Europako Parlamentua
2022/12/12 - 12:10
Europako Parlamentuko presidenteordea inputatu dute dirua zuritzea eta ustelkeria egotzita
Eva Kaili atxilotu dute, Qatarrekin lotutako Europako Parlamentuaren ustelkeria auziarekin ustez lotura izateagatik. Presidenteorde kargutik kendu dute.
2022/12/11 - 15:33
Marc Tarabella eurodiputatu belgikarraren etxea miatu du Poliziak eta ordenagailu batzuk konfiskatu dituzte
Belgikako Fiskaltzak ikertzen jarraitzen du Qatarreko mundialaren inguruan atzeman duten Europar Parlamentuko ustelkeria sarea. Bart, Marc Tarabella eurodiputatu belgikarraren etxea miatu du Poliziak eta ordenagailu batzuk konfiskatu dituzte.
2022/12/10 - 10:44
Europako Parlamentuan esku hartzeko eroskeria sare batengatik Qatar ikertzen ari da Belgikako Fiskaltza
Bost pertsona atxilotu dituzte dagoeneko, tartean, Europako Parlamentuko presidenteorde bat, Eva Kailli sozialdemokrata greziarra, hain zuzen ere.
2022/12/06 - 20:32
EBko Ministroen Kontseiluak ez du onartu Santander eta Bilbo trenez lotzea
Raquel Sanchez Garraio Ministerioko buruak jakinarazi du Europako Garraio Sarearen Erregelamenduaren berrikuspenean sartu ez diren azpiegiturak sartzeko eta sustatzeko lanean jarraituko dutela.
2022/11/25 - 15:42
Ukrainako krisian Europar Batasunak izan duen jarrera batua nabarmendu du Euskadi Irratian Van Rompuyk
2009tik 2014ra Europako Kontseiluko presidentea izan zen Herman van Rompuy belgikarra. Kritikatu egin du Errusiako gas eta petrolioarekiko mendekotasun handiegia izan duela Batasunak, eta pozik agertu da menpekotasun horri amaiera jarri zaiolako, eta Europak krisiari batuta erantzun diolako.
2022/11/25 - 11:44
Puigdemontek eurodiputatu eserlekua hartzea "legez kontrakoa" izan zitekeela uste du Europako Parlamentuak
Europako Auzitegi Orokorrean auzi saioa dago gaur Carles Puigdemont buruzagi independentistaren immunitate parlamentarioaren kasuaren harira. Europako Parlamentuko abokatuak gogor egin du justizia erakundearen aurka.
2022/11/24 - 21:29
Europako Parlamentuak FIFAren aurka egin du, Futbol Mundiala Qatarren egiteagatik
Europako Parlamentuak langileen heriotzak ikertzea eta Giza Eskubideak errespetatzea eskatu du.
2022/11/23 - 14:36
Europako Parlamentuak "terrorismoa bultzatzen duen Estatutzat" jo du Errusia
Ebazpenak aldeko 494 boto izan ditu, eta kontrako 58 boto eta 44 abstentzio izan dira. Parlamentuak, izendapena egiteko, kontuan izan ditu "Ukrainako herritarren aurka nahita egindako erasoak eta gauzatutako ankerkeriak".
2022/10/21 - 09:00
Duela hamar urte hartu zuen Gasteizko alkateak Green Capitalen lekukoa Europako Parlamentuan
2012an hartu zuen Gasteizek Green Capitalen lekukoa Hanburgoren (Alemania) eskutik; 2010ean, Stockholmen (Suedia), horretarako enkargua jaso ondoren. Aldez aurretik, abiatutako apustu berdea indartu zuen Arabako hiriburuan. Hiriaren eraldaketan sakondu zuen mugarriak.
2022/10/19 - 19:29
Sakharov sariak Ukrainako herriaren "borroka eta adorea" aitortu ditu Errusiaren erasoaren aurrean
Ukrainaren hautagaitzak Kolonbiako Egiaren Batzordearena eta Julian Assange ekintzailearena gainditu ditu azken fasean.
