicola Sturgeon lehen ministroaren SNP alderdi independentista da faboritoa.
2021/05/03 - 15:55
Muga berri bat izango ote du Europak Eskozian?
Eskoziako Parlamenturako hauteskundeak egingo dituzte maiatzarn 6an, eta Erresuma Batuak arreta handiz jarraituko ditu, Sturgenonek bigarren erreferendum bat egiteko asmoa iragarri baitu.
2021/03/29 - 17:54
Salmondek alderdi politikoa sortu du Eskoziako hauteskundeetara aurkezteko
Eskoziako Parlamentuan gehiengo independentista eratzeko asmoz jaio da.