Puigdemontek eurodiputatu eserlekua hartzea "legez kontrakoa" izan zitekeela uste du Europako Parlamentuak
Carles Puigdemont buruzagi independentista katalanaren immunitate parlamentarioaren kasuari buruzko saioa dago gaur Europako Auzitegi Orokorrean. Bistan, tonu gogorra eta jarrera irmoa azaldu du Norbert Lorenz Europako Parlamentuaren abokatuak. Horren aburuz, Auzitegiak "jarrera irekiegia" izan du kasuan, eta litekeena da Puigdemontek eurodiputatu akta "legez kontra" jaso izana, Espainiak ez zuelako ordezkari gisa aitortu.
"Europako Parlamentuan jesartzen utzi zitzaion Europako Auzitegi Orokorrak emandako epaiari jarriki, eta litekeena da legez kontra egin izana, Ganberak ez zuelako inoiz Espainiaren ziurtagiririk jaso", azaldu du Norbert Lorenz abokatuak auzi saioan.
Aurrez, Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsati JxCATeko hiru eurodiputatuen defentsak hitz egin du. Horren esanetan, Europako Parlamentuak ez zituen euren defendatuen eskubideak errespetatu, immunitatea bertan behera uzteko erreguzko eskaera izapidetu baitzuen. "Gure bezeroak Europako Parlamentuarengandik babestea eskatzen dizugu", aldarrikatu du Gonzalo Boye politikari independentisten abokatuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"