Pegasus auzia
2015/07/02 - 13:58
AEBk EBZ eta Alemaniako hainbat ministerio ere espiatu zituen
NSAk Alemanian egindako entzuketak hasieran uste zena baino gehiago izan direla argitaratu dute bertako egunkariek.
2015/06/24 - 16:36
Amerikarrek Frantziako 3 presidente zelatatu dituzte
Washingtonek gertutik jarraitu ditu Frantziako azken hiru presidenteen elkarrizketa pribatuak. Parisek berehala erreakzionatu du Defentsa Kontseilua deituta.
2015/06/24 - 09:30
AEBk Chirac, Sarkozy eta Hollande espiatu zituen
Hollande herrialdeko buruzagi militar nagusiekin bilduko da gaur, Wikileaksen argitaratutako informazioen ebaluazioa egiteko.
2015/06/16 - 13:48
Biziarteko espetxe zigorra ezarri diote Mursi presidente ohiari
Egipton erasoak egiteko xedez talde atzerritarrekin kolaboratzea eta espioitza egitea egotzi diote.
2015/06/03 - 10:57
Espioitzari mugak jartzen dizkion legea sinatu du Obamak
Legeak I-11ko atentatuen ostean abiatutako espioitza politikak mugatzea eta leuntzea du helburu.
2015/05/05 - 20:51
Espiatzea legeztatuko duen legea onartu du Frantziako Parlamentuak
Lege polemiko honek susmagarriei entzuketak eta kontrol elektronikoak egitea ahalbidetuko du. Susmgarri horien senideak, lagunak eta ezagunak kontrolatzea ere baimenduko du.
2015/05/05 - 16:39
Frantziako agenteek ez dute beharko epaileen baimenik espiatzeko
Gaur onetsi behar duten legea estatu-espioitzari argi berdea emango dion legea da, kritikoenen esanetan.
2015/05/05 - 12:52
Frantziak espiatzea legeztatuko duen legea onartuko du gaur
Besteak beste, susmagarrien eta horien senideen telefono deiak kontrolatzea ahalbidetuko du lege berriak.
2015/04/14 - 12:48
Herritarrak kontrolik gabe zelatatzeko legea, eztabaidagai Frantzian
Epaile batek baimena eman gabe ere, herritarren telefono edo ordenagailuetan sartu etaetxebizitzak miatu ahalko dituzte inteligentzia zerbitzuek.
2015/03/27 - 11:19
Edward Snowdenen istorioa pantaila handietara heldu da
'Citizenfour' dokumental oscarduna agente ohiak agerian utzi zuen espioitza eskandaluan murgiltzen da. Gainera, Errauskiñeren bertsio berria, 'Focus' komedia erromantikoa eta 'Calabria' heldu dira.
2015/01/12 - 21:18
BJKN: 'Konstituzioak komunikazioen sekretua babesten du'
Aldez aurretik epailearen baimena ez duten telefono-entzuketak egitea zaila dela uste du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Konstituzioak horretarako tarterik uzten ez duelako.
2014/12/22 - 11:44
Oliver Stonek Snowdenen inguruko ‘biopic’a filmatuko du, Alemanian
Besteak beste “Platoon” eta “JFK” pantailaratu dituen zuzendariak otsailean ekingo dio CIAren hainbat dokumentu sekretu azaleratu dituen agente ohiari buruzko istorioa filmatzeari.
2014/09/12 - 14:23
AEBk xantaia egin zion Yahoori, erabiltzeen datuak eman zitzan
Hala egin ezean, egunean 250.000 dolarreko isuna jarriko ziola egin zion mehatxu Obamaren Gobernuak.
2014/08/01 - 14:06
Senatariak zelatatu zituela onartu eta barkamena eskatu du CIAk
CIAko langileen jarduera gainbegiratuko duen eta beharrezkoak diren neurriak aztertuko dituen barne-batzorde bat abian jartzea agindu du Inteligentzia Agentziako presidenteak.
2014/07/10 - 11:39
Espiotza Alemaniaren eta AEBen arteko harremana nahasten ari da
CIArentzat lan egiten duen espioi bati mozorroa kendu diote, NSA Estatu Batuetako Seguritate agentzia nazionalak Angela Merkel teléfono pribatua ere espiatzen zuela jakin eta bederatzi hilabetera.
2014/07/01 - 13:13
AEBko Segurtasun Agentzia Nazionalak 193 herri espiatzeko baimena zuen
NSAk Munduko Bankua, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europar Batasuna erakundeen inguruko "informazioa" eskuratzeko baimena zuen, 2010. urtetik.
2014/05/19 - 22:25
Txinako 5 soldadu auzitara eramango dituzte AEBek, espioitza egotzita
Bestalde, segurtasun zibernetikoaren arloan Amerikako Estatu Batuekin elkarrizketa bertan behera utziko duela iragarri du Txinako Gobernuak.
2014/04/15 - 10:28
AEBko espioitza argitaratu zuten egunkariei Pulitzer saria eman diete
Sari horietako 98. edizioan, Columbia Unibertsitateak egunkari bi horiek saritzea erabaki du, "mundu mailan" eztabaida pizteagatik.
2014/03/19 - 12:32
NSA herrialde baten berbaldi guztiak grabatzeko gai da
AEBko Segurtasun Agentzia Nazionala (NSA) herrialde oso baten telefonoen informazio eskuratzeko gai da, The Washington Post egunkariaren arabera.
2014/02/28 - 14:45
Londresek Yahooren milioika erabiltzaileen web kamerak espiatu ditu
Britainiar espioitza agentziak Yahooren 1,8 milioi erabiltzaileren web kameretatik irudiak atzeman eta biltegiratu ditu, 'The Guardian' egunkariaren arabera.