Albiste dira
espioitza politikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Yolanda Diazek esan du beldur dela telefonoz hitz egiten duenean zelatatuko ote duten

Laneko eta Gizarte Ekonomiako ministroak "gardentasun osoa" eskatu du gai honetan, Catalunya Ràdio irratian egindako adierazpenetan. Bestalde, elkarrizketa berean, Ada Colau Bartzelonako alkateak azpimarratu du "demokrazia sendo" bat ez dela "azalpenak emateko beldur".
Yolanda Diaz, Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea. Artxiboko argazkia: EITB Media
Yolanda Diaz, Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea. Artxiboko argazkia: EITB Media

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Laneko eta Gizarte Ekonomiako ministroak larunbat honetan ohartarazi duenez, 60 politikari independentistak baino gehiagok salatutako espioitza "ez da jasangarria gizarte demokratiko batean", eta aitortu du beldur dela telefonoz hitz egiten dutenean zelatatuko ote duten.

Pegasus ziberespioitza programaren bitartez egindako espioitza politikoari buruz aritu da Diaz, Catalunya Ràdio irratian: "Ezagutu ditugun gertakariak oso larriak dira. Ez dira jasangarriak gurea bezalako gizarte demokratiko batean".

Telefonoz hitz egiten duenean "lasai" dagoen galdetu diotenean, Diazek honakoa erantzun du: "Ez, ni ez". Zelatatuko ote duten beldur den galdetu diotenean, berriz, presidenteordeak azpimarratu du: "Bai, egia esateko, bai".

Diazek "gardentasun osoa" eskatu du gai horretan, gertatutakoa "larria" delako": "Zer gertatu den jakiteko eskubidea dugu", nabarmendu du.

Margarita Robles Defentsa Ministroak "agerpena" egingo duela gogorarazi ondoren, Diazek esan du nahiago duela "zentzuz" jokatu eta haren azalpenei itxaron, "beharrezko neurriak hartu aurretik".

Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak gaiari buruz azaldutako "isiltasunari" dagokionez, azaldu du "agenda bizia" izaten ari dela, aste honetan Kieven izan dela eta Ukrainako gerrari erantzuna emateko "garatzen ari diren lan guztiak kudeatzen" ari dela.

"Etengabeko harremana daukat berarekin", azaldu du Diazek, Pere Aragonès Generalitateko presidenteak botatako ohartarazpenen aurrean. Izan ere, espioitza kasuak legealdiaren egonkortasuna kaltetu lezakeela iradoki zuen. Lan ministroak beste behin azpimarratu duenez, "une honetan, inoiz baino gehiago, beharrezko dugu elkarrizketa".

Elkarrizketa berean, Ada Colau Bartzelonako alkateak "eskandalutzat" jo du "arduradun politikoei edo herritarrei, euren baimen eta ezagutzarik gabe, telefono-entzuketak egitea normalizatzen saiatzea".

"Demokrazia sendo bat ez da ikertzeko, gardentasuna azaltzeko eta amaierara arte azalpenak emateko beldur", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X