Europako Parlamentua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Le Pen eta Salviniren alderdiak Orbanen eskuin muturreko taldera batu dira Europako Parlamentuan

Victor Orban Hungariako lehen ministroak gidatutako Patriots for Europe taldea Europar Parlamentuko hirugarren handiena izango da eta Jordan Bardella frantziarra izango du presidente.
Viktor Orban Hungariako lehen ministroa da Patriots for Europe taldearen buru
Viktor Orban Hungariako lehen ministroa da Patriots for Europe taldearen buru. Argazkia: EFE

Marine Le Penen Frantziako Bilgune Nazionalak (RN) eta Matteo Salviniren Italiako Lega alderdiak bat egin dute Europako Parlamentuan osatu berri den Patriots for Europe eskuin muturreko taldearekin.

Gauzak horrela, Viktor Orban Hungariako lehen ministroa buru duen taldea Europako Parlamentuko hirugarren handiena izango da. Izan ere, 12 herrialdetako 84 eurodiputatu izango ditu. Hauek dira Patriots for Europe eskuin muturreko taldera batu diren alderdiak: Viktor Orbanen Fidesz alderdia (Hungaria), Askatasunaren Alderdia (Austria), Vox, Chega (Portugal), Herbehereetako Askatasunaren Alderdia, Vlaams Belang (Belgika), Danimarkako Herriaren Alderdia, Bilgune Nazionala, eta Lega.

Horrez gainera, taldearen osaketa ixteko astelehenean egin duten bileraren ondoren, Jordan Bardella frantziarra izango dela taldeko presidente jakinarazi dute. Lehen presidente-ordetza Orbanen Fidesz alderdiko Kinga Gal eurodiputatuak hartuko du. Voxeko Hermann Tertsch ere presidente ordeetako bat izango da.

Hortaz, orain arte Europako Kontserbadoreen eta Erreformisten taldeko kide izan den Vox alderdiak Giorgia Meloni Italiako lehen ministroaren taldea utzi du.

Aipaturiko talde parlamentarioak "subiranotasun nazionala babestea, legez kanpoko migrazioaren kontra borrokatzea eta Europako Itun Berdea berrikustea" agindu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X