Euskal eskola publikoa
2024/02/07 - 09:40
Zabalik da datorren ikasturterako aurrematrikulazio epea EAEko ikastetxeetan
Aurtengo berrikuntza nagusia da anai-arreba zaharragoak dituzten haurrek bermatuta izango dutela ikastetxe berean ikasteko aukera. Era berean, indarrean jarraituko dute segregazioari aurre egiteko neurriek.
2024/02/02 - 17:57
Sindikatuek eta Kristau Eskolak akordiorik gabe amaitu dute bilera, eta otsaileko grebei eutsi diete
Kristau Eskolak negoziatzen jarraitzeko asmoa agertu du eta errealistak izateko eskatu die sindikatuei. Bestalde, ELAren arabera, proposamena aurretik aurkeztutakoaren ia berdina da, baina urteko lanaldia hamar eta hogei ordu artean murriztea eskaini dute.
2024/01/29 - 14:01
2 eta 3 urteko ikasleek plaza lortuko dute anai-arrebek ikasten duten ikastetxean
Ikastetxe bakarra duten udalerri edo eragin-eremuetan bizi diren eskatzaileek ere eskuratuko dute plaza, ikastetxe bakar horretarako eskabidea aurkezten badute.
2024/01/18 - 12:32
Euskadin ez dituzte ikasgeletan telefonoak debekatuko, baina zentro bakoitzak bere protokoloa izan beharko du
"Alde batetik, ikastetxeei instrukzioak bidali dizkiegu, urtea amaitu orduko neurri pedagogikoak har ditzaten. Bestetik, hezkuntza komunitateari formakuntza eskainiko diogu, eta hor jarri nahi izan dugu azpimarra", nabarmendu du Hezkuntza sailburuordeak.
2024/01/08 - 12:37
0-3 zikloa doakoa izango da Nafarroako eskola publikoetan datorren ikasturtetik aurrera
Orain arte, errenta tarte baxuenetan kokatzen ziren familientzat soilik zen doakoa 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako hezkuntza publikoa. Aldaketak, gutxienez, 3.330 familiari eragingo die.
2024/01/03 - 12:00
''Langile publikoen egoerak berdin jarraitzen badu, greba eta mobilizazio gehiago etorriko dira''
Sektore publikoan iaz deitutako greba deialdiek mugimendu txikiak eragin badituzte ere, langile publikoen egoerak kaskarra izaten jarraitzen duela esan digu Euskadi Irratian Garbiñe Aranburu, LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak, eta litekeena dela greba eta mobilizazio gehiago etortzea.
2023/12/21 - 15:01
Hezkuntza Legea onartu dute Legebiltzarrean, euskal hezkuntza sistema datozen 20 urteetan arautuko duen testua
EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin bakarrik atera da aurrera, oposizioko talde guztiek kontra bozkatu baitute.
2023/12/21 - 12:58
Euskal Eskola Publikoaz Harro elkarretaratzea egin du Hezkuntza lege ''txerriaren'' aurka
Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak Hezkuntza lege berriak irakaskuntza pribatua gizentzen jarraituko duela salatu du. Halaber, kontsentsu sozialik gabe eta hezkuntza publikoaren gehiengoaren gaitzespenarekin onartu dela gaitzetsi du gaur goizean egindako elkarretaratzean.
2023/12/21 - 08:48
Hezkuntza Legea behin betiko onartuko dute Legebiltzarrean, EAJren eta PSE-EEren botoekin bakarrik
Ganberaren % 90ak arauaren oinarriak adostu bazituen ere, izapidetzean zehar desadostasunak sortu dira, eta gaurkoan jeltzaleek eta sozialistek soilik babestuko dute. Legebiltzarraren atarian bilkura dago deituta, protesta egiteko. Hezkuntza Legeaz gain, beste 5 lege onartuko ditu Legebiltzarrak.
