Hexabalente txertoaren zain dauden 30 pertsonak datorren astelehenerako txertatuko dituzte
Iraungitako bi txerto motarekin lotuta egon daitezkeen kasu berriak baieztatu zituen atzo Osasun Sailak; guztira 78 pazienteri eragin diezaieketenak. Horiei dagokienez, argitu dute beharrezkoa denean jasoko dutela txertoa.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko iturriek baieztatu dutenez, hexabalentearen txertoa jasotzeko zain dauden 30 lagunekin harremanetan daude dagoeneko, eta itxi dute txertoa hartzeko hitzordua. Zehaztu dutenez, gaur, ostirala, eta datorren astelehena bitartean txertatuko dituzte guztiak.
Horixe jakinarazi dute ikerketa eta trazabilitate batzordeak egin duen bileraren ostean. Hain zuzen ere, aurrerantzean jarraituko duten lan-dinamika eta metodologia zehazteko bildu dira.
Bestalde, iraungitako bi txerto motarekin lotuta egon daitezkeen kasu berriak baieztatu zituen atzo Osasun Sailak; guztira 78 pazienteri eragin diezaieketenak. Horiei dagokienez, argitu dute beharrezkoa denean jasoko dutela txertoa.
Hexabalentearen (difteria, tetanosa, kukurruku-eztula, poliomielitisa, B hepatitisa eta B motako Haemophilus influenzae) iraungitako dosiak jaso zituzten 30 pertsona baino gutxiago txertatu behar ditu berriro Eusko Jaurlaritzak.