Osasun Sailak zehaztu du iraungitako txerto hexabalenteak Iztietako (Errenteria) eta Ondarretako (Donostia) osasun-zentroetan jarri zituztela
Osakidetza hasi da kaltetutako 30 pertsonak (25 haurtxo eta 5 heldu) berriro txertatzen. Iraungitako txerto tetrabalentea edo hirukoitz birikoa jaso zutenek (75 bat lagun) asteon jasoko dute gertakin zuzena.
ETBri atzo eskainitako elkarrizketa batean, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan zuen Donostialdeko ESIan eman zituztela iraungitako txerto gehienak. Gaur, berriz, zehaztasun gehiago eman ditu: Ondarretako (Donostia) eta Iztietako (Errenteria) osasun zentroetan atzeman dituzte kasu gehienak.
Bizkaian, 5 kasu atzeman dituzte Barakaldoko San Eloy ospitalean. Adindunak dira guztiak, eta immunoeskasia dute. Gainerakoak, kasu solteak omen dira, eta ez dute zehaztu zein osasun zentrotan jaso zuten iraungitako txertoa.
Guztira, 30 pertsona inokulatu zituzten iraungitako hexabalente dosi batekin. Osakidetza hasi da horiek guztiak berriro txertatzen, eta bihar bukatuko dute. 25 haurtxo eta 5 heldu dira.
Iraungitako txerto tetrabalentea edo hirukoitz birikoa jaso zutenak, berriz, 78 pertsona izan litezke. Osasun Saila haiekin harremanetan jarri da, eta asteon jakingo dute iraungitako dosia jaso ote zuten edota identifikazio-akatsa izan ote den.
Horiez gain, iaz emandako txerto guztiak (gripeari eta covid-19ari aurre egiteko txertoak salbuetsita) berrikusten ari da Osakidetza. 20 mota ezberdinetako 168.000 gertakin dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani, Teheran eta Oman Ormuzeko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari diren bitartean
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten; bitartean, AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek Teheranen aurkako eraso berriekin mehatxatu du, akordiorik lortzen ez bada.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago, greba dela eta
Blusen eta nesken koadrilek Andre Maria Zuriari egindako lore eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako egun nagusiko ekitaldi nagusiak. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk zalantzan mantentzen ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoaren 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniaren ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.