Euskal eskola publikoa
2020/09/15 - 12:22
Greba eguna gaur EAEko ikastetxeetan
EAEko 1.200 ikastetxe publiko eta itunpeko baino gehiagotako hezkuntza ez unibertsitarioko 90.000 ikasle inguruk greba egingo dute astearte honetan, irailaren 15ean.
2020/09/14 - 21:05
Zaldibarko eta Soraluzeko eskolak itxita daude; Mungiakoa eta Amezketakoa, zabalik
Gaur hasi dituzte klaseak Mungiako Bentades ikastetxean eta Amezketako Zumadi ikastolan. Abadiñon bi ikasgela itxi dituzte eta Nafarroan 1.500 ikasle baino gehiago daude koarentenan.
2020/09/13 - 22:31
Hezkuntza aurrez aurrekoa izan behar dela dio EHIGEko zuzendariak
Sindikatuek astearterako deitutako grebaren harira, akordioa ahalik eta arinen lortzea espero du Lurdes Imaz EHIGEko zuzendariak.
2020/09/08 - 22:37
Hezkuntza eta Osasun Sailek kudeatzen dute Jaurlaritzaren aurrekontuaren %60
Pandemiaren ikasturtea kudeatzea egokitu zaie Gotzone Sagardui eta Jokin Bildarratz sailburu berriei.
2020/09/08 - 16:50
"Gutxiegi" nota jarri dio Steilasek ikasturte hasierari
Ohar baten bidez, sindikatuak ziurtatu du orokorrean ikastetxeetako langileek ez dutela "modu seguruan" lan egiteko baliabiderik izan.
2020/09/07 - 21:58
Eskola publikoak etengabeko elkarrizketa eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Euskal ikasleen % 55ek ikastetxe publikoetan ikasten du, eta gaur ilusioz eta arduraz ekiten diote ikasturteari. Baina etengabeko elkarrizketa eskatu dute Eusko Jaurlaritzarekin.
2020/09/07 - 16:38
Gabeziak identifikatzen hasi dira eskola publikoak eta elkarlana eskatzen dute
Garraioak, jantokiak, garbiketa zerbitzuen errefortzuak eta irakasleen kontratazioak kezkatzen dute gehien Euskal Eskola Publikoa.
2020/09/07 - 11:43
Eskolara buelta: Zer egin gaixotasun sintomak atzemanez gero
Hezkuntza Sailak prestatutako protokoloak kasu susmagarri baten aurrean zelan jokatu behar den, eta behin baieztatuta dagoenean, ezarritako jarraibideak zeintzuk diren ezartzen du.
2020/09/07 - 09:35
EAEko milaka ikasle itzuli dira eskolara, bigarren olatu betean
Hezkuntzako sindikatu guztiek gogor kritikatu dute Jaurlaritza, ikasleen eta irakasleen "segurtasuna ez dagoelako bermatuta". Greba deitu dute irailaren 15erako.
2020/09/06 - 17:46
Hainbat herritan udal eraikinak prest daude, ikastetxeen esku uzteko
Eudelek egin zien eskaera udalei, eta erantzuna ona izan da. Eraikinak eta bulegoak egokitu dituzte, eskolen beharrei erantzuteko, bestek beste, Barakaldon, Lasarten eta Arraia-Maeztun.
2020/09/04 - 11:12
Hezkuntzako sindikatuek irailaren 15eko greba deialdia erregistratu dute
Sindikatuek salatu dute Hezkuntza Sailak prestatutako protokoloak "konkrezio falta" duela, eta agindutako 1.000 kontratazioak ez direla gauzatu.
2020/09/03 - 12:41
Ikasgeletera itzulera seguru bat eskatzeko greba deitu dute irailaren 15erako
Ikasle ratioak jaistea eta horren araberako kontratazioak egitea eskatu diote Hezkuntza Sailari. Mobilizazio gehiago egitea ere ez dute baztertu.
2020/08/31 - 15:56
EH Bilduk Hezkuntza Sailaren protokoloa kritikatu eta ratioak murriztea eskatu du
Ikasturte berrirako "ezinbestekoak diren neurriekin" ekimena aurkeztu du koalizioak. Besteak beste, ikasgelako gehienez 15 ikasle egotea eta kontratazioa handitzea eskatu du.
2020/08/27 - 20:44
Maskara derrigorrezkoa eskoletan sei urtetik aurrera, Espainiako Gobernuak ezarrita
Espainiako Gobernuak aurkeztutako dokumentuaren aurrean, Eusko Jaurlaritza abstenitu egin da, Hezkuntzan duen eskumen esklusiboa argudiatuta; Nafarroak, aldiz, babestu egin du.
2020/08/26 - 20:24
Aurrez aurreko eskoletarako gune publikoen gaineko informazioa eskatu diete alkateei
EUDELek bilduko du informazio hori, eta Eusko Jaurlaritzari helaraziko dio, hurrengo astea amaitu aurretik.
2020/08/22 - 11:49
Zehaztu da eskoletara itzultzeko plana Nafarroan eta Iparraldean; ez, ordea, EAEn
Irailaren 1ean ekingo zaio 2020-2021 ikasturteari Ipar Euskal Herrian, 4an Nafarroan eta 7an Euskal Autonomia Erkidegoan.
2020/08/17 - 17:32
Eusko Jaurlaritzak irailaren 7ari eutsi dio ikasgeletara itzultzeko data gisa
Ikastetxeek kontingentzia-plan zehatzak aplikatu beharko dituzte koronabirusaren pandemiaren egoerari osasun bermeekin aurre egiteko.
2020/08/17 - 15:27
Steilasek 6.000 langile gehiago behar direla uste du ikasturte berriaren hasierarako
Hezkuntza Sailak "norabiderik gabe" eta "plan egokirik" gabe jarraitzen duela ikasturte berriaren hasieraren aurrean salatu du sindikatuak.
2020/07/28 - 21:19
Jaurlaritzak ez du asmorik COVID-19agatik irakasle gehiago kontratatzeko
Uriarteren esanetan, hiru agertoki posible irudikatu dituzte, eta horietako lehena aukeratu dute ikasturtea abiatzeko. Horrek esan nahi du "neurriak hartuta, egoera ia normala" izango dela.
2020/06/24 - 21:27
Ikasle talde iraunkorretan, maskararik eta segurtasun distantziarik ez
Hezkuntza Sailak koronabirusari aurre egiteko protokolo orokor bat landu du datorren ikasturterako. Ikastetxe bakoitzaren ardura izango da kontingentzia plan propioa diseinatzea.