PP Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak onartzeko prest; Sumarrek, berriz, baztertu ditu, "zaharrak" direlakoan
PP prest agertu da Eusko Jaurlaritzak proposatutako 2025erako aurrekontuak onartzeko, baldin eta Segurtasun eta Osasun sailetara diru gehiago bideratzen bada. Bi sailetarako % 7ko igoera proposatu dute popularrek, proiektuan aurreikusitakoa baino 177 milioi gehiago. Bestalde, Sumarrek erabat baztertu ditu kontuak, "zaharrak" direlakoan.
Eusko Jaurlaritzak bilera sorta hasi du oposizioko taldeekin, aurrekontuetan akordio bat lortzeko asmoz. Hala ere, EAJren eta PSE-EEren gobernu-taldeak gehiengo nahikoa du kontuak bakarrik onartzeko. Astelehen honetan, Sumarrekin eta PPrekin bildu da.
Nöel d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuarekin ordubeteko bilera egin ondoren, Javier de Andres EAEko PPko presidenteak esan du aurrekontuen proiektuan "deigarria" dela herritarrentzat funtsezkoak diren bi sailen egoera, hala nola Segurtasunarena eta Osasunarena.
2024an Segurtasun sailera biedratutako aurrekontua 790 milioikoa izan zela ohartarazi du, eta 2025ekoa 796 milioikoa; hau da, jatorrizko aurrekontuaren gaineko igoera % 0,75ekoa dela. Ildo horretan, De Andresek eskatu du Segurtasunak berdindu ditzala aurrekontuaren % 4,7ko igoera orokorra eta 2025eko KPIaren igoera ( % 2,3), % 7, alegia. Gauzak horrela, Segurtasuneko aurrekontua 845 milioikoa izango litzateke, aurrekontuan jasotakoa baino 49 milioi gehiago.
Osasunari dagokionez, 2024ko jatorrizko aurrekontua 4.900 milioikoa da, eta 2025ekoa, 5.115 milioi eurokoa, % 4,39 gehiago. Popularrek uste dute "Osasunaren Mahaian euskal osasunaren premia larrien ondorioz" berdindu egin beharko litzatekeela aurrekontuen % 4,7ko igoera orokorra eta 2025ean KPIaren igoera (% 2,3). Beraz, bere kalkuluen arabera, Osasunaren aurrekontua 5.243 milioikoa izan beharko litzateke, hau da, aurrekontuan aurreikusitakoa baino 128 milioi gehiago.
Euren proposamena entzun eta jaso ondoren, sailiburuak galdetu die pentsatu ote duten diru hori nondik atera edo zeri kendu, baina popularrek ez dute erantzuten jakin. Nolanahi ere, Jaurlaritzak azpimarratu du aztertuko duela eta negoziazio-proposamen bat egingo diela.
Bere aldetik, Jon Hernandez Sumarren legebiltzarkideak esan du deigarria iruditu zaiela aurkezpen ekitaldian Jaurlaritzak "Euskadi berria" aipatu izana, bere ustez, aurrekontu "zaharrak direlako, Eusko Jaurlaritzak azken urteotan onartzen dituenen oso antzekoak".
Talde ezkertiarrak duen legebiltzarkide bakarrak azaldu duenez, oraingoz ez dituzte babestuko, "horiek ez direlako Euskadik behar dituen aurrekontuak", baina proposamenak bidaliko dizkiote Jaurlaritzari, zazpi politikatan funtsezko aldaketak egon daitezen.
Hauek dira arloak: etxebizitza, Osakidetza, hezkuntza publikoa, klima-aldaketaren aurkako borroka, garraioa eta bizitzaren kostuaren gorakadari aurre egiten laguntzeko zeharkako hainbat politika. "Gobernua ez dugu oso gertu ikusi, bi aldeek aitortu dugu distantzia handia dagoela", nabarmendu du Hernandezek. Hala eta guztiz ere, sailburuak proposamenak aztertzeko "erabateko prestutasuna" agertu dio.
Gobernuaren erantzunaren zain, Sumarrek osoko zuzenketa bat aurkeztuko du, Hernandezek aurreratu duenez.
Aurrekontuen bilera-sortak bihar, asteartea, jarraituko du, EH Bildurekin. Vox bilera horietatik kanpo geratu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.