EAEko Aurrekontuak 2025
2021/12/02 - 13:12
Azpiazu: "Elkarguneak bilatzeko benetako borondatearekin lan egiten denean, lortu egiten da"
Ekonomia eta Ogasun sailburuak aurrekontuen esparrura mugatu du EH Bildurekin lortutako akordioa, eta esan du hortik aurrera beste esparru batzuetan adostasunak sor badaitezke "ongi etorriak" izango direla, baina ez du "espekulatu" nahi izan.
2021/12/02 - 12:54
Iriarte: "Azkenean lortu dugu Gobernu hau mugitzea eta berebiziko garrantzia duten aldarriak onartzea"
Koalizioak Legebiltzarrean duen bozeramaileak nabarmendu du aurrekontuek, arazo guztiei erantzuna ematen ez dien arren, "Gobernuak aurkeztu zituenean baino hobeak" direla orain eta pozik agertu da "bere bizi baldintzak hobetuko dituen pertsonengatik eta kolektiboengatik".
2021/12/02 - 11:54
Urkullu lehendakaria pozik agertu da EH Bildurekin lortutako akordioarekin
Iñigo Urkulluk azpimarratu duenez, lortutako akordioak agerian uzten du Jaurlaritza elkarrizketarako prest dagoela, nahiz eta ez duen babes gehigarririk behar 2022ko kontuak aurrera ateratzeko.
2021/12/01 - 21:19
Hauek dira EH Bilduk eta Eusko Jaurlaritzak adostutako aurrekontu akordioaren xehetasunak
Azken egunetako negoziazioaren ondoren, 253 milioi euroko neurriak eta EH Bilduk proposatutako sei neurri politikoetatik hiru onartu dira; I+G+Bri buruzko akordio politikoa 77 milioi eurokoa da.
2021/12/01 - 16:26
Jaurlaritzak eta EH Bilduk akordioa itxi dute aurrekontuen inguruan, eta koalizioa abstenitu egingo da
Bi aldeek ohar batean azaldu dutenez, azken egunetako negoziazioaren ondoren, 253 milioi euroko neurriak eta EH Bilduk proposatutako sei neurri politikoetatik hiru onartu dira.
2021/11/26 - 14:01
Elkarrekin Podemos-IUk, PP+Cs-ek eta Voxek osoko zuzenketa aurkeztu die Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuei
Elkarrekin Podemos-IUk deitoratu egin du zerbitzu publikoak "indartzeko" galdutako "aukera"; PP+Csen ustez, aurrekontu "irreala" da, aurreikuspen ekonomiko "zaharkituetan" oinarritua, eta Voxentzat "EAJren amets nazionalaren eraikuntza jarraitzeko" aurrekontuak dira.
2021/11/26 - 11:15
EH Bilduk ez du osoko zuzenketarik aurkeztuko, "elkarrizketarako borondate zintzoaren seinale”
Maddalen Iriartek Jaurlaritzak erakutsitako "prestutasuna" balioetsi du, akordiorako "aukera ireki" duelako. Ez dira, koalizioaren iritziz, "herri honek behar dituen aurrekontuak" baina, "ahalegin zintzoa" egingo du haiek "hobetzeko". Iñigo Urkulluk eskertu egin du EH Bilduren erabakia.
2021/11/26 - 10:52
''EH Bilduk ez die osoko zuzenketarik aurkeztuko 2022ko aurrekontuei, gure borondate zintzoaren seinale''
Maddalen Iriartek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak egindako aurrekontu proiektua "ez da herri honek behar duena" pandemia egoeran. Hala ere, Jaurlaritzak erakutsitako "elkarrizketarako jarrerak" akordiorako "aukera bat ireki du", horren esanetan.
2021/11/24 - 18:04
Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduk negoziatzen jarraituko dute azken bilera telematikoaren ostean
Batzarra, oraingoan, telematikoa izan da, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua bakarturik baitago covid-19an positibo eman ondoren.
