Euskal eskola publikoa
2025/01/09 - 16:42
Begoña Pedrosa: ''Ez dugu ulertzen zer arrazoi dagoen greba bat egiteko proposamenak mahai gainean daudenean''
Hezkuntza publikoan 12 greba egun daude deituta, lehenak urtarrilaren 22an eta 23an. Horren harira, Begoña Pedrosa hezkuntza sailburuak esan du negoziazioak martxan daudela, ez direla inoiz eten eta gaur bertan ere bilerak egiten ari direla.
2025/01/08 - 14:25
2025-2026 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina otsailaren 3an abiatuko da EAEn
Hilaren 14ra arte egongo da zabalik epea. Aurrematrikula derrigorrezkoa da 2 urteko gelan izena emateko, ikastetxe batean lehen aldiz erregistratzeko eta hizkuntza ereduz aldatu nahi izatekotan.
2024/12/18 - 18:34
Begoña Pedrosa: ''Zertara dator greba deialdia negoziazioa irekita dagoenean?''
Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak ziurtatu duenez, bere sailak hasieratik "jarrera irekia eta eraikitzailea izan du, sindikatuen ordezkari guztiekin akordioak bilatzean oinarritua".
2024/12/15 - 15:14
Eskola publikoa indartzeko diru gehiago jartzeko eskatu diote Jaurlaritzari
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak bilkura egin du Gasteizen. Aurrekontuetatik eskola publikoa indartzeko diru gehiago jartzeko eskatu, eta azken hezkuntza legeak irakaskuntza pribatuaren esku lehen baino diru gehiago jartzen duela kritikatu dute.
2024/12/14 - 19:41
Biteri Zuhaizti Eskolako familiek salatu dute obrek zarata eta hautsa sortuko dituztela umeak eskolan direla
Donostiako Udalari egotzi diote "arrazoi ekonomikoak" lehenestea, "haurren segurtasunaren, ongizatearen eta osasunaren aurretik".
2024/12/12 - 14:23
Urduñan egingo da Euskal Eskola Publikoaren jaia 'Lurra, herria, eskola errotu' lelopean, ekainaren 1ean
Lurrean eta herrian sustraituta dagoen hezkuntza eredu publikoa aldarrikatu nahi izan dute leloaren bidez, antolatzaileek ostegun honetan aurkezpenean azaldu dutenez.
2024/10/28 - 17:53
Begoña Pedrosak esan du itunpeko ikastetxeetako irakasleek ez dutela publikoetakoek baino gehiago kobratuko
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak ziurtatu duenez, Legebiltzarrean onartuko den soldata-parekatzearekin itunpeko irakaskuntza-sareko irakasleek ezin izango dute "beren egoera berean" publikoan lan egiten dutenek baino ordainsari handiagoa izan.
2024/10/19 - 16:40
Pribatuko gelak eskaintza publikorik ez dagoenean soilik ituntzea galdegin du Euskal Eskola Publikoaz Harrok
Azaldu dutenez, plaza, langile eta baliabide gehiago behar ditu sare publikoak. Euskalduntzen ez duten zentroei eta bazterketa edo segregazio praktikak dituztenei finantzazioa kendu behar zaiela eta sare publikoa indartu behar dela esan dute, "zentro pribatuen publifikazioa" bultzatuz, esaterako.
2024/10/18 - 13:23
Aranburuk ''positibotzat'' jo du irakasleen soldata parekatzea, baina itunpekoen doakotasuna aldarrikatu du
LABeko idazkari nagusiak gogora ekarri du sindikatuak Ikastolen Elkartearekin eta Hezkuntza Sailarekin sinatutako akordioan jasota zegoela neurria. Dena dela, "Euskal Eskola Publiko komunitario bat lortzeko trantsizioan", itunpekoen doakotasuna betearazi eta "kontrolatu" behar dela azpimarratu du.
