Alfredo de Miguel Arabako EAJren buruzagi ohiak hirugarren gradua lortu du
Euskadin izandako ustelkeria sare handienaren buruak hirugarren gradua lortu du, bi urte eta erdi espetxean eman ostean (12 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten). Baimen horri esker, astelehenetik ostegunera espetxetik aterako da lan egiteko, eta bertara itzuliko da lo egitera.
Alfredo de Miguel Arabako EAJren buruzagi ohia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Alfredo de Miguel Arabako EAJren buruzagi ohiak eta Euskadin izandako ustelkeria sare handienaren buruak hirugarren gradua lortu du.
Arabako buruzagi ohiari Espetxe Araudiaren 100.2 artikulua ezarri zioten, eta horrek lanera irteteko aukera ematen zion (Bizkaiko aholkularitza enpresa batean ari da), baina gauetan eta asteburuetan espetxera itzuli behar zen.
De Miguelen defentsak kexa jarri zuen horren kontra, eta hirugarren gradua ezartzea zegokiola aldarrikatu zuen. Orain, eta eskaerari erantzunez, Bilboko lehen auzialdiko Espetxe Zaintzako epaileak aintzat hartu du (Fiskaltza ez da kontra agertu) eta hirugarren gradua eman dio. Hori horrela, astelehenetik ostegunera, espetxetik aterako da De Miguel lan egiteko, eta bertara itzuliko da lo egitera. Asteburuetan, aldiz, ez du halakorik egin beharko. Ez diote kontrol telematikorako inongo neurririk ezarri.
Erabakia irmoa da, EAEko Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.
De Migueli 12 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta bi urte eta erdi bete du, 2023ko uztailaren 6an sartu baitzen kartzelan.
Auzi berean zigortutako beste lagunek, Koldo Otxandiano eta Aitor Telleria jeltzaleak eta Xabier Sanchez Robles Jaurlaritzaren Gazteria zuzendaria izan zena etxetik ari dira euren zigorra betetzen, kasu horretan kontrol telematikoarekin (araudiaren 86.4 artikulua aplikatu diete).
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik