Europako Parlamentua
2024/09/09 - 14:07
Draghik ohartarazi du EBk inbertsio masiboak behar dituela, Txinarekiko eta AEBkiko arrakalari aurre egiteko
EBren lehiakortasunari buruzko txostena egin du Draghik, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eskatuta. Europako ekonomiak "eraldaketa hirukoitza" behar duela dio Draghik, baldin eta lehiakorra izan nahi badu.
2024/07/18 - 17:31
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak garaipen keinuak egin ditu bozketaren ostean
Europako Batzordeko presidenteak Europako Parlamentuaren konfiantza lortu du gaur, beste bost urtez karguan jarraitzeko, 401 eurodiputaturen babesari esker.
2024/07/18 - 16:25
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidente izendatu dute berriro, 401 eurodiputaturen babesari esker
Europako Batzordeko buruzagiak Alderdi Popularraz, sozialistez eta liberalez osatutako koalizioa errepikatzeaz gain, berdeen babesa erdietsi du, azken orduan Von der Leyenen alde bozkatzea erabaki baitute, eskuin muturrak EBko politiketan izango duen eragina murrizteko helburuarekin.
2024/07/18 - 14:45
Von der Leyenek Defentsa, Etxebizitza eta Mediterraneorako komisarioak agindu ditu, berriro hautatzen badute
Gainera, klima-egokitzapenerako egitasmo bat eta uraren erresilientziarako estrategia bat iragarri ditu bere bigarren agintaldiko lehen tasun bezala. Bestalde, Europako aireko ezkutu bat bultzatzeko asmoa azaldu du.
2024/07/18 - 07:00
Von der Leyenek Meloniren ultraeskuinari babes-hesia kendu dio, gaur karguan errepikatu ahal izateko
Europako Batzordeko presidentea gehiengo ahul batekin joango da ostegun honetan Euroganberara, baina azken orduko aldaketen arabera, baliteke Berdeen eta ECRren (Meloni) babesa izatea.
2024/07/17 - 18:36
Euskal eurodiputatuek legealdi berriaren helburuetako batzuk zehaztu dituzte
Eurodiputatu gisa akta hartu ondoren, lau euskal eurodiputatuek legegintzaldi berriaren helburuetako batzuk zehaztu dizkigute.
2024/07/16 - 18:42
Euroganberak X. legealdiari ekin dio, Roberta Metsola Parlamentuko presidente berriro aukeratuta
Europako Alderdi Popularreko politikari maltarra 2027ko urtarrilera arte izendatu dute. Metsolak 562 eurodiputaturen babesa lortu du. Hautagai alternatiboak, Irene Montero Espainiako Berdintasun ministro ohi eta Podemoseko eurodiputatuak 61 babes jaso ditu.
2024/07/08 - 21:01
Le Pen eta Salviniren alderdiak Orbanen eskuin muturreko taldera batu dira Europako Parlamentuan
Victor Orban Hungariako lehen ministroak gidatutako Patriots for Europe taldea Europar Parlamentuko hirugarren handiena izango da eta Jordan Bardella frantziarra izango du presidente.
2024/07/05 - 15:42
Etxebizitza bat eskuratzeko tramiteak arintzeko konpromisoa hartu du lehendakariak euskal udalerriekin
Pradalesek azaldu duenez, euskal erakundeekin koordinatuko dira legealdi honetan neurri zehatzak garatzeko eta euskal herritarrentzat lehentasunezkoa den gai honi irtenbideak emateko.
2024/07/05 - 13:52
Lehendakariak hainbat batzar izango ditu Bruselan uda ostean, Euskadik Europan duen tokia bermatzeko
Europan gertatzen dena euskal herritarrengan eragin zuzena duela nabarmendu du Imanol Pradales lehendakariak. Hori dela eta, Europar Batzordeko arduradunekin harremana lantzeko gogotsu agertu da.
2024/07/01 - 15:10
Eurodiputatu berriek Espainiako Konstituzioari men egin diote
Espainiako Konstituzioa onartu duten 61 eurodiputatuen artean daude Idoia Mendia (PSOE), Pernando Barrena (EH Bildu) eta Oihane Agirregoitia (EAJ-PNV).
2024/06/28 - 09:51
Europar Batasuneko buruzagitza instituzionala berritzeko izenak adostu dituzte Meloniren baiezkorik gabe
Hauteskundeak izan eta hiru astera heldu da akordioa. Ursula von der Leyen Europar Batzordeko presidentea izango da, Antonio Costa Europako Kontseiluko presidentea izango da eta Kaja Kallas Europar Batasuneko Atzerri Politikarako eta Segurtasun Politikarako Goi Ordezkaria izango da.
2024/06/25 - 18:38
EPPk, sozialdemokratek eta liberalek Von der Leyen, Costa eta Kallas jarriko dituzte EBko goi-karguetan
Hiru familia politikoek gehiengo kualifikatua dute estatu kideen artean, Kontseiluan, akordioa aurrera ateratzeko, eta, beraz, Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak zuzentzen duen ultraeskuinak ezingo dio betorik jarri.
2024/06/18 - 10:03
EBko goi-karguak banatzeko bilera akordio barik eta beste hautagaitzarik gabe amaitu da
27ak datorren astean bilduko dira berriro, eta orduan bai, erabakia hartu beharko dute. Von der Leyen, Costa eta Kallas dira, hurrenez hurren, Batzordea, Kontseilua eta Diplomazia zuzentzeko hautagai bakarrak, baina EPPk pisu gehiago eskatzen du Kontseiluan, agintaldi erdia berarentzat galdeginda.
2024/06/17 - 10:11
EBko buruzagiak Europako erakundeen goi karguen banaketa adosten saiatuko dira gaur bilera informal batean
Ezusterik esean, Ursula Von der Leyen kontserbadoreak Europako Batzordearen buru jarraituko du, António Costa sozialista aukeratuko dute Europako Kontseilua gidatzeko eta Kaja Kallas liberalak Josep Borrelen lekukoa hartuko du Europako Diplomaziaren buruzagitzan.
2024/06/11 - 12:45
Europako Parlamentuan taldeak osatzeko negoziazioak abian, ultraeskuinaren erabakia ikuskizun dagoela
Orain arte, eskuin muturreko alderdiak bi taldetan egon dira banatuta. Lehen hitzordua datorren astelehenean izango da, estatuburu eta gobernuburuak Europar Batasuneko kupula instituzionalaren berritzeaz jardungo dira afari informal batean.
2024/06/11 - 09:57
Albiste izango dira: EAJ-PSE-EE koalizio aurreakordioa, hauteskunde osteko analisiak eta Zinegoak 2024
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/10 - 22:27
Nolako pisua izango du ultraeskuinak Europar Batasunean Parlamentuan eserlekuak irabazi ondoren?
Eskuinarekin akordioak lortzeko gaitasunaren araberakoa izango da. Kontseilu Europarra, besteak beste, ez da aldatuko, ez delako hauteskundeen bitartez hautatzen.
2024/06/10 - 17:58
Horrela aldatu da Europako mapa politikoa azken 10 urteotan
2014an, ultraeskuinak ez zuen 28 estatuetako bakarrean irabazi, baina indarra bereganatzen joan da urteotan. 2024 honetan, garaipenak eskuratu ditu Frantzian, Italian eta Austrian.
2024/06/10 - 17:52
Europako indar politikoen garapena azken hamarkadan
2014an, ultraeskuinak ez zuen 28 estatuetako bakarrean irabazi, baina indarra bereganatzen joan da urteotan. 2024 honetan, ordea, botoen ia laurdena (% 24,3) ultraeskuineko alderdien esku geratu dira.