Data
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2014ko irailaren 18an izango da Eskoziako independentzia erreferenduma

''Egun historikoa izango da'', esan du Alex Salmondek.
Iragarkia
18:00 - 20:00
2014ko irailaren 18an izango da Eskoziako independentzia erreferenduma

Eskoziaren independentziaren inguruko erreferenduma 2014ko irailaren 18an izango da, Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiak gaur iragarri duenez.

''Egun historikoa izango da'', esan du Salmondek Parlamentuan egin duen agerraldian. Eskoziako Alderdi Nazionalistako buruak datorren urteko galdeketa arautuko duen legea aurkeztu du diputatuen aurrean. Salmondek azaldu duenez, Britainia Handiko Hauteskunde Batzordeak arautuko ditu erreferenduma, kanpaina eta hauteslekuen eraketa, galdeketa ''nazioarte mailan aintzat har dadin''.

Galdera

Aurretik iragarri dutenez, honako hau izango da erreferendumeko galdeketa: ''Eskoziak independentea izan beharko luke? Bai edo ez''. Behin betiko galdera da hau, Hauteskunde Batzordeak proposatuta. Izan ere,  Salmonden alderdiak aurretik "Eskoziak estatu independentea izan beharko lukeen ideiarekin bat zatoz?'' galdera jarri zuen mahai gainean, baina alderdikoia izan litekeela salatu zuten.

Botoa emateko adina

Erreferenduma aurkeztu aurretik, botoa emateko adina 16 urtera jaisteko lege proiektua jorratzen hasi zen orain egun batzuk Holyroodeko Parlamentua. 16 eta 17 urteko gazteekin batera, hauteskunde autonomikoetan eta tokiko hauteskundeetan botoa emateko eskubidea dutenek ere eman ahal izango dute botoa galdeketan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gaza argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz

Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X