Eskoziako erreferenduma
2014/05/08 - 00:42
Eskozian 'nagusitzen' ari direla ziurtatu dio Salmondek ELAri
Eskoziako lehen ministroak bilera "adeitsua" izan du ELA sindikatuko ordezkaritza batekin, Edinburgoko Parlamentuan. Bilerak ia ordubeteko iraupena izan du.
2014/04/29 - 13:11
Juaristi: 'Eskozia eta Kataluniaren plano berean kokatu behar dugu'
Josu Juaristik jakinarazi duenez, "Euskal Herriaren segurtasuna eta etorkizuna bermatzeko aukera bakarra Europan estatu independiente bat eraikitzea eta irabaztea da".
2014/03/04 - 21:50
Eskoziako erreferendumaren emaitza onartuko duela dio Erresuma Batuak
"Eskoziarrek independentziaren alde egiten badute, Eskozia independentea izango da", esan du Eskoziarako ministro britainiarrak.
2014/02/24 - 15:20
Independentziaren aldeko jarrerak indarra hartu du, Salmonden hitzetan
Eskoziak independentzia aldarrikatzekotan, petrolio-politika “egonkorra” mantenduko duela iragarri du gaur Salmondek.
2014/02/23 - 15:59
Eskoziarrak Bilbon izan dira erreferendumaren nondik norakoak azaltzen
Zazpi hilabete ere ez dira falta Eskoziak erreferenduma egin dezan. Bitartean, Michael Keating katedraduna Europan zehar ari da, Eskoziako etorkizunerako plana azaltzen.
2014/02/17 - 22:15
Salmond: Diru-batasunari uko egitea garesti kostako zaie britaniarrei'
Atzo Barrosok zioen Eskoziak zaila izango duela europar batasunean jarraitzea, independente izanda. Eta, libera mantentzeko planari, berriz, ezetz esan du Londresek.
2014/02/16 - 18:44
Barroso: 'Zaila izango da Eskozia independente izanda EBn jarraitzea'
Europar Batzordeko presidentearen ustez, EBko 28 kideek Erresuma Batutik banandutako herrialde bat onartzea zaila izango litzateke.
2014/02/13 - 12:12
Independentziarekin libera galduko duela esan dio Eskoziari Osbornek
Erresuma Batuko Finantza ministroak Alex Salmond nazionalistak txanpona mantentzeko gogoaren aurkako adierazpenak egin ditu eta independentzia lortuta 'libera' galduko duela ohartarazi du.
2014/02/07 - 19:01
Eskoziarrei Erresuma Batuan 'geratzeko' eskatuko die Cameronek
Erresuma Batuan geratzeko eskatu die eskoziarrei eta, britaniar guztiei zuzenduta, ohartarazi du nazioartean eragina galtzeko arriskuan direla.
2014/02/07 - 11:09
Eskoziarrei Erresuma Batuan 'geratzeko' eskatuko die Cameronek
Gaur Cameronek Londresko hiri olinpikoan egingo duen hitzaldian, Cameronek independentziaren aurkako deia egingo die eskoziarrei, irailaren 18an egingo duten herri-galdeketari begira.
2013/12/13 - 15:31
2014an bi galdeketa izango dira Europan
Bata Eskoziakoa, eta hortik bi hilabetera, Kataluniakoa. Baina, bi prozesuak era desberdienean kudeatzen ari dira.
2013/11/26 - 23:31
Independente izateko Eskoziak duen 'gaitasuna' defendatu du Salmondek
Independentziaren Liburu Zuria aurkeztu du Eskoziako lehen ministroak, independentzia lortzeko urratsak azaltzen dituen dokumentua.
2013/11/26 - 23:31
Eskozia berehala EBtik at geratuko litzatekeela ohartarazi du Almuniak
Datorren urteko erreferendumean 'ezezko' botoa ematea eskatu die Europako Batzordeko presidenteordeak Eskoziako boto-emaileei.
2013/11/26 - 12:54
Independentziari buruzko 'liburu zuria' aurkeztu dute Glasgowen
Alex Salmond Lehen Ministroak aurkezu du liburua. Bertan, independentziaren inguruko 650 galdera erantzuten dira.
2013/11/24 - 18:26
Eskozia 2016an izango da independente, baietzak irabaziz gero
Horixe agertuko da independentziari buruzko Liburu Zurian, Eskoziako Gobernuak datorren asteartean aurkeztuko duen txostenean. Erreferenduma 2014ko irailaren 18an izango da.
2013/11/19 - 21:59
Independentziaren aldeko aldarria egin du Salmond lehen ministroak
Independente izanik ekonomiak hobera egingo lukeela, eta lanpostu gehiago sortu ahal izango lituzketela esan du Eskoziako lehen ministroak.
2013/09/19 - 17:11
Salmond: 'Herrialde independentea izateko baliabideak ditu Eskoziak'
Urtebete barru, 2014ko irailaren 18an, egingo da Eskoziaren independentziaren erreferenduma.
2013/09/18 - 20:23
Urtebete falta da Eskoziako independentziari buruzko galdeketarako
Inkestak ez dira asko aldatu deialdia egin zutenetik. Erresuma Batuan jarraitzearen alde azaltzen da gehiengoa, independentziaren aurka, baina ez alde handiz.
2013/03/21 - 15:55
2014ko irailaren 18an izango da Eskoziako independentzia erreferenduma
''Egun historikoa izango da'', esan du Alex Salmondek.
2013/02/05 - 16:11
Eskozia 2016an izango da independente galdeketan baiezkoa ateraz gero
Eskoziako Gobernuak independentziarako bidaia orria aurkeztu du. Erreferendumean baizkoa ateratzekotan, 2016ko martxoan independentzia lortuko luke eta maiatzean hauteskundeak egingo lituzkete.