2022/10/19 - 14:07
Von der Leyenek EB osora zabaldu nahi du iberiar salbuespena
Europako Batzordeko presidenteak esan duenez, aste honetako goi bileran energiaren prezioaren igoera murrizteko aukera guztiak aztertuko dituzte. Ministro txekiarrak onartu du oraindik desadostasunak daudela "hori egiteko moduari buruz".
2022/10/04 - 16:53
Sakelako telefono eta gailu elektronikoentzako kargagailu bakarra izateko EBren helburua, gertuago
Europar Batasunak C motako USB kargagailua ezarriko du 2024. urtearen amaierarako. Kargagailu unibertsal horrek gailu elektroniko askotarako balioko du: eskuko telefonoak, kamera digitalak, entzungailu eramangarriak eta bideojoko eramangarriak.
2022/09/14 - 19:37
Europako Parlamentuak hainbat 'influencer' gonbidatu ditu Batasunaren egoerari buruzko eztabaida jarraitzera
300 kazetarik jarraituko dute Batasunaren egoerari buruzko eztabaida, baina aurten, nobedade gisa, Europako Parlamentuak influencerrak gonbidatu ditu hemiziklotik eztabaida jarraitzera. Asier Sanchez haien lana gertutik ezagutzen aritu da, normalean ikusten ez dena.
2022/09/05 - 17:39
Europako erreferentziazko TTF gas-merkatuan esku hartzea aztertzen ari da EB
Batasuneko dokumentu batek gasa eta elektrizitatea merkatzeko premiazko esku hartzeko formula posibleak jasotzen ditu. Energia ministroen ezohiko kontseiluaren bileran eztabaidatuko dira horiek datorren ostiralean.
2022/08/29 - 18:05
EBko Energia ministroak irailaren 9an bilduko dira "energiaren merkatua konpontzeko"
"Batasun mailako irtenbide bat da, urrutitik, egin dezakegun onena", defendatu du EBko seihileko presidentzia duen Txekiako Jozef Sikela Industria ministroak. Ursula von der Leyenek, bestalde, Brusela "larrialdiko esku-hartze batean" lanean ari dela esan du.
2022/07/06 - 18:14
Gasa eta energia nuklearra inbertsio berdetzat jotzeko Bruselaren sailkapena onartu du Europako Parlamentuak
Kontrako 328 boto, aldeko 278 boto eta 33 abstentzio zenbatuta, taxonomia aplikatzea galarazten zuen batzorde parlamentarioaren txostena atzera bota du plenoak. Erakunde ekologistek erabakia deitoratu dute eta lege-ekintzak iragarri dituzte.
2022/06/08 - 22:41
Europako Parlamentuak 2035ean gasolina autoen salmenta debekatzea babestu du
Ekimena EBko Estatu kideekin negoziatu behar dute oraindik. Ekainaren 29ko Ingurumen ministro kontseiluan, Luxenburgon, herrialdeek gaiaz eztabaidatzea espero da.
2022/06/07 - 21:56
EBk kargagailu mota bakarra ezarriko die gailu elektronikoei 2024ko udazkenetik aurrera
Kargagailu unibertsala USB-C motatakoa izango da. Lege honen helburua Europar Batasuneko zabor elektronikoa murriztea da.
2022/06/07 - 17:53
Europar Batasunean gutxieneko soldata "egoki" bat ezartzeko irizpidea adostu du Bruselak
Bi urtez negoziatzen ibili ostean lortu dute akordioa Europako Parlamentuak eta Kontseiluak. Itunak ez du esan nahi 27 estatu kideetan gutxieneko soldata komun bat ezarriko dutenik.
2022/05/11 - 01:13
Espioitza kasuak ikertzeko lantalde bat Espainiara bidaltzea aztertzen ari da Europako Parlamentua
Dagoeneko baieztatu dute parlamentariz osatutako lantaldeak bidaliko dituztela Israelera, Hungariara eta Poloniara. Pegasus programa Israeleko enpresa batek egin zuen eta Hungariak eta Poloniak aitortu zuten zelatzeko softwarea erabili zutela.