EAEko aurrekontuak ez direla "errealistak" esan du oposizioak
Radio Euskadiko Parlamento en las Ondas saioan irmotasunez defendatu dute EAJk eta PSEk, Eusko Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiek, 13.000 milioi baino gehiagoko aurrekontu proiektua. Leixuri Arrizabalaga jeltzaleak uste du aurrekontu zabala dela eta pandemiaren ostean, "Euskadi berrindartzeko eta politika sozialak bermatzeko" balioko duela. Gloria Sanchez sozialistak ere bat egin du iritzi horrekin, "ez baita austeritaterako garaia, gastu publikoa bultzatzekoa baizik".
Oposizioaren iritziz, dena dela, gauzak ez dira dioten bezain oparoak. Oposizioko alderdi nagusi den EH Bilduko Nerea Kortajarenak salatu duenez, "gastu soziala, proportzioan, azken sei urteetako txikiena da". Inbertsio publikoari dagokionez, "zatirik handiena Europako funtsetatik dator baina hemengo funtsei dagokienez, betiko moduan geratu gara".
Elkarrekin Podemos EBk ere diagnostiko bera egin du. David Soto parlamentariak zerbitzu publikoak indartu beharra dagoela defendatu du eta horretarako, beharrezkoa bada, gehiago zorpetu. Ildo horretan, iazko aurrekontu kontsolidatuarekin alderatuz gero, aurrekontua soilik %0,15 igo dela salatu du. Luis Gordillo, PP-CS koalizioko ordezkariak, bere aldetik, aurrekontuak ez direla "errealistak" ohartarazi du, "errrealistak ez diren datu makroekonomikoekin prestatu" direlako, eta hazkunde aurreikuspenak ez direla betetzen ari gogorarazi du.
Bozeramaile parlamentariek Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziaketa ere izan dute hizpide, baita EAJk eta Espainiako Gobernuak gutxieneko oinarrizko soldataren inguruan egindako akordioa ere. Akordio horri esker, EAJk ez du osoko emendakinik aurkeztuko. Alderdi guztiek begi onez hartu dute akordioa.
Leixuri Arrizabalagak "albiste ona" dela berretsi du baina argitu du orain hasten direla "euskal herritarrei eragiten dieten beste gaiei dagozkien negoziaketak". Gloria Sanchezek adierazi duenez, berriz, Idoia Mendiak zuzentzen duen departamentuak prest du jada "tramiteak azkartuko dituen araudia".
Elkarrekin Podemos EBko ordezkari David Sotok -Madrilen koalizioan gobernatzen dute PSOErekin- txalotu egin du transferentzia osorik eskuratu izana. Gainera, esan du ez dutela ulertzen zergatik uko egiten zion Escriva traspaso horri.
Luis Gordillo PP-CSk bi gaiak, aurrekontuen negoziaketa eta oinarrizko diru sarrera ez direla lotu behar esan du, "gai ezberdinak dira eta".
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.