Osakidetzak asteon bukatuko du iraungitako dosia jaso zutenen birtxertaketa
Hexabalentearen kasuan, gaizki txertatutako 30 lagunetatik gehienek jaso dute dosia, eta bestela, gaur-biharretan izango dute. Tetrabalente eta hirukoitz birikoari dagokionez, asteon amaituko dutelakoan dago Osakidetza.
Dena ondo bidean, Osakidetzak asteon bukatuko du iraungitako txerto hexabalente, tetrabalente eta hirukoitz birikoak berriro jartzen. Hexabalentearen kasuan, aurreratuago dago prozesua, eta txarto txertatutako 30 lagunetatik (25 haurtxo eta bost heldu) gehienek jaso dute gertakin zuzena; falta direnak gaur-biharretan birtxertatuko dituzte.
Osasun Sailak zehaztu duenez, kasu gehienak Ondarretako (Donostia) eta Iztietako (Errenteria) osasun zentroetan atzeman dituzte. Bizkaian, beste bost kasu izan dira Barakaldoko San Eloy Ospitalean. Gainerakoak kasu solteak omen dira, eta ez dute zehaztu zein osasun zentrotan jaso zuten iraungitako txertoa.
Tetrabalentea eta hirukoitz birikoen kasuan, Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak argitu du asteon emango dietela hitzordua 78 pertsonari. Dena dela, txertaketa-kartilla eskura izan arte ez omen dute jakingo benetako kasua ala identifikazio akatsa den.
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak asteburuan azaldu duenez, Sailak urtarrilaren 15ean egoeraren berri izan zuenetik, "zehatz-mehatz aztertu da zer gertatu den", eta horretan jarraitzen du. Helburu horrekin batzorde bat sortu da, "kasuan kasu zer gertatu den jakiteko" eta, beharrezko joz gero, "protokoloetan neurri zuzentzaileak proposatzeko".
Sailburuak berretsi du, nolanahi ere, 2025ean emandako txerto guztiak berrikusi egingo direla (gripearenak eta covidarenak izan ezik), 20 txerto motatako 175.000 inguru. Osakidetzak argitu du neurriak hartuko dituela "gorabeheraren bat" hautematen bada.
Martinezen esanetan, aurreikuspenen arabera, ikerketa batzordeak gertatutakoari buruzko ebazpena hil honetan izango du, eta gomendioak jakinaraziko ditu. Har litezkeen neurrien artean check edo egiaztapen bikoitzarena dago, "kontrola pertsona bakar baten esku egon ez dadin".
Zure interesekoa izan daiteke
Haurrak protagonista Gasteizko jaietan, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin
Jaietako laugarren eguna haurrei eskainiko diote gaur, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Egun osoan zehar, jarduerak izango dira eta orain.eus-ek zuzenean eskainiko du jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazatik.
Migratzaileek helmuga berri baterainoko bidea azaldu dute
Azaldu dutenez, askok saiakera bat baino gehiago egin behar izan zituzten aurreikusitako helmugara iritsi aurretik. Migratzaile batzuek egoera berean dauden beste pertsona batzuekin egiten dute ibilbidea.
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian.
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.