2023/12/19 - 12:05
Sindikatuek ''oso zabaltzat'' jo dute grebaren jarraipena sektore publikoan
150.000 langile inguru daude deituta gaur grebara. Erosteko ahalmena bermatzea eta erkidegoko enplegu publikoa finkatzea eskatu dute sindikatuek, behin-behinekotasuna % 8ra murriztu arte.
2023/12/19 - 08:58
Albiste izango dira: Greba sektore publikoan, sexu erasoa Lointek Gernikan eta transferentziei buruzko bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/15 - 20:16
Ordiziak hartuko du Euskal Eskola Publikoaren Jaia ekainaren 2an
Aukeratutako leloa 'Publikoa aI do!' da, hau da, 'publikoa ari du' euskara batuan, Ordiziako Eskola Publikoaren balioak eta indarguneak transmititzeko asmoarekin.
2023/11/29 - 08:32
Eskolako komunitatean, euskaraz, ez dakitenei toki eginez, eta ahal dela inor haserretu gabe: Zaldibiako kasua
Lardizabal ikastetxeko berrehun eta hogei umeen etxeetako hizkuntzak batuta, hamasei badira gutxienez. Zaldibia euskararen arnasgunea da eta duela bi urtetik euskara ardatza izateko programa ari dira lantzen eskola eremuan Hueziko adituen laguntzarekin. Euskara eta kulturartekotasuna praktikan
2023/11/18 - 14:27
Hezkuntza Lege berriari ezezko borobila emateko ekintza sinbolikoa egin dute Gasteizen
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak beste behin salatu du legeak ez diela hezkuntza sistemaren erronkei erantzuten, ez duela euskalduntzea helburu eta pribatizazioan sakontzen duela.
2023/11/10 - 12:14
Gabeziak daude Gipuzkoako eskola publikoetako jantokietan, Facuak salatu duenez
EHIGE konfederazioak eskola-jantokien kontrol eta jarraipen kanpaina bat hasi du, enpresa esleipendunek kontratuetan ezarritako baldintzak bete ditzaten eta eskola-elikadura "osasungarriagoa, justuagoa eta iraunkorragoa" lor dezaten bermatzeko.
2023/10/29 - 18:01
Eskola Publikoaz Harrok Hezkuntza Legea atzera botatzeko eta publikoa lehenesteko eskatu die alderdiei
EHIGEk salatu du "iruzurra" izan dela alderdi politikoek legearen inuruan egin duten eztabaida, "segregatzen duen, euskalduntzen ez duen eta funtzionatzen ari ez den sistema bat blindatzen" ari direlako.
2023/10/29 - 17:12
Euskal Eskola Publikoari lehentasuna emango dion lege baten alde, milaka lagun atera dira kalera gaur
EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak eta beste elkarte batzuek osatzen duten Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta, manifestazioa egin dute gaur Donostian 'Euskal Eskola Publikoaz harro, hezkuntza lege honi ez' lelopean.
2023/10/29 - 13:54
Euskal Eskola Publikoaren aldeko eta Hezkuntza Legearen aurkako martxa Donostian
"Euskal eskola publikoaren alde, hezkuntza lege honi ez" lemapean egiten ari dira manifestazioa Donostiako erdigunean.
2023/10/25 - 15:43
Grebak sektore bakoitzean izan duen jarraipen ezberdina azpimarratu du Jaurlaritzak
Jon Agirrek, Eusko Jaurlaritzako Lan Harremanen zuzendariak, grebaren jarraipenari buruzko datuak eman ditu ezagutzera. Jarraipenaren daturik altuena hezkuntzan eman da (% 41,4ko jarraipena); segurtasunean, berriz, % 3,45ek baino ez dute bat egin greba deialdiarekin.
2023/10/25 - 15:15
Sindikatuek ''arrakastatsutzat'' jo dute sektore publikoan gaurko deituta dagoen greba
Milaka langile kalera irten dira EAEko hiru hiriburuetan. Sindikatuek "arrakastatsutzat" jo dute greba, zenbait sektoretan jarraipen zabala lortu dutelako.