2024/10/15 - 15:10
Itunpeko ikastetxeetako eta sare publikoko langileen soldatak parekatzeko lehen pausoa eman du Jaurlaritzak
EAEko aurtengo Aurrekontuen Legea aldatzea onartu du Gobernu Kontseiluak, soldata horiek ordaintzeko ia 67 milioi euroko dotazioa gehitzeko.
2024/09/16 - 12:26
Hezkuntza Sailak ebaluazio sistemarako ''tresna berriak'' emango dizkie ikastetxeei
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak naurria iragarri du Euskadi Irratian egin duen elkarrizketa batean. Azaldu duenez, ikastetxe bakoitzak urtero diseinatzen ditu hobekuntza prozesuak, baina ikasturte honetan Sailak "hobekuntza estrategia integral bat" jarriko du martxan.
2024/09/06 - 15:16
EAEko 360.000 ikasle ikasgeletara itzuliko dira gaurtik aurrera
Ia hiru hilabeteko oporraldiaren ondoren ostiral honetan hasi dira eskolak ofizialki Euskal Autonomia Erkidegoan. 358.463 ikasle itzuliko dira ikasgeletara unibertsitatez kanpoko hezkuntza-etapetan, hau da, Haur Hezkuntzatik Batxilergora eta Lanbide Heziketara.
2024/09/06 - 13:37
Lehendakariak guztien inplikazioa eskatu du kalitate goreneko hezkuntza sistema lortzeko
Imanol Pradales lehendakaria eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Zarauzko Orokieta ikastetxe publikoan izan dira gaur goizean, 2024-24 ikasturteko lehen egunean.
2024/06/02 - 21:49
Milaka lagun batu dira Ordizian Euskal Eskola Publikoa ahalduntzeko eta egindako lana aitortzeko
Antolatzaileek "politika egokiak, ausartak eta baliabideak" eskatu dizkiete agintariei, "elkarbizitza, berdintasuna, justizia soziala, inklusioa eta euskalduntzea" bermatzeko.
2024/06/02 - 20:00
Jaia eta aldarrikapena zabaldu ditu Ordizian Euskal Eskola Publikoaren festak
Lau gunetan banatuta, goiz eta arratsalde, ume zein helduentzako jarduerak izan dira bertan. Kalerik kale ere ibili dira dantza zein musika ikuskizunak.
2024/06/02 - 14:53
Festa eta aldarrikapenak uztartu dituzte Ordiziako Euskal Eskola Publikoaren jai jendetsuan
Eguraldia lagun izan dute azkenean Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren 31. edizioan. Herri osoa hartu dute gaurko antolatu dituzten jarduerek: musika, tailerrak, ikuskizunak...
2024/05/02 - 19:02
Euskal Eskola Publikoaren jaiaren bideoklipa
Ordiziak hartuko du Euskal Eskola Publikoaren Jaia ekainaren 2an. Aukeratutako leloa 'Publikoa aI do!' da, hau da, 'publikoa ari du' euskara batuan, Ordiziako Eskola Publikoaren balioak eta indarguneak transmititzeko asmoarekin.
2024/04/29 - 14:54
Bilboko ikastetxe publikoetako IGEek manifestazioa deitu dute ''Israelen genozidioaren'' aurka
Bilboko ikastetxe publikoetako Guraso Elkarteek maiatzaren 15ean "Israelek Palestinaren aurka egiten ari den genozidioaren" aurka Bizkaiko hiriburuan egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
2024/04/08 - 10:06
2024-2025 ikasturterako Batxilergoan aurrematrikula egiteko epea zabalik dago EAEn
Izena emateko bi bide izango dira, ohi bezala: ikastetxeetan bertan edo online. Hilaren 19ra arte dago epea.
2024/03/12 - 11:21
Grebaren jarraipen zabala Hezkuntzan, sindikatuek emandako lehen datuen arabera
Deialdia egin duten sindikatuek batera bidalitako ohar baten arabera, grebarako babesa "oso handia" izango da Hezkuntzaren sektorean, baina salatu dute unibertsitateaz kanpoko etapetan gutxieneko zerbitzuak gehitzeak "milaka hezitzaile grebarako eskubiderik gabe" utziko dituela.