Euskadiko Alderdi Popularra
2024/04/03 - 19:29
PP: ''Euskal Administrazioan ideologia zerbitzu publikoaren gainetik jartzen da''
Javier de Andres PPren lehendakarigaiak bere alderdiaren ikuspuntua eman du Osakidetzaren eta beste zerbitzu publikoen inguruan.
2024/04/02 - 19:12
PPk salatu du Eusko Jaurlaritzak segurtasunean aurrezten duela delinkuentziak gora egiten duen bitartean
Javier de Andres PPren lehendakarigaiak azpiarratu du Euskal Autonomia Erkidegoak Kupoan 8000 ertzain izateko deskontua jasotzen duela, baina 7400 bakarrik dituela.
2024/04/01 - 14:25
PP: ''Azken urteetako EAJ galduena ikusten ari gara''
Esther Martinez PPren EAEko idazkari nagusiak EH Bildurekiko "beldurra" erabiltzea leporatu dio, gogoraraziz azken hilabeteetan koalizioarekin onartu dituela legeak, aurrekontuak eta Alkatetza aldaketa bat.
2024/03/31 - 19:55
Txapela ''inork behartu gabe'' jarri behar dela aldarrikatu du Javier de Andresek bideo batean
Euskadiko Alderdi Popularrak ere presente egon nahi izan du Aberri Egunean. PPko lehendakarigaiak bideo bat egin du, txapela jarrita.
2024/03/30 - 15:16
Euskara ''euskal herritar guztion ondarea da'', Borja Semperren hitzetan
Dena dela, Korrikan presoen argazkien "akelarrean" parte hartu zutenak kritikatu ditu PPko bozeramaileak.
2024/03/30 - 13:00
De Andres: ''EH Bilduk eta EAJk PSOErekin bat egiten dute Euskadiri komeni ez zaion politika egiten''
PPren lehendakarigaiak uste du hirurak "gauza bera" direla, eta berretsi du popularrena dela alternatiba bakarra.
2024/03/29 - 13:40
Martinez: ''DSBEaren egungo sistema oso bidegabea eta oso insolidarioa da''
Esther Martinez EAEko PPko idazkari nagusiaren arabera, DSBEaren egungo sistema "bidegabea" da, eta bere alderdiak bitan banatzea proposatzen du: gaur egungoa eta 'Laneratzeko Plana' deitu dioten berria.
2024/03/27 - 13:40
Soziometroak 29 eserlekuko berdinketa iragarri du EAJren eta EH Bilduren artean
Eusko Jaurlaritzaren inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk eserleku kopuru bera izango lukete, Sumarrek eserleku bat lortuko luke eta Elkarrekin Podemos eta Vox Eusko Legebiltzarretik kanpo geratuko lirateke.
2024/03/27 - 13:40
EAJ eta EH Bildu berdinduta leudeke hauteskundeetan, 29na ordezkari lortuta, Soziometroaren arabera
Eusko Jaurlaritzaren boto asmoari buruzko inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk euren eserlekuei eutsiko liekete (10 eta 6, hurrenez hurren). Sumarrek legebiltzarkide bat eskuratuko luke, Elkarrekin Podemosen kaltetan. Miren Gorrotxategi buru duen zerrenda eta Vox Legebiltzarretik kanpo leudeke.
2024/03/26 - 19:34
Alderdiek gaztetu egin dituzte euren zerrendak
Hauteskunde-zerrendek belaunaldien arteko errelebo argia erakusten dute euskal esparru politikoan, eta 30 urtetik beherako hautagaiak nabarmentzen dira. Zerrenden buru emakumeak izatea ere bada beste batzuek aukeratutako beste ezaugarri bat.
2024/03/24 - 13:58
PPk ''etorkizunari aurrea hartzeko sen gabezia'' leporatu dio Jaurlaritzari
Ordiziako Altamira zelaian egindako agerraldian, Muriel Larrea hautagaiak esan du Eusko Jaurlaritzak "bazterrean" utzi dituela "kirolaren sektorea eta gizartea orokorrean".
2024/03/23 - 14:15
Osasun eta segurtasun alorretan ''iritziz aldatu izana'' leporatu dio De Andresek EAJri
Hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko PPk Bilbon egindako ekitaldian Javier de Andres PPko lehendakarigaiak esan duenez, "Pedro Sanchezek dioen moduan, gezurrak esateari iritziz aldatzea deritzote". (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/03/22 - 09:04
Albiste izango dira: EITB Focus: herritarren kezkak, Barakaldoko tiroketa eta Gasteizko haur txikia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/22 - 06:55
10 boto-emailetik 4k ez dute argi oraindik nor nahiago duten lehendakari
Dena dela, Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Imanol Pradales (EAJ) dira faboritoak, hamarren bateko aldearekin baino ez.
2024/03/22 - 06:55
Zeintzuk dira herritarrek nahiago dituzten gobernu-itunak?
10 hautesletik 3k faboritorik ez duten arren, EAJ-EH Bildu eta EAJ-PSE dira babes gehien duten koalizio gobernuak.
2024/03/22 - 06:55
Lan-etorkizuna, osasuna eta segurtasuna dira herritarren arazo nagusiak
Adin-taldeei erreparatuta, 18 eta 35 urte arteko gazteentzat etxebizitza dago arazo handienen artean, eta 65 urtetik gorakoek norberaren osasun egoera ere dute kezka.
2024/03/21 - 16:01
Bere alderdiaren ''goranzko joera'' azpimarratu du PPk: ''Emaitza bikaina izango dugu''
EAEko PPren "goranzko joera" azpimarratu du Esther Martinez idazkari nagusiak, eta apirileko hauteskundeetan "emaitza bikaina" izango dutela gaineratu du.
2024/03/21 - 08:59
Albiste izango dira: EITB Focus boto asmoari buruz, hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak eta Korrika, Bilbon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/21 - 08:53
Berdinketa teknikoa eserleku-kopuruan EAJren eta EH Bilduren artean, hauteskundeetarako hilabete falta denean
EAJ izango da bozkatuena, eta jeltzaleek eta koalizio subiranistak jokoan izango dute Arabako azken eserlekua, 48 botoko alde estuarekin. Nabarmentzekoa da boto-emaileen % 20k ez dutela oraindik erabaki noren alde bozkatu.
2024/03/21 - 07:35
Balizko itunak: EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko liokete egungo koalizio gobernuari
Lehen hiru indarren arteko edozein konbinaziok izango luke gehiengo osoa gobernua osatzeko.