Ezustean iritsi dira lehenengo elurteak Euskal Herrira
Udazkenean sartu eta ia bi hilabete behar izan ditugu eurite handiak eta hotza jasotzeko. Gainera, lehenengo elur malutak ere erori dira lurraldeko puntu altuenetan.
Arabako mendateetara iritsi dira lehenengo elurteak, baina oraingoz trafikorako arazorik gabe. Segurtasun Sailak, hala ere, tentuz gidatzea gomendatzen du Azazetan, Herreran eta Opakuan elurragatik eta izotzagatik. EAEko gainerako errepide sarean normaltasuna da nagusi.
Espainiako meteorologia Agentziak, bestalde, eurite gogorrak iragarri ditu Nafarroako Kantauri isurialdean, horregatik, abisu horia jarri du hamabi orduan lau litro botatzea espero baitu.
Elur-kota 1.000-1.200 metro inguruan kokatuko da hasieran, eta gora egingo du ipar-mendebaldeko haizearekin.
Tenperaturak 10 graduren bueltan geratuko dira Iruñean, 13an Tuteran, 11n Lizarran eta 6ra jaitsiko dira Izaban.
Arazoak ezkontza batean
Elurraren ondorioz, ezkontza batera gizongaia eta gonbidatuak zeramatzan autobus bat harrapatuta geratu da zenbait orduz Mezkiritz mendatean. Elurra kentzeko makina erabili behar izan dute autobusak aurrera jarraitzeko eta Auritzera iristeko, bertan baita ezkontza.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda