Nola eska daiteke posta bidezko botoa azaroaren 29ko hauteskunde orokorretarako?
Posta bidezko botoa eskatzeko epea azaroaren 19ra arte izango da zabalik, eta azaroaren 25era arte eman daiteke botoa posta bidez.
Hauteskunde orriak. Artxiboko argazkia: Europa Press
Gaurtik hasita (urriak 6) eta datorren azaroaren 19ra arte, epea zabalik dago datorren azaroaren 29ko hauteskunde orokorretan posta bidez emateko botoa eman ahal izateko eskaerak egiteko. Horretarako, bi bide daude Correosek gaur goizean ohar bidez jakinarazi duenez: Correosen webgunearen bitartez edo Correoseko edozein bulegotara joanda.
Posta bidezko botoa eskatzeko epeak
- Urriak 6: Posta bidezko botoa eskatzeko lehen eguna
- Azaroak 19: Posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna
- Azaroak 25: Posta bidez bozkatzeko azken eguna
Nola eska daiteke posta bidezko botoa?
Azaroaren 29ko hauteskundeetan boto eskubidea duten eta posta bidez bozkatu nahi duten herritarrek hautesle erroldan erregistratuta daudela egiaztatzen duen ziurtagiria eskatu behar dute. Azaroaren 19ra arteko epea dute horretarako.
Hautesle erroldako ziurtagiria lortzeko bi bide daude: Correosen webgunearen bitartez eta Correosen edozein bulegotara joanda.
Telematikoki eskatu nahi izanez gero, eskatzaileak bere identitatea egiaztatu egin beharko du sinadura elektronikoaren bitartez. Horretarako, Espainiako Industria Ministerioak zerbitzu elektronikoetan onartuta dauzkan pertsona fisikoen ziurtagiriak, NAN elektronikoa (DNI-e) eta BakQ erabil daitezke.
Era berean, posta bidezko boto eskaerak Correosen bulego guztietan egin daitezke. Eskaera hautesleak egin beharko du, gaixotasun eta desgaitasun kasuetan salbu (mediku txostenen bidez ziurtatuta). Kasu horietan, notarioak zein kontsulatuak baimendutako inrok egin dezake eskaera. Posta bidezko botoa eskatu nahi duenak nortasun agiria, pasaportea zein gidabaimen originala aurkeztu beharko ditu postetxean.
Prozedura
Correosek Euskal Autonomia Erkidegoko Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzetan entregatuko ditu jasotako eskabideak, eta horiek, azaroaren 9tik aurrera, posta bidezko botoa eman ahal izateko beharrezko dokumentazioa bidaliko diete eskatzaileei.
Azkenik, posta bidezko botoa eskatzen duten pertsonei gogorarazi die dokumentazioa eskabidean adierazten duten helbidean jasoko dutela, eta ez duela zertan bat etorri ohiko bizilekuarekin.