EAEko Aurrekontuak 2025
2021/11/02 - 21:44
Sailburuek beren sailerako aurrekontuen ildo nagusiak aurkeztu dituzte Legebiltzarrean
725 milioi euro kudeatuko ditu Segurtasun Sailak. Halaber, sarrera probak aztertu eta egokituko ditu, genero berdintasuna bultzatzeko. Gainera, 8 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak indarkeria matxistaren biktimak babesteko.
2021/11/02 - 15:50
Emakumeak Ertzaintzan sartzea bultzatuko duen plana egingo du Segurtasun Sailak
Josu Erkoreka sailburuak bere departamentuaren 2022rako aurrekontuaren ildo nagusiak aurkeztu ditu. Partida handienak Arkautiko akademiara eta langile gastura bideratuko dituzte.
2021/11/02 - 11:48
Azpiazuk aurrekontuen inguruko proposamen ''errealistak eta bideragarriak'' aurkeztera gonbidatu du oposizioa
Pedro Azpiazu sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak "adostasun handiagoa" lortu nahi du aurrekontuen inguruan, jeltzaleek eta sozialistek gehiengo osoa izan arren.
2021/11/02 - 11:18
"Guk Jaurlaritzari deitu diogu eta beraien erantzuna izan da orain ez dela momentua gurekin hitz egiteko"
Carlos Iturgaizen ustez, aurrekontuen inguruan akordioa lortzeko Jaurlaritzak nahi duen dantza bikotea "Podemoseko komunistak" dira eta akordioa bilatzen ari dira.
2021/10/30 - 14:10
EAEko aurrekontuak ez direla "errealistak" esan du oposizioak
Eusko Jaurlaritzak 2022rako prestatu duen aurrekontu proiektua inoizko handiena dela defendatu dute EAJk eta PSEk. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PP-Cs salatu dute, ordea, soilik % 0,15 handitu dela, 2021eko aurrekontu kontsolidatuarekin alderatuta.
2021/10/29 - 13:44
Aurrekontuen negoziazio ''errealista'' eskaini dio Iñigo Urkullu lehendakariak oposizioari
EH Bilduk "ikuspegi zabala" eskatu dio aurrekontuen esparrutik harago doazen akordioak bilatzeko, eta Elkarrekin Podemos-IU beldur da aurrekontuetan jasotako inbertsioa ez ote den nahikoa izango.
2021/10/29 - 13:24
Aurrekontuen negoziazio "errealista" eskaini dio lehendakariak oposizioari
EH Bilduk "ikuspegi zabala" eskatu dio aurrekontuen esparrutik harago doazen akordioak bilatzeko, eta Elkarrekin Podemos-IU beldur da aurrekontuetan jasotako inbertsioa ez ote den nahikoa izango.
2021/10/29 - 11:34
Pedro Azpiazuk 2022ko aurrekontu-proiektua Legebiltzarreko presidenteari eman dio
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari eman dio 2022ko aurrekontuen lege proiektua, eta, ondorioz, tramitazio parlamentarioari hasiera eman diote.
2021/10/28 - 12:28
Jokin Bildarratz: "Abuztuaren 31ra arte irakasle kopurua mantentzeko konpromisoa dugu"
Pandemiaren eraginez egin ziren irakasleen kontratazioaren inguruan galdetuta, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak berretsi du abuztuaren 31ra arte mantenduko direla. Egun horretatik aurrera hainbat aldagai (pandemiaren egoera, jaiotze tasa...) aztertu beharko direla esan du erabaki bat hartzeko.
2021/10/27 - 12:26
Iñigo Martinez: "Etxebizitza politikak indartzea oso garrantzitsua da guretzat"
Azpiazu sailburuak atzo aurkeztutako Aurrekontuen inguruan galdetuta, Elkarrekin Podemoseko Iñigo Martinezek adierazi du "momentuz lerroburuak bakarrik" ezagutzen dituztela eta aztertu beharra daukatela.
2021/10/26 - 16:16
Inoizko Aurrekontu proiekturik handiena onartu du Jaurlaritzak
Jaurlaritzak 13.108 milioi euro izango ditu datorren urtean gastatzeko. Hau da, aurten baino 888 milioi gehiago. Osasun eta Hezkuntza arloek jasoko dute diru kopouru handiena.
2021/10/26 - 14:37
Eusko Jaurlaritzak 13.108 milioi euroko Aurrekontua aurkeztu du "susperraldi ekonomikoa" bultzatzeko
Lehenengoz, 13.000 euroko langa gaindituko dute EAEko aurrekontuek eta Euskadiren susperraldi ekonomikora eta pandemiak galdutako enpleguetara bideratu dira.
2021/10/26 - 09:19
Eusko Jaurlaritzak inoizko aurrekontu proiektu handiena onartuko du gaur, 13.000 milioiko langa gaindituta
Pandemiak eragindako krisiari eta ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egin nahi die Eusko Jaurlaritzak datorren urteko aurrekontu proiektuarekin. Lau eurotik hiru gastu sozialera bideratuko dituzte eta 1.600 milioi euroko inbertsioa egingo dute.
2021/10/15 - 17:06
Jaurlaritzak gonbita egin egin dio oposizioari datorren urteko kontu publikoak adosteko
Gobernuak onartuta ditu 2022rako aurrekontuak eta aurrera aterako lituzke Legebiltzarrean, baina akordio zabalagoa nahi du. Iñigo Urkullu lehendakariak negoziatzeko eskaintza luzatu dio oposizioari.
2021/10/13 - 14:34
EH Bilduk 'esparru iraunkor bat' eskatu dio Jaurlaritzari aurrekontuez eta erronkez hitz egiteko
Maddalen Iriartek oposizioarekin hitz egiteko esparru "iraunkorra" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, aurrekontuak negoziatzeko eta etorkizuneko erronkei heltzeko, egungo negoziazio-eskemak "ez baitu balio".
2021/09/28 - 17:05
Eusko Jaurlaritzak 250 milioiko ezohiko inbertsio programa bat onartu du
Gaurko Gobernu Kontseiluan onartutako programaren % 50 hezkuntza, osasun, kultura eta etxebizitza azpiegituretara bideratuko da. 170 milioi euro aurten hasiko dira exekutatzen.
2021/09/23 - 13:18
Otegi: "Lehendakariak ez du nahi EH Bildu akordioetan egotea"
Koalizio subiranistaren koordinatzaile nagusiak ez du posible ikusten aliantzak epe laburrean aldatzea, baina ziur agertu da etorkizunean "egon egongo" dela.
2021/09/16 - 21:31
Euskadi berrabiarazi eta 1839 aurreko subiranotasunera itzultzeko deia egin du lehendakariak
Politika orokorrari buruzko eztabaidan pandemiaren ondorioak eta kudeaketa, susperraldi ekonomikorako gakoak eta iraunkortasunaren eta kohesio sozialaren arloko konpromisoak izan ditu hizpide Iñigo Urkullu lehendakariak, baita autogobernuaren etorkizuna ere.
2021/09/12 - 13:46
Erkoreka: "Euskadik inoiz izan duen inbertsio planik handiena jasoko dute 2022ko aurrekontuek"
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, lehenengo lehendakariordeak aurreratu du 600 milioi euroko plana jarriko dutela mahai gainean.
2021/09/10 - 12:11
Gorrotxategi: "Aurrekontuak negoziatzeko prest gaude, baina eskaintza zein den ikusi behar dugu"
Miren Gorrotxategik adierazi duenez, EAEk erreforma fiskal bat behar du eta "noizbait gai horri heldu beharko zaio".