Eskolara buelta: Zer egin gaixotasun sintomak atzemanez gero
Koronabirusaren ikasturtea izango da 2020-21ekoa. Haur eta nerabeak ikasgeletara itzuli behar diren honetan, ezinbestekoak dira gaixotasunaren hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak hartzea eta, sintomarik atzemanez gero, ezarritako jarraibideak betetzea. Horren aurrean, protokoloa garatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, eta honako irizpideak ezarri ditu sintomarik izanez gero kontuan izateko:
a) COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten ikasle, irakasle edo langileak ez dira eskolara joango. COVID-19a diagnostikatu zaielako isolatuta daudenak ere ez dira eskolaratuko, ezta COVID-19aren sintomak dituen edo diagnostikoa jaso duen lagunen batekin harreman estuan egon delako etxean berrogeialdian dagoen inor ere.
b) Etxean norbaitek COVID-19aren diagnostikoa jaso badu, gurasoek horren berri emango diete eskolako eta osasun alorreko agintariei, eta semea edo alaba etxean izan beharko dute.
c) Ikastetxean gaitzaren sintomak (sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna…) izan ditzakeen pertsonaren bat izanez gero, horretarako prestatutako isolamendu-gela batera eramango dute. Gela horrek higiene eta aireztapen neurri egokiak bete beharko ditu, eta kasu susmagarri batekin erabiltzen den bakoitzean desinfektatu egingo da. Ikastetxeko zuzendaritzari jakinaraziko zaio, eta hark Prebentzio Zerbitzuko arlo medikoari jakinarazi dio.
— Ikaslea bada, berarekin doan pertsonak neurriak hartuko ditu: distantzia eta maskara. Ikastetxeko zuzendaritza edo ikastetxean COVID-19a prebenitzeko ardura duen pertsona familiarekin harremanetan jarriko da, etxera eramateko. Familia bere osasun zentroarekin harremanetan jarriko da, haren jarraibideak betetzeko.
— Hezkuntza Sailaren menpeko langilea bada, isolamenduan jarriko da (maskara jantzita) eta etxera joango da ikastetxeko zuzendaritzari jakinarazi ostean; zuzendaritzak Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko arlo medikoari jakinaraziko dio.
— Beste enpresa bateko edo Administrazio Orokorreko langilea bada, ikastetxeko zuzendaritzari, dagokion Prebentzio Zerbitzuari eta Hezkuntza Sailekoari jakinaraziko die, eta haren jarraibideak beteko dira.
d) Pertsona hori kasu susmagarritzat joko da, eta etxean isolatuta egon beharko du proba diagnostikoen emaitzak izan arte, Osasun Sailaren COVID-19aren Zaintza Epidemiologikoko Protokoloan adierazitakoaren arabera.
e) Probaren emaitza izan arte, ez da kontaktu estuei buruzko ekintzarik egingo, eta irakaskuntza-jarduerak normaltasunez jarraituko du, higiene-neurriak zorroztuz. Kasua berresten bada, kontaktuen azterketa egingo da hezkuntza-ingurunean eta hezkuntza-ingurunetik kanpo, kontaktuak ezarrita dagoenaren arabera identifikatuz, sailkatuz eta horien jarraipena eginez.
f) Kasua baieztatuz gero, kontaktuen azterketa egingo da hezkuntza-ingurunean eta handik kanpo, kontaktuak identifikatuz, sailkatuz eta haien jarraipena eginez, Osasun Publikoko Zuzendaritzak ezarritakoaren arabera. Ikastetxean harreman estuak identifikatzeko, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:
— Baieztatutako kasua bizikidetza-talde egonkor batekoa bada, harreman estutzat hartuko dira taldeko kide diren pertsona guztiak.
— Konfirmatutako kasua ez bada bizikidetza-talde egonkor batekoa, ikastetxeko harreman estuak identifikatuko dira, ikastetxeko Zuzendaritzarekin eta Prebentzio Zerbitzuko koordinatzailearekin lankidetzan.

Bizikidetza-talde egonkor bateko kide izatea edo ez gako izango da ezarri beharreko neurriak erabakitzeko. Argazkia: EFE
g) Kasu bat baino gehiago agertuz gero
Agerralditzat hartuko da lotura epidemiologiko bat ezarri den infekzio aktiboko hiru kasu edo gehiago izanez gero. Hiru agertoki posible daude:
— Agerraldi kontrolatuak edo noizbehinkako kasuak. Transmisio-kateak ondo definituta badaude. Egoera hau talde bakar batean gerta daiteke edo independenteak diren bizikidetza-talde egonkor batzuetan aldi berean. Horietako bakoitzerako kontrol-jarduera espezifikoak adieraziko dira, ohiko kontrol-neurriak ezarriz: kasuen isolamendua eta talde edo gela independente bakoitzeko kontaktuen identifikazioa eta berrogeialdia.