2021/11/24 - 11:20
Miren Gorrotxategi: "Jaurlaritzak aurretik erabakita zeukan gurekin akordio batera ez iristea"
Miren Gorrotxategik argi utzi nahi izan du elkarrizketa ez dutela eurek itxi. Bere hitzetan, Pedro Azpiazu sailburuak "datorren urtean hitz egingo dugu" esan zion.
2021/11/23 - 15:49
EH Bilduk aurrekontuak negoziatzeko proposamen berria egingo dio bihar Azpiazu sailburuari
Ohar baten bidez adierazi dute joan den astean Jaurlaritzak egindako eskaintzak gabeziak dituela batez ere konpromiso politikoei dagokienez, baina arlo ekonomikoko proposamenetan aurrera egiteko aukerak ikusten dituzte.
2021/11/23 - 14:19
Jaurlaritzaren proposamenak "gabeziak" ditu arlo politikoan, baina "aukerak" ekonomikoan EH Bildurentzat
EH Bilduk proposamen berri bat helaraziko asteazken honetan Jaurlaritzari, EAEko aurrekontuak negoziatzeko asmoz. Koalizio soberanistaren talde negoziatzailea Maddalen Iriartek, Nerea Kortajarenak, Pello Otxandianok eta Unai Urruzunok osatuko dute.
2021/11/23 - 12:57
Elkarrekin Podemos-IUk osoko zuzenketa aurkeztuko die 2022ko EAEko aurrekontuei
Jaurlaritzak koalizioaren hiru proposamen “estrategikoak” aintzat ez dituela hartuko iragarri ostean hartu du erabakia. Energiaren enpresa publikoa, kaleratutako osasun langileak berriz kontratatzea eta eskola publikoaren aldeko paktua ziren proposamen horiek.
2021/11/23 - 12:52
Elkarrekin Podemosek iragarri du osoko zuzenketa aurkeztuko dietela 2022ko EAEko aurrekontuei
Elkarrekin Podemos-IUk osoko zuzenketa aurkeztuko die 2022ko aurrekontuei, Jaurlaritzak koalizio morearen hiru proposamen "estrategiko" negoziazioan sartuko ez dituela jakinarazi ostean.
2021/11/19 - 18:43
Gorrotxategiren esanetan, Eusko Jaurlaritzak "akordio bat sinatzea nahikoa zail" jarri die
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua, ostera, pozik agertu da bilera ondoren, Elkarrekin Podemos-IUk adostasunari "atea itxi ez" diolako.
2021/11/19 - 16:18
PP+Cs koalizioak amaitutzat eman ditu aurrekontuen negoziazioak
Koalizioak datozen egunetan aztertuko du osoko zuzenketa aurkeztuko duten ala ez.
2021/11/17 - 18:15
Bigarren aldiz batzartu dira Jaurlaritza eta EH Bildu, baina aurrekontuei buruzko negoziazioa ez da abiatu
Maddalen Iriartek adierazi du gaur-gaurkoz negoziaketa hasteko aukerarik ez dagoela, Iñigo Urkulluren Gobernuak EH Bilduren proposamen politiko gehienak baztertu dituelako eta bere neurri ekonomikoak ezartzeko aurrekontua erdira murriztu duelako.
2021/11/17 - 15:38
EH Bilduk Jaurlaritzaren azken eskaintza aztertuko du, baina bere eskaeretatik urrun ikusten du
Maddalen Iriartek esan du eskaintza hori ez dagoela eurek eginiko eskaeretatik gertu, arlo ekonomikoko neurriak gutxitzen dituelako eta arlo politikoan apenas ez delako sartzen.
2021/11/16 - 15:39
ELA sindikatuak Jaurlaritzaren 2022ko aurrekontu proiektua kritikatu du
Osasun, hezkuntza eta etxebizitza arloetan aurten baino diru gutxiago erabiliko dela dio ELAk, zorra ordaintzeko diru partidak handitzen diren bitartean.
2021/11/15 - 11:48
Iriarte: "Jaurlaritzak osasun larrialdia kendu zuen, eta orain errieta egiten die herritarrei"
Aurrekontuen negoziazioari buruz, EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak uste du ezin dela "Gran Hermano bat bilakatu, non ahots batek lehiaketatik kanpo geratzen dena iragartzen duen".