CISek PSOEri ematen dio garaipena berriro Europako hauteskundeetan, baina PP gertuago du, 2,7 puntura
Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) Europako hauteskundeei buruz egin duen azken inkestan ere PSOE jotzen du garaile, % 33,2ko babesarekin, baina PP % 30,5era gerturatu zaio, 2,7 puntura.
CISen inkestak, oraingoan eserlekuen banaketarik ematen ez duenak, hirugarren posturaino igo du Vox, botoen % 11rekin (maiatzaren 23an baino 9 hamarren gehiago), eta Sumarren aurreikuspenak murrizten ditu, % 7,1ean utziz.
Podemosen beherakada are nabarmenagoa izango litzateke, % 5,4tik % 3,9raino, eta Ciudadanos % 1,2ra besterik ez litzateke iritsiko. Gainera, biak geratuko lirateke Luis Perez Fernandez "Alvise"ren alderdiaren atzetik (% 5,7).
Juntsi ere beherakada nabarmena aurreikusten dio inkestak, eta duela bi aste zuen % 3ko babesetik % 1,6ra jaitsi dio. Orain Errepublikak (ERC, EH Bildu, BNG eta Ara Mes) ere jaitsi egin da, % 5etik % 4,1era.
Europa Solidario Baten Aldeko koalizioak (EAJ, CC, Atarrabia Taldea, El Pi-Proposta per les Illes, Geroa Sozialberdeak) % 1,6ko uarreikuspena zuen aurreko inkestan, eta % 1,3ra jaitsi da oraingoan.
Ohikoa den legez, CISek hauteskunde orokorretako boto asmoaz ere galdetu du, eta kasu horretan ere PSOE izango litzateke garaile, % 28,6ko babesarekin, PPren aurretik % 26,6).
Maiatzaren 23tik 30era telefonoz egindako 7.491 elkarrizketatan oinarritu da inkesta.