— Agerraldi konplexuak edo noizbehinkako komunitate-transmisioa. Transmisio-kateak erraz identifikatu ezin badira edo adar bat baino gehiago agertzen badira, kasu bat baino gehiagoren sorrerarekin. Egoera hori hainbat talde edo ikasgelatan hautemandako kasuen ondorio da, talde batetik bestera nolabaiteko transmisio-maila dutenak, birusa ikastetxean sartzeko modua edozein izanik ere. Kasu horretan, kasuen arteko lotura aztertuko da, eta neurri gehigarriak hartzea baloratuko da, berrogeialdia gorde behar duen taldea/taldeak handitzea edota gelak edo lerroak ixtea, esaterako.
— Kontrolik gabeko transmisio komunitarioa. Ikastetxean kontrolatu gabeko transmisioa gertatzen dela uste bada, kasu kopuru altua agertu delako, Osasun Publikoko Zerbitzuak arrisku-ebaluazioa egingo du, transmisio-prozesuak non gertatzen diren aztertuz, neurriak eskalatzeko beharra aztertzeko, eta, azken buruan, zentroko eremu bat (adibidez, jantokia) edo ikastetxe osoa aldi baterako ixtea baloratuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Mugako kontrolak altxatu ezean, neurriak hartuko dituela ohartarazi dio Espainiako Gobernuak Italiari
Ceutan piztutako krisiaren harira, Schengen eremua kendu eta mugetan kontrolak egiteari ekin zion abuztuaren 1ean Meloniren gobernuak. Bien bitartean, Gazteria eta Haurtzaro Ministerioak jakinarazi du “aste gutxiren buruan” hasiko direla hiri autonomora heldutako 1.342 adingabeak erkidegoen artean banatzen.
'Atyla' itsasontzi historikoan sartuko gara, 'Game of Thrones'en unibertsoko targaryendarren ontzian
Ontzia 1980a eta 1984a bitartean egin zuten Lekeition (Bizkaia), artisau moduan, pinu, haritz eta iroko egurra erabiliz. Itsasontzia Donostiako portuko kaian bisitatu ahalko da asteburu honetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
EITBk zuzenean eskainiko du abuztuko eguzki eklipse historikoa, hainbat seinale eta bi globo estratosferiko baliatuz
Saio berezia 19:30etik aurrera izango da ikusgai ETBn, ETB ONen eta ORAINen. Horrez gain, EITBk Eklipse Gaua antolatu du Donostiako Saguesen: eklipsea zuzenean ikusteko pantailak, musika eta behaketa modu seguruan egiteko betaurrekoak izango dira bertan.
Luciaren amesgaiztoa Bilbon: pisu "perfektua" alokatu, eta hiru egunen buruan, maula baten biktima dela konturatu
Bi seme-alaba dituen venezuelar batek 2.000 euro ordaindu ditu Deustun alokairuko etxebizitza batengatik, baina etxea apartamentu turistiko bat da berez. Iruzurgileak gutxienez 10 pertsonari alokatu die, tartean Luciari berari. Biktima horrekin mintzatu da EITB.
Zeledon Txikik eta Edurnek giro aparta sortu dute Andre Maria Zuriaren plazan, Txikien Egunean
Ekain Gonzalez eta Haizea Lauzurica izan dira Zeledon Txikiren eta Edurneren jaitsieraren protagonistak, Gasteizko jaietako haurrek gehien espero duten ekitaldietako batean.
Kerman Villateren familiak gezurtatu egin du Gasteizko Udalak barne ikerketa egin izana
Gasteizko Mitika diskotekako atezain baten kolpe baten ondorioz hildako gaztearen familiak Maider Etxebarria alkatearen adierazpenei erantzun die, eta esan du Udalak ez duela inoiz ikerketa bat egin gertatutakoa argitzeko. Gainera, eskatutako dokumentazioa emateko eta justiziarekin elkarlanean aritzeko eskatu diote Udalari.
Ander Zubillagak omenaldia egin die Biescasko biktimei tragediaren 30. urteurrenean
Uholde batek Biescasko Las Nieves kanpina suntsitu zuen 1996ko abuztuaren 7an, Arasko sakanean bat-bateko ur-goraldi bat izan ondoren. 87 pertsona hil eta 187 zauritu ziren. Ander Zubillaga gitarrista tolosarrak 6 urte eskasekin bizi izan zuen tragedia hura.
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute Getarian ostiral honetan
EITBk zuzenean emango du Orain.eus atarian, ETB1en eta ETB ONen, 16:45etik aurrera, lau urtean behin egiten den ekitaldi honen berri.
Zuzenean: Eklipsea Bardean
Abuztuaren 12ko 19:00etatik aurrera, eguzki-eklipse osoaren zuzeneko seinalea eskainiko dugu Bardeatik.
Zuzenean: Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzearen antzezpena zuzenean Getariatik, 16:45etik aurrera.