Eusko Jaurlaritzak iraungitako beste bi txerto atzeman ditu, 78 kalteturekin
Zehazki, tetrabalenteari (49 pazienteri eragin diezaiekeena) eta txerto hirukoitz birikoari (29 kasu potentzialekin) dagozkie intzidentzia berri horiek. Azkenik, 30 pertsona baino gutxiago txertatu beharko dira berriro hexabalentearen harira.
Eusko Jaurlaritzako Osaun Sailak iraungitako bi txerto motarekin lotuta egon daitezkeen kasu berriak identifikatu ditu, guztira 78 pazienteri eragin diezaieketenak.
Zehazki, gorabehera horietako bat tetrabalentearekin lotuta dago (difteria, tetanosa, kukurruku-eztula eta poliomielitisa), 49 kasu potentzial egon daitezkeelarik, eta, bestea, txerto hirukoitz birikoarekin (elgorria, errubeola eta parotiditisa), 29 kasu egon daitezkeelarik. Kasu horietako bakar batean ere ez dago arriskurik pazienteentzat, eta historia medikoak aztertzen ari dira, kasuz kasu, berriro txertatzea beharrezkoa den argitzeko.
Testuinguru horretan, hexabalentearen (difteria, tetanosa, kukurruku-eztula, poliomielitisa, B hepatitisa eta B motako Haemophilus influenzae) iraungitako dosiak jaso zituzten 30 pertsona baino gutxiago txertatu behar ditu berriro Eusko Jaurlaritzak.
Historia medikoak kontrastatu ondoren, ondorioztatu da "kasu askotan ez dela beharrezkoa berriro txertoa jartzea", erregistro arazo bat gertatu delako.
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Lore Bilbao Osakidetzako zuzendari nagusiak txertoen kudeaketari buruzko informazioa eguneratu dute gaur, osteguna, Bizkaiko Osasun Lurralde Ordezkaritzan (LEDO) bildu ostean. Azkenik, 30 pertsona baino gutxiago txertatu beharko dira berriro hexabalentearen harira, gaur arratsaldean elkarrekin emandako prentsaurrekoan jakinarazi dutenez.
"Akats larria" da, eta, horren ondorioz, historia medikoak aztertu behar izan dira "kasuz kasu", beharrak baloratzeko eta berehala jarduteko. Kasu askotan, "ez da beharrezkoa berriro txertatzea"; erregistro akats orokorra baita.
Osakidetzak pertsona guztiei deitu die jada, eta adingabeetako asko berriro txertatu dituzte dagoeneko. Horrela, pazienteekin kontaktuan jartzea bideratuta dago, eta "ez dago ondorio kaltegarriak izateko arriskurik".
Orain, gertatutakoaren arrazoietan sakontzeko unea da, Martinezen arabera, helburua akatsik ez egitea izan behar baita. Horretarako, informazio guztia biltzen ari dira, eta Txertoen Ikerketa eta Trazabilitate Batzorde bat eratu da. Nondik norakoak argitzea eta neurri zuzentzaileak ezartzea da lehentasuna.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbolarekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaporteak kendu dizkiete eta hamabost egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak Iranekin bat plataformako kideak dira; talde horrek "inperialismo genozida salatzearen" aurkako kanpaina bat salatu du.
Emakume bat hil da Tuteran, auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, gaur arratsaldean. Hildako emakumeak gidatzen zuen autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.
Iganderako aurreikusitako hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte, bero handia dela eta
Bilbon, hiribilduaren sorreraren 726. urteurrenaren desfile ofiziala ez dute egingo. Bestalde, Gogorak bertan behera utzi du Artxandan egin behar zuen gudari eta milizianoen omenaldia. Sopelan, Kosta Trail mendi lasterketa bertan behera geratu da, eta Barakaldon hainbat ekitaldi moldatu dituzte.
Osakidetza kontaktuak bilatzen ari da Trapagarango klub batean tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren
Euskal Osasun Zerbitzua proba diagnostikoak zabaltzea eta establezimenduko langileak banan-banan deitzea aztertzen ari da, miaketa osatzeko eta kutsatze berriak baztertzeko.
Basauriko banketxe batean lapurreta egin zuen gizonaren bila ari da Ertzaintza
Lapurreta ostegunean gertatu zen, 14:45 aldera, eta gizonak dirua hartu eta ihes egitea lortu zuen. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta oraingoz ez du lapurretaren inguruko datu gehiagorik zabaldu.
Landa eremuetako mugikortasuna aztertuta, EAEko herriguneetako 3 kotxeko 2 daude hiriguneetan
Saretzen txostenean aztertu dituzten Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren azken erregistro ofizialen arabera, Hego Euskal Herriko landa eremuetan metropolietan baino % 55 auto gehiago daude biztanleko, eta toki batzuetan bizilagunak baino gehiago dira kotxeak.
Gero eta emakume gidari gehiago dago Hego Euskal Herrian: gizonena halako bi baino gehiago hazi da kopurua azken hamarkadan
2014tik 2024ra, gidabaimena duten emakumeen kopurua % 14raino igo da Nafarroan, gizonen % 6,6ren aurretik; EAEn, aldea hirukoiztu ere egin da ia. Genero-arrakala estutzen ari da horretan, nahiz eta oraindik gizonak gehiago diren errepideetan.
Saretzen txostenaren bitxikeriak: bizilagun baino auto gehiago dituzten herriak eta emakumezko gidaririk gabeko udalerriak
Hegoaldeko mugikortasunaren berezitasunak azaleratu ditu Saretzen txostenak, besteak beste, Bizkaia motorren kopuruaren hazkundean nagusi dela, eta Nafarroak Hegoaldeko autorik zaharrenak dituela.