EAEko Aurrekontuak 2024
2023/12/12 - 13:06
Egia ez den ''errealitate tremendista eta kaotikoa marraztea'' egotzi dio oposizioari Pedro Azpiazuk
Pedro Azpiazuren arabera, oposizioko alderdiek "aldez aurretik idatzitako gidoia jarraitzen dute, baita aurrekontuen proiektua ezagutu aurretik ere", eta "kasu batzuetan, azken hilabeteetako Legebiltzarreko dialektikaren isla dira". "Badakit hauteskunde urtea dela", adierazi du.
2023/12/12 - 09:11
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuen eztabaida; Amnistia Legea, Kongresuan eta COP28 goi-bileraren amaiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/29 - 15:44
EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztuko dio Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari
EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak salatu duenez, ez dio erantzuten "Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan abian dagoen ziklo aldaketari". Bestalde, Nerea Kortajarenak adierazi du ez duela inolako anbiziorik EH Bilduren lehendakarigai izateko.
2023/11/16 - 18:37
Oposizioak Azpiazu kritikatu du aurrekontuen negoziazioari ateak ixteagatik
Asteazkenean, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak amaitutzat eman zituen elkarrizketak, oposizioan "adosteko benetako prestasunik" ez duela ikusten argudiatuta.
2023/11/15 - 15:06
Eusko Jaurlaritzak ez du gehiago negoziatuko oposizioarekin eta 2024ko aurrekontuak bakarrik onartuko ditu
Azpiazuren ustez, taldeek "aurrekontu esparrutik ateratzen diren gai garrantzitsuak" planteatzen dituzte, eta, beraz, akordioa "ezinezkoa" da.
2023/11/14 - 12:42
EAEko aurrekontuak ''amore eman'' duen Gobernu baten aurrekontuak direla uste du EH Bilduk
Nerea Kortajarena EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen esanetan, EAJk "betiko aurrekontuak aurkeztu ditu, betikoa egiten jarraitzeko, diru apur bat gehiagorekin".
2023/11/13 - 16:38
EAEko aurrekontuen ''helburu bikoitza'' nabarmendu du Urkulluk: ''Hazkunde ekonomikoa eta zerbitzu publikoak''
Barakaldoko BEC eraskustazokan gaur abiatu den Basque Open Industry-BOI ekimenaren irekiera ekitaldian hartu du parte Iñigo Urkullu lehendakariak. EAEko industria eta teknologia ekosistema erakutsiko dute bertan.
2023/11/10 - 13:58
Pedro Azpiazuk uste du ez dela akordiorik egongo EAEko 2024ko aurrekontuen inguruan
Ekonomia eta Ogasun sailburuak gosari informatibo batean azpimarratu duenez, ez da "drama" bat izango, ezta "arazoa" ere, "aurrekontu bikaina" egongo delako.
2023/11/09 - 20:22
Azpiazuk oposizioari esan dio ez dela "egiturazko aldaketarik" izango aurrekontuetan
Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazi duenez, "errealismoaren eta zintzotasunaren oinarritik" abiatu nahi du negoziazioa. Oposizioak ez du aterik itxi nahi izan, eta talde politikoek bigarren bilera-sorta batean proposamenak sakontzeko itxaropena dute.
2023/11/09 - 14:54
Azpiazu sailburuak EH Bildurekin abiatu du aurrekontu proiektua negoziatzeko "kontraste erronda"
Ekonomia eta Ogasun sailburuak bilerak ditu iragarrita gaurko Vox ez beste taldeetako ordezkariekin.
2023/11/09 - 10:47
Miren Gorrotxategi: ''Aurrekontu hauek ez dira nahikoa ditugun erronkei erantzuna emateko''
Azpiazu sailburuak gaur hasiko du 2024ko aurrekontu proiektua negoziatzeko "kontraste erronda". Miren Gorrotxategik adierazi duenez, ez dute "benetako borondaterik ikusten hitz egiteko".
2023/11/09 - 10:26
Nerea Kortajarena: ''Ez dugu ikusten akordio serio baterako borondate handirik''
Pedro Azpiazu sailburua eta bere taldea gaur bilduko dira EH Bildurekin, 2024ko aurrekontuetarako negoziazioa abiatzeko. "Anbiziorik gabeko aurrekontuak dira. Ideiarik eta erantzunik ez duen Gobernu baten aurrekontuak dira", adierazi du EH Bilduko bozeramaileak.
2023/11/09 - 09:06
Albiste izango dira: Illarramendiren hilketa, EAEko 2024ko aurrekontuak eta PSOE-Junts akordioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/08 - 21:45
Eusko Jaurlaritzak euskara ikasteko doakotasun-programak areagotuko ditu
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Sailak 2024rako duen aurrekontu proiektua aurkeztu du gaur: 369,4 milioi euro.
2023/11/08 - 14:00
Eusko Jaurlaritzak iragarri du 17.000 lanpostu finkatuko dituela 2024rako
Gainera, aldizka lan-eskaintza publikoak deituko dituela iragarri du. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren aurrekontu-proiektua 166,6 milioi eurokoa da, aurtengoa baino 5,4 milioi txikiagoa.
2023/11/07 - 19:39
Hezkuntza lege berriak hobekuntza "argiak" ekarriko dituela defendatu du Bildarratzek
Sailburuak oposizioari "eraikitzailea" izateko eskatu dio. Bildarratzek bi ordu baino gehiagoko agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarreko Ekonomia eta Ogasun Batzordean, Sailaren datorren urterako aurrekontu proiektua aurkezteko.
2023/11/06 - 11:29
Pedro Azpiazuk aitortu du hauteskunde urtean ''ez dela erraza izango'' aurrekontuetarako babesa lortzea
Ekonomia eta Ogasun sailburuak aitortu duenez, "hauteskunde urte batean ez da erraza babesak lortzea" 2024ko aurrekontua onartzeko, baina iragarri du hilaren 9an talde parlamentarioekin "lehen elkarrizketa errondari" ekingo diola, "balizko aliantzak" bilatzeko.
2023/10/31 - 09:18
Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, Kontseiluaren agerraldia eta Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrekontuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/27 - 11:47
2024rako Aurrekontuen Lege Proiektua iritsi da Eusko Legebiltzarrera
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak 2024ko Euskadiko Aurrekontu Orokorren Proiektua eman dio Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari.
2023/10/27 - 09:52
Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, EAEko 2024ko Aurrekontuak eta Omako baso berria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.