Osakidetzak iaz jarritako 168.000 txerto berrikusiko ditu, balizko gorabeheren bila
Gripeari eta COVID-19ari aurre egitekoak izan ezik (seguru dakite horiek ez zeudela iraungita), 2025ean inokulatutako guztiak aztertuko dituzte, badaezpada.
Elgorriaren aurkako txertoa izango da berrikusiko duten txertoetako bat.
Osakidetzak 2025ean jarritako txertoen ia 170.000 berrikusiko ditu, intzidentzia gehiago izan den argitzeko.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko iturriek eman dute horren berri, eta, erantsi dutenez, gripeari eta COVID-19ari aurre egitekoak kenduta, iaz inokulatu zituzten txerto guztiak aztertuko dituzte. Osakidetzako profesionalek COVID-19aren aurkako 601.600 gertakin jarri zituzten iaz, eta gripearen kontrako 301.356. Bi kasu horietan, ziur daude txertoak ez zeudela iraungita.
Osakidetzak gorabeherak atzeman ditu iaz inokulatutako txerto hexabalente, hirukoitz biriko eta tetrabalente batzuetan, eta iraungitako gertakinak jarri zirela egiaztatu du.
Txerto hexabalentearen kasuan, 30 bat pertsona kaltetu dira, eta gainerako beste bi txertoei dagokienez, 78.