Euskal herriko bertsolari txapelketa nagusia
2017/10/15 - 17:18
BECeko finalerako sarrera guztiak agortu dira
Abenduaren 17an jokatuko da Barakaldon, BECen, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala, baina jada ez dago sarrerarik. Hala ere, badaude oraindik finalaurrekoetarako sarrerak.
2017/10/15 - 11:02
Etxahun Lekue garaile, Tolosako azken final laurdenean
Lekuerekin batera, Maddalen Arzallusek eta Jon Maiak lortu dute finalerdietan sartzea. Guztira, 18 bertsolari arituko dira hurrengo fasean, datozen urriaren 28an Bastidan jokatuko den saiotik hasita.
2017/10/09 - 12:18
Nerea Ibarzabal, irabazle Zumaiako final-laurdenean
Azaroaren 4an Maule-Lextarren jokatuko den finalaurrekorako tokia lortu du Markina-Xemeingoak. Datorren larunbatean jokatuko da Tolosako Beotibar pilotalekuan azken final laurdena.
2017/10/08 - 17:50
Bikotekideen lanak, kolokan
Eneko Abasolo 'Abarkas' eta Miren Amuriza bertsotan ikusi ditugu asteburu honetan, Zallan. Entzun ezazu bertsoaldiaren zati bat.
2017/10/07 - 23:37
Miren Amurizak lortu du Zallan finalaurrekoetarako txartela
Berriztarrak 700,5 puntu eskuratu ditu, eta Durangoko saioan abestuko du azaroaren 12an.
2017/10/01 - 00:47
Jon Martinek lortu du finalaurrekoetarako bigarren txartela
Oiartzuarra garaile atera da larunbat honetan Seguran izandako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-laurdenean.
2017/09/23 - 22:47
Alaia Martinek irabazi du Bertsolari Txapelketaren lehen final-laurdena
Oiartzuarrak 712 puntu lortu ditu, eta Irunen izango den lehen final-erdietarako sailkatu da zuzenean.
2017/09/12 - 14:50
Bertsolari Txapelketa Nagusia zazpi lurraldeetara iritsiko da
43 bertsolarik hartuko dute parte irailaren 23an Baigorrin hasi eta abenduaren 17an BECen amaituko den txapelketan. Gaur aurkeztu dute, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.
2017/05/16 - 14:31
Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 23an hasiko da, Baigorrin
Txapelketa abenduaren 17an bukatuko da, BECen, aurreko edizioan bezala, guztira 14 saio egin eta gero.
2014/05/07 - 15:40
Bertsolari Txapelketa Nagusia, irakurgai eta entzungai
Bertsozale Elkarteak bertsoaldi onenak jaso ditu, liburu eta disko formatuan. 20 euroan jarriko dute salgai 500 aleetako bakoitza.
2013/12/16 - 18:20
Bertsolari Txapelketako finala: Xabier Sukiaren iruzkina
Xabier Sukia, Euskadi Irratiko "Hitza Jolas" saioko gidariaren iruzkina, BEC-en izandako Bertsolari Txapelketako finalari buruz.
2013/12/16 - 17:59
Amets Arzallus: 'Nire ingurukoen poza da nire poza'
Bere izena entzutean jende asko etorri zaio burura txapeldunari.
2013/12/16 - 16:40
Giro ezin hobea BECen
13.500 txalo zartak girotu zuten finala. Maila handiko finala izan zen atzokoa. Zaleak emozioz blai atera ziren saiotik.
2013/12/16 - 10:36
Amets Arzallus: 'Euskal Herri guztiarena da txapela'
Txapela 'Iparraldean preso' ikusten ez duela azpimarratu du Hendaiako bertsolariak, eta aitortu du 'malkoak hurbilen' Maialenek zoriondu zuenean sentitu zituela.
2013/12/15 - 22:31
Txapeldunaren agurra
Hona hemen Amets Arzallusen agurra, Barakaldoko BECen izandako 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean.
2013/12/15 - 20:42
Amets Arzallus, 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna
2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa irabazi du Amets Arzallusek.
2013/12/15 - 20:14
Aitor Mendiluzeren Kartzelako lana
Hona hemen Aitor Mendiluzeren Kartzelako lana, Barakaldoko BECen izandako 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean.
2013/12/15 - 20:07
Amets Arzallus txapeldun!
Hendaiara joan da txapel preziatua. Buruz burukoan indarrak Lujanbiorekin neurtu ondoren, Arzallusek irabazi du lehia, 1737,5 puntu eskuratuta. Aurreko txapeldunak, berriz, 1686,5 puntu lortu ditu.
2013/12/15 - 20:01
Elortza eta Mendiluze, puntukako lanean
Hona hemen Igor Elortza eta Aitor Mendiluze, puntukako lanean, Barakaldoko BECen izandako 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean.
2013/12/15 - 15:06
Maialen Lujanbio, Kartzelako lanean
Maialen Lujanbio bertsolariaren Kartzelako lana, Barakaldoko BECen izandako 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean.