Euskal Mendiak

2023/03/18 - 21:37
"Mendietan zentral eolikorik ez!" lelopean, manifestazioa egin dute Azpeitian
Azpeitian zentral eolikoen aurkako manifestazioa egin dute larunbat arratsaldean. Sañu Bizirik eta Oletan ere Ez! kolektiboek deitu dute martxa, eta Statkraft eta Capital Energy enpresen proiektuen aurka azaldu dira. Mendiak arriskuan jarri eta industrializatzen dituztela salatu dute.

2023/03/18 - 14:34
Emakume bat hil da Jaizkibelen, zalditik erorita
12:00ak aldera jaso du abisua Ertzaintzak. Antza denez, zalditik erori eta buruan kolpea hartu du 41 urteko emakumeak. Ikerketa zabaldu dute nola gertatu den jakiteko.
2023/02/19 - 13:10
Juanek 78 urte ditu, eta Txindoki mendira doa ia egunero
Mendizaletasunaz gozatzeak ez du adinik! Aitor Agirrezabal EITB Mediako erabiltzaileak Juan eta Txindokiren irudi paregabe hauek bidali dizkigu. Eskerrik asko, eta segi adore horrekin, Juan!
2023/01/31 - 11:28
Postal bat dirudi Gorbeiak egunotan, zuriz jantzita
Patxi Lopez erabiltzaileak urtarrilaren 30ean Gorbeia mendian grabatu zituen irudi ikusgarri hauek. Elurraren zuria, eguzkiaren gorria... kolore joko dotoreaz gozatu ahal izan zuen.
2023/01/29 - 21:52
Aniztasun funtzionala duten pertsonek naturaz goza dezaten ahalbidetzea du helburu Montes Solidarios elkarteak
Askotan pertsona hauentzat eskuraezinak diren baliabideak euren eskura jarriz, lur azpian dagoen aberastasun hori ezagutu eta ikusi ahal izan dute proiektu horri esker. Oñatiko Arrikrutz haitzuloa aukeratu dute horretarako. Isabel eta Juanekin izan gara, lur azpitik 50 metrora.
2023/01/27 - 09:19
"Super arbolak", berotze globalari aurre egiteko
'Pinus radiata' espezieko "super arbolen" Europako lehen landaketa Laudion dago. NEIKERren laborategietan ereindako 800 zuhaitzek osatzen duten pinudia, eta klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko ezaugarri bereziak dituzte.
2023/01/21 - 11:04
Eusko Jaurlaritzak asteburu honetan mendira ez joatea aholkatu du
Elurraren kanpoko geruzan izotza sortu da eta egoera arriskutsuak eragin ditzake. Bestalde, AEMETek elur-jausien arriskuaz ohartarazi du Pirinioetan.
2023/01/20 - 15:18
Azazetan eraiki asmo duten parke eolikoa geldiarazteko eskatu dio Gasteizko Udalak Eusko Jaurlaritzari
Gasteizko Mendiak Babestutako Naturguneen Sarean sartzeko ere eskatu dio. EH Bilduk aurkeztutako ekimena babestu dute PPk eta Elkarrekin Podemosek, baina aurka bozkatu dute udal gobernua osatzen duten EAJk eta PSE-EEk.
2023/01/18 - 20:43
Arabako mendi, lautada eta herrixken elurteak, airetik ikusita
Arabako mendi, lautada eta herrixkek soineko zuria jantzi eta dotore erakutsi digute gaur duten lasaitasuna.
2023/01/17 - 16:01
Labrazako parke eolikoaren proiektuak ingurumen baimena jaso du eta Azazetakoak "berehala" izango du
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak jakinarazi duenez, Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS) beste pauso bat eman du eta Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen eskutan dago dagoeneko.
2023/01/03 - 14:18
Aixeindar sozietateak Laminorian parke eoliko bat eraikitzeko baimen administratiboa eskatu du
Parke eolikoa Arabako Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga udalerrietan kokatuko litzateke. 40 megawatteko potentzia duten zortzi aerosorgailu jarri nahi ditu.
2022/11/20 - 11:34
Aritzun aurkitu dituzte Sorogainen galdutako hiru pertsonak, eta bat larri dago hipotermiak jota
Ospitalera eraman behar izan dute hipotermia larriak jota, eta beste biak onik daude. Atzo abiatu ziren bilaketa lanak.
2022/11/20 - 11:31
Suhiltzaileek aurkitu dituzte Sorogain inguruan galdutako hiru mendizaleak
Horietako bat hipotermia larriak jota zegoen eta ospitalera eraman behar izan dute. Beste biak onik daude. (Guardia Zibilaren irudiak)
2022/11/19 - 16:33
Ezustean iritsi dira lehenengo elurteak Euskal Herrira
Tenperaturak nabarmen egin du behera, eta horri euri zaparrada handiak gehituta, elurra egin du Arabako, Nafarroako eta Gipuzkoako puntu altuenetan.
2022/11/19 - 15:26
Azaroak 19 behar izan ditu elurra Euskal Herrira iristeko
800 metro ingururaino jaitsi da elur maila Nafarroan, eta Arabako mendateak ere zuritu dira. Ezkontza baterako hitzordua zuen gizongaia ere harrapatu du elurrak Mezkiritzen, eta ez aurrera eta ez atzera egon da zenbait orduz bera eta gonbidatuak zeramatzan autobusa.
2022/11/19 - 12:57
Lehenengo elurteak Txindoki zuritu du
Azkenik, hotza eta elurra iritsi dira gurera, eta asko dira horretaz gozatzera Txindokira igo direnak. Aitor Agirrezabalek grabatutako irudiak.
2022/10/09 - 19:00
Anboto mendian istripua izan duen 50 urteko mendizale bat erreskatatu dute
Emakumea erori egin da. Bizkaiko eta Osakidetzako suhiltzaileak bertaratu dira, baita Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat ere. Mendizalea Galdakaoko Ospitalera eraman dute helikopteroz.

2022/07/31 - 17:57
Hernioko gurutzeak 75 urte bete ditu
Urteurrena ospatzeaz gain, Erniozaleak kultur elkarteak 25 urte bete ondoren, ibilbidea amaitu du gaur eta elkartea desegin egingo dute. Tontorrean izan da ETB haiekin.
2022/07/30 - 20:05
Eusko Jaurlaritzak zentral eolikoentzako ingurumen-ebaluazioko prozedurak baliogabetu nahi dituela salatu dute
EAEn, Ingurumen Administrazioaren Legean, Tapia Legea delakoan, Jaurlaritzak egin asmo duen aldaketarekin haserre agertu da Arabako Mendiak Aske elkartea. Elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, Gasteizen.
2022/07/29 - 12:21
Hernioko gurutzeak 75 urte bete ditu
San Inazio egunez inauguratu zuten Hernioko gurutzea, 1947an. Ernioko Gurutzea, mendizaleak biltzen diren tokia izateaz gain, urteko egun jakin batzuetan erromeria-lekua da. Honela, Ostiral Santu guztietan Gipuzkoako leku orotatik etorritakoak aldapan gora joaten dira.