Pegasus auzia
2022/05/02 - 16:02
Urkullu lehendakariak ez du adierazpenik egin espioitza kasuei buruz: ''Ez, grabatzen ari zaizkit eta''
Urkulluk Nortegasen proiektu bat bisitatu du Zamudioko parke teknologikoan. Kazetariek Pegasusi buruz galdetu diote eta lehendakariak ez duela adierazpenik egingo erantzun du. Kazetariek galezka jarraitu dute eta "ez, grabatzen ari zaizkit eta" erantzun du.
2022/05/02 - 14:01
Pegasus programarekin egindako espioitza politikoarengatik kereilak jarri dituzte CUPek eta Omniumek
CUPen aldetik, Carles Riera eta Albert Botran diputatuek eta David Fernandez diputatu ohiak aurkeztu dute kereila. Omnium Culturalek, berriz, Marcel Mauri erakundeko presidenteorde ohiaren eta beste bi pertsonaren izenean jo du auzitegietara.
2022/05/02 - 11:52
Itxaso, Pegasusi buruz: ''Ez du zentzurik azalpenak jaso aurretik Robles ministroaren dimisioa eskatzeak''
Pegasus auziari buruzko azalpenak jaso aurretik ministroaren dimisioa eskatzea zentzugabea dela egotzi die alderdiei Denis Itxasok, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak, Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak espero du sekretu ofizialen batzordean emango diren azalpenak "nahikoa" izatea inbestidura blokea osatu zuten alderdi politikoak asetzeko.
2022/05/02 - 11:47
Pegasus espioitza software sistema Sanchez eta Roblesen mugikorretan ere sartu zen
Felix Bolaños Presidentetza, Gorteekiko Harreman eta Memoria Demokratikorako ministroak esan duenez, Espainiako Gobernuak epaileei bi txosten tekniko igorri dizkie presidentea eta Defentsa ministroaren telefonora kanpotik ”bidegabe” sartu zirela salatzeko.
2022/04/29 - 18:17
Espioitzak kaltetutakoen abokatuek Pegasusen jabe den enpresa israeldarraren aurkako kereilak iragarri dituzte
Kereiletan, ustezko arreta-falta leporatzen diote enpresari aurretiko espedientean, bai eta bere bezeroek Pegasusez egiten zuten erabileraren gaineko kontrol falta ere, "Estatuek ez baitzituzten zenbait Lizentzia behar bezala erabiltzen".
2022/04/29 - 17:05
Espiatutako independentisten abokatuek kereila jarriko dute Pegasus enpresaren aurka
Exoterismo juridikotzat jo dituzte Robles ministroaren hitzak espioitza defendatzeagatik. Europan ez dituztela onartuko horrelako jarrerak eta ziurtzat jo dute ondorio juridikoak izango dituela.
2022/04/27 - 11:53
Espainiako Gobernuak "kontu emango du" espioitza politikoaren auzian, Sanchezen arabera
Presidenteak esan duenez, "gardentasunez, kontu emanez eta legezkotasunari kasu eginez" gauzak argitzea nahi du. ERCren hitzetan, espioitza "izugarri larria" da Exekutiboak agindua bada, baina "are larriagoa" berak agindu gabe egin bada.
2022/04/26 - 17:29
Podemosek eta alderdi independentistek CNIa eta Margarita Robles jo dituzte espioitzaren arduradun nagusitzat
Unidas Podemosek, ERCk, EH Bilduk, Juntsek, PdeCATek, CUPek, Mas Paisek, Compromisek eta BNGk adierazi dutenez, Israelgo 'softwarea' gobernuek bakarrik eskura dezakete, eta, beraz, "Espainiako Estatuaren inplikazioaren susmoa sinesgarria baino gehiago da".
2022/04/26 - 15:47
ERCk edo EH Bilduk sekretu ofizialen batzordean parte hartzeari bide emango dio Espainiako Gobernuak
Meritxell Batet Kongresuko presidenteak ebazpena aurkeztu du batzorde horretan parte hartzeko beharrezkoa den gehiengoa aldatzeko. Gehiengo osoarekin nahikoa izatea du helburu Batetek.
