Europako Parlamentua
2024/06/07 - 17:07
Europako Parlamenturako hauteskundeak: Zer da jakin behar duzuna?
Gaur amaituko da Europako Parlamenturako hauteskundeetarako kanpaina, ekainaren 9an botoa ematera joan gaitezen. Baina, zer dakigu hauteskunde hauei buruz? Zenbat eurodiputatu aukeratuko ditugu? Zein da haien lana? Hauteskundeak berdin dira al dira EBko herrialde guztietan?
2024/06/07 - 09:54
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpainaren amaiera, lehen hiruhilekoko BPGa eta BIEMH azokaren balantzea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/07 - 09:40
Parte hartzerako azken deia eginez itxiko dute alderdiek hauteskunde kanpaina
EAJk eta Sumarrek Bilbo aukeratu dute kanpaina amaitzeko. EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk, bestalde, Gasteizen egingo dituzte azken mitinak. EAEn ia 1,8 milioi herritarrek dute igandean botorako eskubidea.
2024/06/07 - 09:00
EBko ekialdeko herrialdeek beren segurtasunaren aurkako mehatxua ikusten dute Errusian
EITBk Estonia bisitatu du, Errusiarekin muga egiten duen baina harekin inolako harremanik ez duen Baltikoko herrialdea. Han, Putinen armadak euren herria inbaditzea ez zaie zentzugabekeria iruditzen; beraz, defentsa handitzea eskatzen dute eta militarki prestatzen ari dira.
2024/06/06 - 09:00
Auto elektrikoaren industria sustatzea, Europaren erronka handietako bat
Europar Batasunak aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan lider izan nahi du, baina bide horretan hartu diren erabakien ondorioz, (2035ean errekuntza bidezko ibilgailuak saltzeko debekua, adibidez) industriako hainbat sektorek ahotsa altxa dute.
2024/06/05 - 02:37
Ekonomia arloko proposamenak, inbertsio estrategikoak eta migrazio politika, bigarren debateko gai nagusiak
Oihane Agirregoitia (EAJ), Pernando Barrena (EH Bildu), Idoia Mendia (PSOE), Andeka Larrea (Sumar), Javier Zarzalejos (PP) e Isa Serra (Podemos) eztabaidan aritu dira Europako Parlamenturako hauteskundeetako kanpainaren bigarren debatean.
2024/06/04 - 22:23
Kanpainaren azken txanpari ekin diote hautagaiek
Hauteskunde-kanpainaren hamairugarren egun honetan, hautagaiek euren programak azaldu dituzte Euskal Herriko hiri eta herrietan.
2024/06/03 - 19:47
Hautagaitza politikoak kanpainaren azken astean sartu dira
Bost egun besterik ez zaizkio falta Europako Parlamenturako hauteskundeetako kanpainari bukatzeko, eta EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos igandeko bozketara begira daude.
2024/06/03 - 17:19
CISek PSOEri ematen dio garaipena berriro Europako hauteskundeetan, baina PP gertuago du, 2,7 puntura
Orain Errepublikakek (EH Bildu kide den koalizioa) % 4,1eko babesa jasoko luke, eta Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioak (EAJ eta Geroa Sozialberdeak daude) % 1,3koa.
2024/06/03 - 09:00
Arau batzuk lasaitzea eta burokrazia arintzea eskatzen diete baserritarrek eurodiputatuei
Europar Batasuneko nekazaritza politikak baserritarren lana baldintzatzen du. Esplotazio txikiak, familian kudeatutakoak, justu justu bizirauten ari dira, bai hemen baita Portugal bezalako herrialdeetan ere.
2024/06/02 - 20:08
Ongizate estatua eta Europako gerra giroa mintzagai, hauteskunde kanpainaren 11. egunean
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos alderdi eta koalizioen ekitaldi politikoak kanpainaren 11. egunean.
2024/06/02 - 16:00
EBn zirkulazio librea edukitzea ahalbidetzen du Schengen akordioak
1985ean 5 herrialdek sinatu zuten akordioa zabalduz eta hedatuz joan da, eta 1995ean sartu zen indarrean. Ramon, Zuriñe, Dani eta Leire, esaterako, Europar Batasuneko herrialdeetan ari dira lanean edo ikasten, zirkulazio libre horri esker.
2024/05/31 - 15:21
49.832 pertsonak eskatu dute posta bidez bozkatzea EAEn
Halaber, Espainiako hauteskunde batzordeak 14:00k arte luzatu du botoa emateko epea.
2024/05/30 - 22:44
Europako Parlamenturako hauteskundeetako kanpaina erdialdera heldu da
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 8. egunean.
2024/05/30 - 09:14
Europako hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko epea gaur amaituko da
Hautesleek botoa Correoseko edozein bulegotan edo web orrialdean eska dezakete.
2024/05/29 - 19:18
Gazteen, lehen sektorearen, gerren eta migrazioaren inguruko proposamenak egin dituzte hautagaitzek
EAJren, EH Bilduren, PSOEren, Sumarren, PPren eta Podemosen ekitaldiak Europako Parlamenturako hauteskundeetako kanpainaren 7. egunean.
2024/05/29 - 02:34
Europako funtsen kudeaketa, lehen sektorearen egoera eta migrazioa, debatean hizpide
Oihane Agirregoitia (EAJ), Pernando Barrena (EH Bildu), Maider Lainez (PSOE), Carlos Iturgaiz (PP), Andeka Larrea (Sumar) eta Miren Echeveste (Podemos) hautagaiak izan dira hauteskunde debatean.
2024/05/28 - 09:54
Albiste izango dira: Palestinaren aitortza, hauteskunde eztabaida ETB1en, eta hilketa Getxon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/24 - 18:34
Hamar herritarretik zortzik uste dute Europaren migrazio-politika ez oso egokia edo erabat desegokia dela
Legealdi berria zehaztuko duten hainbat gairen inguruko galderak egin dizkie EITB Focusek herritarrei. Migrazio-politika, trantsizio energetikoa edo Europako armada sortzearen aukera jarri ditu mahai gainean.
2024/05/24 - 17:26
Herritarren gehiengoak uste du Europak ez duela lidergorik mundu mailan
Gainera, EITB Focus inkestak jasotzen duenez, galdetutakoen % 63,4k uste dute Europa ahultzen ari dela.