Estatu Islamiarra
2017/01/16 - 08:55
Gizon bat atxilotu dute Donostian jihadistak erakartzea leporatuta
Atxilotuari atzerriko gudariak erakarri eta, Estatu Islamikoarekin bat egiteko, Siria eta Irakeko gerretara eramatea leporatu diote.
2017/01/13 - 10:38
Bi atxilotu Ceutan, Estatu Islamikoaren 'hurbilekoak' izateagatik
Espainiako Barne Ministerioaren esanetan, 'ekintza terroristak egiteko erabat prest zegoen talde bateko kide ziren'.
2017/01/03 - 10:01
Turkia buru-belarri ari da atentatuaren egilearen bila
Agintariek erasotzailearen argazkia argitaratu dute. ISIS taldeak hartu du bere gain hilketa. Turkiak musulmanen kontra sirian egiten dituen bonbardaketen mendekua dela diote.
2017/01/02 - 14:26
17.000 zibil inguru hil dira Sirian 2016an
Gerran hildakoen artean 2.000 ume baino gehiago dago.
2016/12/30 - 14:32
Su-etena ia herrialde osoan errespetatzen ari da
Sirian su-etena ia herrialde osoan errespetatzen ari da. Estatu islamiko eta antzeko taldeen aurkako borrokek, aldiz, ez dute etenik.
2016/12/25 - 12:38
Gutxienez 100 pertsona hil dira Sirian, turkiarren bonbardaketetan
Asteazken arratsaldean hasi zen erasoaldia, Estatu Islamikoak 14 soldadu turkiar hil eta 33 zauritu ondoren.
2016/12/24 - 18:02
Berlingo atentatuaren ustezko egilearen iloba atxilotu dute Tunisian
Berarekin batera beste bi lagun gehiago atzeman dituzte, ustezko 'zelula terrorista' bateko kide izatea egotzita.
2016/12/23 - 19:00
Anis Amri tunisiarrak leialtasuna hitzeman zion Estatu Islamikoari
Amaq agentziak zabaldutako bideoan, Anis Amri tunisiarra Estatu Islamikoari leialtasuna adierazten agertzen da eta 'anai-arrebak' erailtzen dituztenen kontra egitera animatzen du.
2016/12/21 - 13:27
Polizia tunisiar baten bila ari da Berlingo atentatuarekin lotuta
Alemaniako Fiskaltzak ustezko erasotzailea atxilotzeko informazioaren truke 100.000 euroko saria eskaini du.
2016/12/18 - 09:19
49 soldadu hil dira Yemenen, atentatu suizida batean
Al Arish eskualdeko kuartelean izan da erasoa. Lehen informazioen arabera, soldaduak soldata jasotzen zain zeudela, terrorista batek bere buruaz beste egin du.
2016/12/12 - 10:52
Siriako Armadak Alepo ekialdeko hainbat barruti hartu ditu kontrolpean
Bestalde, Estatu Islamikoak Palmira hiriaren kontrola berreskuratu du zortzi hilabeteren ondoren.
2016/12/11 - 20:21
EIk Palmira berreskuratu du, galdu zuenetik 8 hilabete igaro direnean
Jihadistek Palmira iparraldeko eta mendebaldeko zenbait gune hartu zituzten atzo, baina alde egin behar izan zuten errusiarren bonbardaketen eraginez.
2016/12/11 - 11:13
Estatu Islamikoa Palmira hiritik irten da
Errusiako hegazkinek gogor eraso egin diete jihadisten eremuei goizaldera arte, EIk hiria berriz kontrolatu ez zezan.
2016/12/11 - 00:52
Estatu Islamikoa Palmira hirian sartu da berriro
Hala jakinarazi dio Siriako Giza Eskubideen Behatokiak BBC kateari.
2016/12/02 - 17:33
Irunen atxilotutako ustezko jihadista kartzelara bidali du epaileak
Auzitegitik jakitera eman dutenez, magistratuak terrorismoa goraipatzea, adoktrinamendu delitua eta autoadoktrinamendua egotzita hartu du erabakia.
2016/11/30 - 20:58
Bi ustezko jihadista atxilotu dituzte Irunen eta Donostian
Atzemandakoetako bat Siriara joaten saiatu zen, eta besteak atxilotzeko agindua zuen.
2016/11/28 - 10:14
4 atxilotu, ustez, ISISen immigrazio sarearekin lotura dutelakoan
Coruñan eta Almerian egin dituzte atxiloketak. Polizia operazioa zabalik dago, eta baliteke datozen orduetan atxiloketa gehiago izatea.
2016/11/24 - 17:58
100 pertsona hil dituzte Iraken egindako atentatu suizida batean
Erasoa gasolindegi batean egin du suizida batek, jatetxe baten alboan. Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatua.
2016/11/13 - 22:48
Irakeko Armadak Nimrud antzinako hiri asiriarra birkonkistatu du
Hiriko hondar historikoen zati handi bat Europara eta Bagdadera eraman zituzten duela urte asko, baina Estatu Islamikoak kaltea oso handia eragin du bertan.
2016/11/11 - 11:47
Paris aurrera begira, atentatuak izan eta urtebetera
Parisen 130 hildako eta 350etik gora zauritu eragin zituen atentatu-oldearen lehen urtemuga beteko da igandean.