Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk 'esparru iraunkor bat' eskatu dio Jaurlaritzari aurrekontuez eta erronkez hitz egiteko

Iragarkia
18:00 - 20:00
EH Bilduk 'esparru iraunkor bat' eskatu dio Jaurlaritzari aurrekontuez eta erronkez hitz egiteko
Maddalen Iriartek oposizioarekin hitz egiteko esparru "iraunkorra" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, aurrekontuak negoziatzeko eta etorkizuneko erronkei heltzeko, egungo negoziazio-eskemak "ez baitu balio".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X