2022/04/24 - 16:18
Ustezko espioitzaren inguruko CNIren "barne kontrola" iragarri du Bolañosek
Laura Vilagará kontseilariak, bere aldetik, Bolañosek bileran emandako erantzunak "eskasak, lausoak, zehaztugabeak eta zalantzazkoak" izan direla esan du, eta CNIren barne ikerketa batek ez diela berme handirik ematen zehaztu du.
2022/04/24 - 15:44
Herriaren Defendatzaileak Pegasusi buruzko ikerketa abiatuko du
Felix Bolaños espainiar Estatuko Presidentetzako ministroak eta Laura Vilagrà Kataluniako Presidentetzako kontseilariak bilera egin dute bi aldeen arteko tentsioa baretzeko.
2022/04/24 - 11:14
Generalitatearekin bilduko da gaur Bolaños, espiotza politikoaren polemikaz hitz egiteko
Laura Vilagra Generalitateko Presidentetza kontseilariarekin du hitzordua, 10:00etan. Espainiako Gobernutik jakinarazi dutenez, eskandalua lehertu zenetik azken egunotan izandako "elkarrizketen jarraipena" izango da.
2022/04/23 - 17:25
Pegasus sistemaren espioitzaz oraindik ez du azalpenik eman Pedro Sanchez presidenteak
Espioitza kasuaren 65 biktimetako bat da Pere Aragones Kataluniako presidentea eta, deitoratu duenez, orain arteko azalpenak ez dira nahikoak izan. Moncloak, bere aldetik, gaiaren inguruko bilera bat aurreikusi du biharko.
2022/04/23 - 12:14
Yolanda Diazek esan du beldur dela telefonoz hitz egiten duenean zelatatuko ote duten
Laneko eta Gizarte Ekonomiako ministroak "gardentasun osoa" eskatu du gai honetan, Catalunya Ràdio irratian egindako adierazpenetan. Bestalde, elkarrizketa berean, Ada Colau Bartzelonako alkateak azpimarratu du "demokrazia sendo" bat ez dela "azalpenak emateko beldur".
2022/04/22 - 18:19
Marlaskak ziurtatu duenez, Barne Ministerioak "ez du sekula" Pegasus softwarea erosi
Gainera, Pegasusen enpresarekin sekula ez dutela negoziatu esan du Barne ministroak.
2022/04/22 - 16:17
Sanchezen eta CNIko buruaren agerraldia eskatu dute ERCk, EH Bilduk eta beste sei alderdik
Espioitza trama argitzeko azalpen eske, zortzi alderdik Kongresuan zazpi agerraldi eskatu dituzte, tartean Sanchezena eta CNIko zuzendarirena.
2022/04/22 - 15:03
EH Bilduk eta talde katalanek Sanchezen, Grande-Marlaskaren eta Roblesen agerraldiak eskatu dituzte Kongresuan
Guztira, zazpi pertsonaren agerraldiak galdegin dituzte, CNIko, Guardia Zibilaren eta Segurtasun Nazionalaren buruarenak, besteak beste.
2022/04/22 - 12:25
Espioitza ikertzeko Sekretu Ofizialen Batzordea martxan jartzeko eskatu du Fanjulek
PPko diputatuak ez du uste beste ikerketa batzorde bat behar denik. EAEko PPren balizko berritze batez galdetuta, Iturgaizek "hala nahi badu behintzat", presidente berriro hautatzeko "denon babesa" izango duela azpimarratu du.
2022/04/22 - 08:56
Aragonesek ohartarazi du Espainiako Gobernua eror daitekeela Pegasus auziagatik erantzun egokia ematen ez badu
Generalitateko presidentearen arabera, Europako beste herrialde batzuetan, horrelako espioitza politiko kasu batek, gobernuko hainbat kideren kargugabetzea ez ezik, gobernu osoa erortzea eragingo zukeen. Gainera, Espainiako Defentsa ministroaren adierazpenak ez direla nahikoak azpimarratu du.
2022/04/21 - 15:55
"Espioitza eskandalu larriena"ren aurrean, erantzukizunak bere gain hartzeko eskatu dio Aragonesek Estatuari
Kataluniako presidentea Pegasus malwarearekin zelatatuak izan diren taldeekin bildu da Kongresuan. Ikertzeko eskatu dio Sanchezi, "jakiteko nortzuk zelatatu dituzten, nork eman zuen agindua eta zergatik". "Gobernuan dugun konfiantza hutsaren hurrengoa da", ohartarazi du.