Pradalesek barkamena eskatu du iraungitako txertoengatik eta hitzeman du argitu egingo dela "erantzukizuna" norena den
Lehendakariak bere esku dagoen guztia egingo duela agindu du, "horrelako egoera bat berriro gerta ez dadin" eta, "beharrezkoa balitz, erantzukizunak argitzeko".
Imanol Pradales lehendakariak barkamena eskatu die iraungitako txertoekin kaltetutako familiei, eta agindu du ahal duen guztia egingo duela "erantzukizunak argitzeko".
Gasteizen MiKS ospitalea inauguratzeko ekitaldian emandako hitzaldian aritu da Pradales gai horri buruz.
"Txertoekin gertatutakoa ez zen gertatu behar. Horregatik, barkamena eskatzen dut, Eusko Jaurlaritza osoaren izenean", adierazi du lehendakariak.
Pradalesek bere esku dagoen guztia egingo duela agindu du, "horrelako egoera bat berriro gerta ez dadin" eta, "beharrezkoa balitz, erantzukizunak argitzeko".
Lehendakariak adierazi duenez, aita denez gero, kaltetutako familien lekuan jartzen dela. "Badakit zaurgarri sentitu zaretela, zuen seme-alabei zer gerta dakiekeen jakin gabe. Hala ere, jarrera arduratsua eta ezin hobea izan duzue", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik