Eusko Jaurlaritzak 15.728 milioi euroko aurrekontu proiektua onartuko du gaur, inoizko handiena
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Bilerak gaur onartuko du 2025erako aurrekontuen proiektua: 15.728 milioi eurokoa izango da, inoizko handiena. Aurtengoa baino 700 milioi euro (+ % 4,5) handiagoa izango da, zehazki, eta osasungintzak inoiz baino inbertsio handiagoa izango du.
Imanol Pradales lehendakariak hainbat herritarrekin Gasteizen egindako topaketa batean atzo aurreratu zuenez, 2025eko Aurrekontuek hiru "oinarri" izango dituzte: zerbitzu publikoak (osasungintza, batik bat), etorkizunerako inbertsioak eta komunitate nortasuna eta autogobernua.
Eusko Jaurlaritzak gaur, asteartea, baiezkoa emango dio datorren urteko kontuen proposamenari, eta horien nondik norakoak Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak azalduko ditu. Nolanahi ere, lehendakariak aurreratu du osasun arloko inbertsioa 5.000 milioi euro baino gehiagokoa izango dela lehen aldiz. Horrenbestez, herritar bakoitzeko inbertsioa 2.300 eurokoa izango da osasungintzan.
Era berean, Jaurlaritzak Hezkuntza, etxebizitza, segurtasuna eta ziberdelituen aurkako borroka ere izango ditu lehentasun.
Neurri zehatzen artean, Gasteizko Gobernuak emantzipaziorako laguntzak emango ditu. Gainera, 68 milioi euro pentsio txikienak osatzera bideratuko dituzte, eta 400 milioi bazterketa sozial arriskuan dauden pertsonei emango dizkiete.
Bestalde, lehendakariak 1.500 milioi euroko inbertsio-produktiboak aurreratu ditu, Euskadi "eraldatu" eta "etorkizunerako prestatzeko".
Kontuen hirugarren oinarria komunitate sentimendua izango da, "gure balioak indartu eta autogobernuan aurrera egiteko". Zentzu horretan, euskal kultura "zaindu" beharra dagoela eta euskara "altxorra" dela nabarmendu du Pradalesek.
Zure interesekoa izan daiteke
Perez Iglesiasek ohartarazi du Bilboko indarkeriak "krosko-zirrikitua" ireki duela demokrazian
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"