Bi greba egun deitu dituzte Amurrioko Tubos Reunidosen
Amurrioko eta Trapagarango lantegietako beharginen batzordeak Bizkaiko egoitzan bildu dira, otsailaren 9an zuzendaritzarekin egingo den lehen bileraren aurretik jarrera bateratua finkatzeko. Negoziazio mahaiko ordezkaritza adostu dute, baina, lanuzteei dagokienez, Amurrioko plantan bakarrik egingo dira. Trapagarango langileek ez dituzte babestu grebak.
Tubos Reunidoseko Amurrioko (Araba) eta Trapagarango (Bizkaia) langileen batzordeak Trapagarango lantegian bildu dira, joan den ostiralean enpresak iragarritako enplegu-erregulazioko espedienteari zer erantzun emango dioten koordinatzeko eta zuzendaritzarekin hurrengo bilerara mezu bateratuarekin joateko.
Bilera goizeko hamarretan hasi da, eta ia lau ordu iraun du. Estrategia komun bat adostea zen hitzorduaren helburua, espedienteak bi lantokiei eragiten badie ere, enpresak enplegu-erregulazioko espediente bakar gisa negoziatu nahi du eta.
Andres Garcia Amurrioko plantako langileen batzordearen presidenteak jakinarazi duenez, negoziazio mahaiko ordezkaritza adostu dute; bi lantegietako 13 ordezkarik hartu dute parte, ELAko bostek, UGTko hiruk, CCOOko bik, eta LABeko eta ESK-ko banak.
Bestalde, 24 orduko bi lanuzte iragarri dituzte, baina Amurrioko plantan bakarrik; Trapagarango ordezkariek ez dute bat egin greba deialdiarekin. Lehen lanuztea otsailaren 9an izango da; egun horretan enpresak Bideragarritasun Planeko neurriak aurkeztuko dizkie batzordeei. Bigarrena, berriz, otsailaren 13an egingo da, Arabako Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak enpresako kideekin bilduko diren egunean.
Sindikatuen ordezkarien arabera, enplegu-erregulazioko espedienteak gutxienez langileen % 10i eragingo die, eta horrek, Tubos Reunidosen kasuan, gutxienez 130 kaleratze ekarriko lituzke.
Oraingoz, langileen ordezkariek adierazi dute ez dutela espedienteari buruzko dokumentazio zehatzik, enpresak egindako iragarpena eta joan den ostiralean zuzendaritzarekin izandako bilera baino ez.
Konpainiak 28,4 milioi euroko galerekin itxi zuen 2025eko lehen seihilekoa, nazioarteko muga-zergen politikak eraginda, eta irailetik ABEEa du martxan Amurrioko lantegian, eta 2026ko otsailaren amaierara arte izango da indarrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.